Euskalduna Jauregia
2019/07/03 - 13:43
Josu Zabalak eta Garik Hertzainak berpiztuko dute irailean Bilbon
Maldanbera taldeak lagunduta, talde mitikoaren bi kideok ‘Inun baino alaiagoa izanen da’ kontzertua eskainiko dute irailaren 26an, Euskalduna jauregian.
2019/06/16 - 23:15
Woody Allen eta Eddy Davis New Orleans Jazz taldea, Euskalduna Jauregian
Klarinete-jotzaile gisa aritu da musikaria oholtza gainean. Hona hemen musika-emanaldiaren zati bat.
2019/05/10 - 13:39
Silvio Rodriguez eta Kubako Orkestra Sinfonikoa, Bilbon
Bart kontzertua eman du kubatar musikariak Euskalduna jauregian, Kubako orkestrak lagunduta. "Pequeña serenata diurna" kantua jo zuten elkarrekin, besteak beste.
2019/03/31 - 17:15
Aro berriari ekin dio Gure Esku Dago-k
Bilbon egindako ekitaldi batean, erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak iragarri duenez, ekimen bat bultzatuko du etorkizuna erreferendum bidez erabakitzeko.
2019/03/31 - 16:08
GEDk Bilbon abiatutako ziklo berrian erreferendumak izango dira helburu
Erronka berriekin batera, Gure Esku Dagoren bozeramaile berriak aurkeztu dituzte, hala nola, Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu.
2019/03/31 - 14:47
Oiarbide: 'Herri bezala zer egitera iritsi gintezkeen sentitzen hasteko momentua da'
Angel Oiarbide eta Zelai Nikolas GEDren bozeramaile ohiak etorkizunerako erronken inguruan mintzatu dira Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian.
2019/03/30 - 11:34
'Etorkizuneko erronkak' abiapuntu, Gure Esku Dagok aro berri bati ekingo dio gaur
Bilboko Euskalduna Jauregiak hartuko du aurkezpen ekitaldia, 12:00etatik aurrera. Amalur Alvarez ikertzailea eta Josu Etxaburu irakaslea izango dira plataformaren bozeramaile berriak.
2019/03/29 - 11:38
Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu izango dira Gure Esku Dagoren bozeramaile berriak
Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak Bilboko Euskalduna jauregian ekitaldia egingo du igandean 'etorkizuneko erronkak' azaltzeko.
2019/03/27 - 11:46
'Gobernuarekin, ahalik eta etekinik handiena atera nahi diogu eskumenen gaiari'
Josu Erkoerkak Euskadi Irratian adierazi duenez, ikusi egin beharko da hauteskundeen ondoren ateratzen den Gobernuak orain arte Jaurlaritzarekin lortutako akordioak nola bereganatzen dituen.
2019/03/18 - 15:34
Silvio Rodriguez maiatzean Bilbon, Kubako Orkestra Sinfonikoarekin batera
Euskaldunak maiatzaren 9an hartuko duen emanaldiak bi zati izango ditu, orkestraren emanaldia batetik eta Silvio Rodriguezekin batera egingo dutena. Sarrerak salgai, 41 eurotik gora.
2019/03/15 - 12:43
Armen aurkakoek margo gorriarekin protesta egin dute BBVAren Batzarraren atarian
Euskalduna jauregian ospatu behar duten BBVAren Akziodunen Batzarrean protesta egin du armen aurkako talde batek, bere buruari margo gorria jaurtikiz.
2019/02/18 - 16:25
Euskalduna Jauregiak 'urte historikoa' itxi du
811 ekitaldi hartu eta 7,5 milioi euro lortu ditu, 2017an baino % 9,5 gehiago.
2019/02/15 - 13:19
Woody Allenek Bilbon joko du ekainean bere jazz taldearekin
Bilbon azkenekoz jo eta 15 urtera, zinemagilea itzuli egingo da, The Eddy Davis New Orleans Jazz Bandeko musikariak lagun. Sarrerak otsailaren 19an jarriko dituzte salgai.
2019/01/27 - 14:20
Joaquin Achucarro maisuarekin ospatu du Euskalduna Jauregiak bere 20. urteurrena
Jotzaile bilbotar haundiak kontzertu masterclass bat eskaini zuen atzo 16 eta 30 urte arteko gazteei zuzenduta.
2019/01/10 - 14:39
Bilbok eta Bizkaiak 85.000 turista gehiago jaso nahi dituzte 2025era bitartean
Turistak gau gehiago ematea eta horien batez besteko gastua zein errepikatze-tasa handitzea dira Bilbo eta Bizkaiaren helburu nagusiak, datozen zazpi urteotarako.
2019/01/03 - 15:40
'Puerta con puerta' komedia, Euskaldunan urtarrilaren 9tik 13ra
Komedia erromantiko honek aspali banatutako bikote baten gora beherak kontatzen ditu. Taula gainean, Gurutze Beitia eta Josu Ormaetxe aktoreak izango dira.
2018/12/19 - 15:12
BOSek Gabonetako kontzertuak eskainiko ditu bihar eta etzi Euskaldunan
Gustav Mahlerren 3. Sinfonia eskainiko dute. Orkestrarekin batera, Bilboko abesbatzak eta Janina Behle mezzosopranoak hartuko dute parte.
2018/12/14 - 18:33
Kultura eta sormen industria bere lehiakortasuna bultzatzen saiatu da Euskaldunan
Euskalduna Jauregian jardunaldi bat egin dute sektorerako laguntza-programa berriaren ardatzak ezagutarazteko. Belen Santa-Olalla Stroke114 antzerki-konpainiaren zuzendariak parte hartu du.
2018/11/22 - 14:04
OLBEk milagarren emanaldia eskainiko du larunbatean
Opera Lagunen Bilboko Elkarteak ‘Fidelio’ eskainiko du, Ludwing van Beethovenek idatzi zuen opera bakarra. eitb.eus-en ere ikusi ahalko da zuzenean.
2018/11/19 - 19:33
Euskalduna Jauregiak Gabonetako programazioa aurkeztu du
Haur eta gaztetxoentzako egitarau zabala antolatu dute. Musika atalean, kontzertu klasikoak eta talde eta kantari ezagunen omenezko ikuskizunak eskainiko dituzte gabon garaian.