IREKIERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urbiako fondak uztailaren 31n zabalduko ditu berriz ateak

Bi elgetarrek hartuko dute Aizkorri magalean dagoen aterpetxearen negozioaren ardura. Berriz irekitzeko aukeratutako data ez da edozein, Urbian urteko festa handiena ospatzen den San Inazio eguna baizik.
Urbiako fonda, artxiboko irudi batean. Argazkia: Ricardo Agirregomezkorta
Urbiako fonda, artxiboko irudi batean. Argazkia: Ricardo Agirregomezkorta

Hiru hilabetez bakarrik egon da itxita, baina luze joan da askorentzat. Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak ekainaren hasieran baieztatu zuen fondaren kudeaketa behin betiko uztea erabaki zutela azken 25 urteetan ardura hori izan zutenek, eta berehala jarri zen martxan kudeatzaile berriak bilatzeko prozesua. Izapide guztiak bete ondoren, iritsi da hainbestek espero zuten berria: bi elgetarrek zabalduko dute berriz Urbiako zelaietan dagoen ostalaritza-negozioa, eta irekitzeko aukeratu duten data ez da edozein. Uztailaren 31n, San Inazio egunean, irekiko dituzte ateak, Urbia gainean jendetza batzen duen erromeria handia ospatzen den egunean, hain zuzen.

Partzuergoak emandako datuen arabera, aukeraketa prozesua zabaldu orduko, 50 pertsonak agertu zuten interesa, eta, azkenean, Elgetako Peio Bilbaoren eta Naiara Romateten esku geratuko da negozioaren ardura.

Urbiako zelaietan dagoen fondaren lehen harria bertako ermitaren inaugurazio egunean, 1924an, jarri zen, eta handik urtebetera zabaldu zituen ateak, abuztuaren 30ean. Aizkorriren magalean, ingurugiroaz gozatzeko leku pribilegiatua da, eta milaka herritar joaten dira bertara urte osoan. Fondarik gabe triste zegoen inguruak egun gutxi barru berreskuratuko du lehengo bizipoza.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X