Euskaltzaindia
2022/05/26 - 15:01
Euskaltzaindiak eta Espainiako Senatuak hitzarmen bat sinatu dute
Argitalpenak argitaratzea, lege testuak itzultzen laguntzea eta Espainiako Estatuko hizkuntza ondareari buruzko erakusketa bateratua antolatzea dira testuak biltzen dituen egitasmoetako batzuk.
2022/05/26 - 13:24
Euskaltzaindiak eta Espainiako Senatuak lankidetza-hitzarmena sinatu dute
Andres Urrutia Euskaltzaindiko lehendakariak eta Ander Gil Espainiako Senatuko presidenteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute bi erakundeen artean.
2022/03/18 - 09:20
Pello Apezetxea ohorezko euskaltzain eta Etxalarko apaiza hil da
90 urteko euskaltzalearen aldeko hileta elizkizuna gaur arratsaldean egingo dute, Etxalarren.
2022/02/25 - 16:12
Miren Agur Meabe euskaltzain oso izendatu dute
Xabier Kintana euskaltzain emeritu izatera pasatu eta gero gelditu den hutsunea beteko du bizkaitar idazle eta itzultzaileak.
2022/01/28 - 12:58
Miren Agur Meabe idazlea euskaltzain oso izateko proposatu dute
Xabier Kintana emeritu izatera pasatuko da, 75 urte bete baititu, eta otsailaren 25ean egingo duten bileran jakingo da bizkaitar idazleak beteko duen haren tokia.
2022/01/13 - 13:39
"Narkoak", "txikiteroak", "dietistak" eta "kafetxoak" hiztegiratu ditu Euskaltzaindiak
Akademiak 329 forma berri, 211 sarrera eta 118 azpisarrera, jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta Euskaltzaindiaren Hiztegian daude dagoeneko.
2021/12/29 - 17:21
Euskaltzaindiak 692 testu gehitu dizkio euskarazko hizkuntza eskubideei buruzko laburbildumari
Lan honen helburua euskaldunen hizkuntza eskubideei buruzko idatziak euskarri digital bakar batean biltzea da.
2021/12/08 - 13:30
"Euskararen gramatika" aurkeztu du Euskaltzaindiak Durangoko Azokan, "euskararen XXI. mendeko gramatika"
Adolfo Arejita, Miren Azkarate eta Jesus Mari Makazaga euskaltzainek bi liburukiko lana ekarri dute Talaia espaziora, azken hogeita bost urteetan mundu osoko gramatikek bere egin dituzten kontzeptuak aintzat hartzen dituen liburua.
2021/07/21 - 13:06
Joan Mari Torrealdai omenduko dute uztailaren 30ean, Andoainen
Iaz pandemiaren erruz egiterik izan ez zen omenaldiak bi zati izango ditu: Torrealdai zenaren obra aztertzeko jardunaldiak goizean eta omenaldi ekitaldia arratsaldean.
2021/07/09 - 16:19
"Queer", "koronabirus", "zaurgarritasun", "binario"… Hiztegia eguneratu du Euskaltzaindiak
Azken sei hilabeteotan 592 forma berri jaso ditu Akademiak, eta 975 moldatu edo findu ditu. Forma berriak batzeaz gain, bere garaian baztertutako batzuk ere sartu dituzte, "bidea egin dutelako".
2021/07/03 - 13:46
Iñaki Larrañaga soziolinguista hil da
SIADECO kooperatibaren sortzaileetako bat izan zen Larrañaga. Aitzindaria izan da euskal soziolinguistikaren ikerketan.
2021/06/14 - 21:15
San Joan Gurutzekoaren obra osoa, euskaraz
Idazlanak Luis Baraiazarra poetak itzuli ditu, eta Gontzal Mendibilek horietako 13 musikatu egin ditu.
2021/05/21 - 14:36
Euskaltzaindiak "Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa" berriztatu eta sareratu du
2019an paperean argitaratu zen hiztegia linean jarri du orain Euskaltzaindiak. Hitzen sorrera aztertzen eta azaltzen duen hiztegia da "Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa".
2021/03/01 - 12:50
Bernat Etxepare izango dute hizpide aste honetan Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan
Bilbo Zaharra Forum jardunaldien barruan, errezitaldiak eta solasaldiak izango dira asteartetik ostegunera, Klasikoen Irakurraldiaren atariko gisa.
2021/02/10 - 18:09
Euskaltzaindiak, RAGek eta IECek eleaniztasuna aldarrikatu dute ondare erkide gisa
Adierazpenean azaldu dutenez, galizierak, euskarak eta katalanak "presentzia indartua behar dute eskolan, eta horrek ez dio ekarriko inolako kalterik gaztelaniaren gaitasunari".
2021/01/27 - 12:03
Lehendakariak Euskaltzaindiko zuzendaritza berriaren kideak hartu ditu
Iñigo Urkullu lehendakariak, Bingen Zupiria Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaularitzako bozeramaileak lagunduta, Euskaltzaindiko zuzendaritza berriaren kideak hartu ditu Lehendakaritzan.
2021/01/15 - 17:14
"Siroko", "altimetria" eta "xixtrin" hiztegiratu ditu Euskaltzaindiak
Euskaltzaindiaren Hiztegiak 600 forma berri jaso, eta 443 moldatu edo osatu ditu azken sei hilabeteetan.
2020/12/11 - 15:51
Euskararen Herri Hizkeraren Atlasa osatu du Euskaltzaindiak
Hamaikagarren liburukia aurkeztu du goizean eta bertan arrantzaren munduko, industriagintza edo merkataritzako ahozko euskararen aldaerak daude jasota.
2020/10/23 - 14:41
Euskaltzaindiak zuzendaritza berritu du
Andres Urrutiak euskaltzainburu karguan jarraituko du, eta Miriam Urkiak eta Roberto Gonzalez de Viñasprek Xarles Videgainen eta Xabier Kintanaren tokia hartuko dute.
2020/08/03 - 22:57
Joan Mari Torrealdairi azken agurra
Gaur arratsaldean egin da Joan Mari Torrealdai soziologo, idazle eta kazetari euskaltzalearen hileta elizkizuna, Usurbilen.