Euskal Mendiak
2022/10/09 - 19:00
Anboto mendian istripua izan duen 50 urteko mendizale bat erreskatatu dute
Emakumea erori egin da. Bizkaiko eta Osakidetzako suhiltzaileak bertaratu dira, baita Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero bat ere. Mendizalea Galdakaoko Ospitalera eraman dute helikopteroz.
2022/07/31 - 17:57
Hernioko gurutzeak 75 urte bete ditu
Urteurrena ospatzeaz gain, Erniozaleak kultur elkarteak 25 urte bete ondoren, ibilbidea amaitu du gaur eta elkartea desegin egingo dute. Tontorrean izan da ETB haiekin.
2022/07/30 - 20:05
Eusko Jaurlaritzak zentral eolikoentzako ingurumen-ebaluazioko prozedurak baliogabetu nahi dituela salatu dute
EAEn, Ingurumen Administrazioaren Legean, Tapia Legea delakoan, Jaurlaritzak egin asmo duen aldaketarekin haserre agertu da Arabako Mendiak Aske elkartea. Elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian, Gasteizen.
2022/07/29 - 12:21
Hernioko gurutzeak 75 urte bete ditu
San Inazio egunez inauguratu zuten Hernioko gurutzea, 1947an. Ernioko Gurutzea, mendizaleak biltzen diren tokia izateaz gain, urteko egun jakin batzuetan erromeria-lekua da. Honela, Ostiral Santu guztietan Gipuzkoako leku orotatik etorritakoak aldapan gora joaten dira.
2022/07/24 - 16:43
Larhun gaina musikaz bete du Urmugaren Urtanta ekimenak bere azken egunean
Larhun mendiaren tontorrak hartu ditu Urtantaren doinuak, mendizale ugariren gozamenerako. Donostiako Orfeoiak eta Et Incarnatus orkestrak abesti ezagunekin girotu dute ingurunea. Arratsaldean, Azkainen izango da ekimenaren bukaera.
2022/07/23 - 22:42
Urbiako fonda, berriro zabalik
25 urtez irekita egon ondoren, duela 3 hilabete itxi zen Urbiako fonda, baina berriro ere martxan da larunbat honetatik aurrera. Fondaren itzulerak poztasun handia eragin du bisitariengan.
2022/07/19 - 17:34
Peio Bilbao: "Aurrekoek listoia oso altu utzi dute Urbiako fondan, eta bide horri eustea da gure asmoa"
Naturazaleak biak, Urbiaren magiak erakarrita iritsi dira Peio Bilbao eta Naiara Romatet fondaren negozioa euren gain hartzera, ia oharkabean iritsi ere. Aurrekoen bideari eustea dute helburu, baina euren arrastoa ere utzi nahi dute.
2022/07/19 - 16:24
Urbiako fondak uztailaren 31n zabalduko ditu berriz ateak
Bi elgetarrek hartuko dute Aizkorri magalean dagoen aterpetxearen negozioaren ardura. Berriz irekitzeko aukeratutako data ez da edozein, Urbian urteko festa handiena ospatzen den San Inazio eguna baizik.
2022/06/24 - 13:38
Hilda aurkitu dute Anboto mendian galduta zegoen 25 urteko gizona
Ertzaintzak baieztatu duenez, 09:30ean aurkitu dute gorpua, Infernuko Zubi izeneko pasabidean, Alluitz gailurretik gertu. Heriotzaren arrazoiak ikertzen ari badira ere, erori egin zela uste da.
2022/06/19 - 13:46
Sutea Arastortz mendian, Ataun, Lazkao eta Zaldibia artean
Mendiko 10 hektarea inguru erre dira. Gauerditik kontrolpean dute sutea, baina oraindik itzali gabe dago. Zaldibiako eta Ataungo Udalek eskainitako irudiak.
2022/06/18 - 16:07
Sutea piztu da Arastortz mendian, Ataun eta Zaldibia artean
Gipuzkoako suhiltzaileak itzaltze-lanetan dabiltza, 11:00ak aldera herritarrek abisua eman ostean. Dirudienez, Aralarko Parke Naturaletik oso gertu piztu da sutea, baina momentuz sugarrak ez dira parkeko lurretan sartu.
2022/06/05 - 20:32
Bihotzeko arazoak dituen 71 urteko gizon bat erreskatatu dute Xoxote mendian
Ertzaintza heldu da biktima zegoen lekura eta, hura egonkortu ondoren, helikopteroz eraman dute Donostia Ospitalera.
2022/06/02 - 16:18
Urbiako fonda itxi dute
25 urtez Aizkorriren magalean fondaren kudeaketaz arduratu direnek behin betiko uztea erabaki dute. Partzuergoak deialdi bat ireki du kudeaketa bere gain hartu nahi dutenentzat; izan ere, fonda lehenbailehen berriz irekitzea da asmoa.
2022/05/26 - 21:35
Aiako Harrian hildako sai bat, hirugarren hegazti-gripe kasua Gipuzkoan
Eusko Jaurlaritzak gogorarazi duenez, hegaztiak oinarritzat dituzten elikagaiek ez dute inolako arriskurik suposatzen pertsonentzat.
2022/05/15 - 14:40
Euskal Herriko lau gailur argiztatu dituzte erabakitzeko eskubidearen alde
Datorren uztailaren 2an izango den "Pirinioetako Bidea-Vía Pirinenca" aurkeztu du erabakitzeko eskubidearen aldeko plataforma den Guren Eskuk. Talde independentista katalanekin egindako elkarlana da.
2022/05/01 - 16:04
56 urteko gizonezko pasaitar baten bila ari dira Aiako Harrietan
Apirilaren 21etik ez dute haren arrastorik, eta familiak joan den ostiralean jarri zuen salaketa. Ordutik dago martxan bilaketa-operazioa.
2022/04/03 - 16:42
Elur gosez, leku garaienak jendez bete dira
Jende askorentzat atzo botatako elurraz gozatzea izan da igandeko plana. Leku garaienak jendez bete dira, besteak beste, Urkiola gaina. Bertan, ondo pasatzeko gogoa ez da falta izan.
2022/03/22 - 12:43
Valentziatik Loiura zihoan hegaldi bat Santanderrera desbideratu dute, haizeagatik
Euskal Herriko hainbat tokitan 100 km/h-tik gorako boladak neurtu dira: Ilarduian, 134 km/h; Oizen, 117 km/h; Urduñan, 111 km/h, Kapilduin, 109 km/h, eta Orozkon, 102 km/h.
2022/03/18 - 16:35
Pirinioetan hildako mendizale gasteiztarraren gorpua berreskuratu dute
Atzo topatu zuten hilotz, baina eguraldia tarteko, ezin izan zuten bertatik atera. Helikopteroz Iruñera eraman dute, autopsia egiteko.
2022/03/10 - 17:54
Oinezkoentzako pasagune bat ireki dute Artxandan, Bilbo gerratik "babestu" zuen lubakira iristeko
Egurrezko pasabide horri esker errazago hel daiteke Burdin Hesiko zati horretara eta Hatz Markaren parkera. Memoriaren ibilbidean dago, beraz, Artxandan ireki duten pasagune berria.