Aro berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu izango dira Gure Esku Dagoren bozeramaile berriak

Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak Bilboko Euskalduna jauregian ekitaldia egingo du igandean 'etorkizuneko erronkak' azaltzeko.
Josu Etxaburu eta Amalur Alvarez izango dira Gure Esku Dagoren bozeramaile berriak.
Etxaburu eta Alvarez, GEDren promozio bideoan.

Amalur Alvarez ikerlaria eta Josu Etxaburu irakaslea izango dira aurrerantzean Gure Esku Dago (GED) bozeramaileak. Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak "aro berri" bati ekingo dio igandean, eta bertan aurkeztuko dituzte eledunak.

GEDk ohar batean adierazi duenez, Alvarez eta Etxaburu hastapenetik izan dira dinamikako kide, eta Angel Oiarbidek eta Zelai Nikolasek utzitako lekukoari helduko diote.

Zientzia juridiko eta politikoen arloko ikerlaria da Amalur Alvarez (Donostia, Gipuzkoa, 1988) eta irakaslea, Josu Etxaburu (Ondarroa, Bizkaia, 1961).

Gure Esku Dagok "aro berri bat" abiatuko du igandean Bilboko Euskalduna Jauregian egingo duen ekitaldiarekin. Martxoaren 31ko aurkezpenean, "egindako ibilbidea balioan jarri eta etorkizuneko erronkak mahai-gaineratuko" dituzte. GEDko kideez gain, hainbat eragile sozial, sindikal eta politikoetako ordezkariak ere izango dira bertan.


 

Zure interesekoa izan daiteke

DIADA BARCELONA BARTZELONA MANIFESTAZIOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan

Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X