Euskalduna Jauregia
2021/06/03 - 18:10
Nerea Lupardo izango da Euskalduna jauregiko zuzendari berria
Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak utzitako lekua hartuko du EAJko legebiltzarkideak.
2021/06/02 - 18:28
Euskaldunak 35 ikuskizun eskainiko ditu uztailean, Aurrera Festen
Konpainiek baldintza mesedegarrietan alokatuko dute espazioa, antzerki, musika, magia eta umorezko ikuskizunak taularatzeko.
2021/05/05 - 17:38
Euskalduna Jauregiak aretoak eskainiko dizkie berriz konpainia eta musikariei
Aurrera Festek ikuskizunak baldintza abantailatsuetan antolatzeko aukera ematen die sustatzaileei, konpainiei eta profesionalei.
2021/04/08 - 18:00
El Drogasek, Zea Maysek, Gatibuk eta La Oreja de Van Goghek BOSekin batera abestu dute
El Drogasek, Zea Maysek, Gatibuk eta La Oreja de Van Goghek Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera abestu dute "Ura bere bidean" egitasmoaren baitan. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu du ekimena, euskara eta kultura sustatzeko.
2021/04/08 - 16:55
Hamalau taldek klasikoen bertsio sinfonikoak egin dituzte Ura Bere Bidean ekimenean
BOSek Hertzainak, Doctor Deseo, Su Ta Gar eta La Oreja de Van Gogh eta beste hainbat lagunduko ditu, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Pier Paul Berzaitz eta beste batzuen abestiak kantatzeko.
2021/03/16 - 09:24
EAJk Euskalduna Jauregian ospatuko du Aberri Eguna
Militanteek ezingo dute Euskaldunako ekitaldi politikora joan. Hala ere, urtero bezala, balkoietan ikurrina jartzera animatu dituzte.
2021/02/23 - 15:51
Euskalduna Jauregiak 3,2 milioi euro galdu ditu 2020an, covid-19aren ondorioz
Barrutiaren fakturazioa 1,9 milioira jaitsi zen 71 eguneko itxieraren, edukiera murriztearen eta mugikortasun mugen ondorioz.
2021/01/14 - 12:41
Euskadiko Orkestrak Mozart eta Sibeliusen eskutik ekingo dio berriz denboraldiari
Denboraldi honetan lehenengoz, orkestra Iruñera iritsiko da Robert Treviñok zuzenduko duen kontzertu sorta honetan.
2021/01/09 - 22:36
Gatibu, 20 urte oholtza gainean
Taldeak 20. urteurrena ospatu du Bilboko Euskalduna jauregian. Gatibuk 2000n eman zituen aurreneko urratsak. Pandemiak urteurrena eta diska berriaren aurkezpena zaildu ditu.
2020/12/12 - 23:29
'Gora Bihotzak', euskal gizartea animatzeko ekitaldia
Besteak beste, Izaro, Zetak, Idoia eta Iñaki Urangak, Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Koralak lagunduta, abesti ezagunen bertsioak prestatu dituzte Gabon garaiari ongi etorria emateko.
2020/11/11 - 09:36
Libreconek pandemiako erronkei aurre egiteko irtenbide teknologikoak jorratuko ditu
Kongresua online egingo dute, eta telelanean, hezkuntzan, zibersegurtasunean, industrian eta Administrazio Publikoan sortutako erronkei heltzeko asmoz, lan egiteko modu berriak ezagutaraziko ditu.
2020/11/03 - 12:32
OLBEk "Alzira" operaren estreinaldia atzeratu du
Azaroaren 21erako aurreikusita zegoen Giuseppe Verdiren opera atzeratu egin dute, COVID-19aren testuinguruan ezarritako neurriengatik. Orain, estreinaldirako beste data bat zehazteko lanean ari dira.
2020/10/26 - 16:10
"Gora Bihotzak" ikuskizunak hainbat euskal artista batuko ditu Bilbon
Abenduaren 12an Zea Mays, Eñaut Elorrieta, Zetak, BOS eta Koral Abesbatza arituko dira, besteak beste, Euskalduna Jauregian
2020/09/23 - 16:47
Pandemia hasi zenetik lehen kongresua ari dira egiten Euskalduna Jauregian
Aseguruen inguruko biltzarra martxoan zen egitekoa, baina koronabirusaren ondorioz gaur arte atzeratu behar izan zuten.
2020/09/21 - 14:26
Euskalduna, COVID-19ari aurre egiteko ziurtagiria lortu duen lehen kongresu jauregia
Beste neurri batzuen artean, honakoak jarri dituzte martxan: edukiera murriztu, eserlekuen banaketa egokitu eta garbiketa eta desinfekzio protokolo espezifikoa ezarri dute.
2020/07/24 - 15:31
Uriberen unibertsoa, 11 ikertzaileren begietatik
Liburuaren babesle eta sustatzaile, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Errektoreordetza eta Laboa Katedra dira.
2020/07/23 - 15:49
Eraldaketa sakon baterako "herrialde mailako itun bat" eskatu du Confebaskek
Euskadiko patronalaren presidentearen aburuz, Euskadin lehentasuna enpresak eta enplegua salbatzera bideratutako gastu publikoaren eta aparteko zorpetzearen politikek izan beharko lukete.
2020/07/20 - 17:15
'Amoria & Dolore' ikuskizuna estreinatuko da larunbatean, Eusalduna Jauregian
Kresala dantza konpainiako 30 dantzari igoko dira larunbatean euskaldunako taula gainera. Euskal nabigazioaren urrezko aroan girotuta dago ikuskizuna eta Elkanoren lehen mundu bira du abiapuntu.
2020/07/20 - 15:21
Euskal nabigazioaren urrezko garaiko dantzak ikusgai, Euskalduna Jauregian
Larunbatean, uztailaren 25ean, 20:00etan, Faustino Aranzabalen koreografiarekin Auditorium-ean eszenaratuko da Kresala Dantza Konpainiaren estreinaldia.
2020/06/30 - 15:29
Euskalduna Jauregiak 1.634 eserlekura murriztu du edukiera
Koronabirusaren ondorioz, gainera, kanpoko sarreretan eta barruko pasabideetan norabidea zehazten duten seinale gehiago ezarri dituzte segurtasuna bermatzeko.