Euskaltzaindia
2016/10/06 - 13:56
Euskaltzaindiaren hiztegi berritua, paperean eta Interneten
“Euskaltzaindiaren Hiztegia” lanaren bigarren argitaraldia aurkeztu du gaur Akademiak Bilbon: 37.884 sarrera eta 6.944 azpisarrera dauzka lan “moderno, aberats eta erabilgarriak”.
2016/05/13 - 09:27
Nafarroan ETBren emisioak abian jartzeko eskatu du Euskaltzaindiak
Nafarroan Euskal Telebista ikus dadila eskatuz Euskaltzaindiak gutuna bidali die Rajoyri, Urkulluri eta Barkosi. Industria Ministerioak emandako agindua bertan behera uzteko eskatu dio Rajoyri.
2016/04/05 - 19:54
Euskaltzaindiak eta Bilbok urtebete luzatu dute elkarlanerako ituna
'Bilbo euskaldunagoa izatea' lortu nahi dute, 2008etik indarrean dagoen hitzarmena luzatuta.
2016/02/25 - 13:02
'Euskara kartoizko hizkuntza bihurtzen ari den kezka du Euskaltzaindiak'
Euskararen sustapenari begira hainbat eragilek Euskaltzaindiari lidergoa har dezala eskatu ondoren, Andres Urrutiak Faktorian esan du, “Euskaltzaindiari badagokio gizarte zibilean dauden gogoetak koordinatzea eta agintariei helaraztea baina ez duela eskumenik neurri zehatzak ezartzeko”. '
2015/11/27 - 14:25
Euskaltzaindiak artxibo-funtsen katalogoa jarri du sarean
Erakundearen beraren administrazio artxiboa (1919-1970); hainbat euskaltzain edo euskaltzaleren artxibo pribatuen funtsak; eta ikus-entzunezko artxiboaren funtsak jasoko ditu.
2015/10/30 - 12:35
Euskaltzaindiak Koldo Mitxelena omendu du Donostian
Errenterian jaiotako hizkuntzalariaren jaiotzaren mendeurrena ospatu du Akademiak Gipuzkoako Foru Aldundian.
2015/07/21 - 11:43
Euskaltzaindiak 6 euskaltzain urgazle berri izendatu ditu
Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Roberto Gonzalez de Viñaspre, Karmele Jaio, Iñaki Martinez de Luna, Patxi Salaberri Muñoa eta Blanca Urgell izendatu ditu Akademiak.
2014/11/07 - 12:04
Euskaltzaindiak Euskal Herriko ibaien izendegia argitaratu du
Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak ‘Euskal Herriko ibaiak’ liburua osatu du. Euskal Herriko ibaien izendegia Akademiaren 166. araua da.
2014/10/16 - 22:35
Zer egiten du Euskaltzaindiak hiztegiak garai berrietara egokitzeko?
Espainiako Errege Akademiak bere hiztegiaren 23. edizioa argitaratu du. Kalean hedaturiko hainbat hitz berri jaso ditu. Euskaltzaindia ere antzeko lanetan ari da.
2014/09/11 - 18:02
Bizkaiak Euskaltzaindiaren egoitza uzteko akordioa berritu du
Bizkaiko ahaldun nagusiak Aldundiak euskararekin duen “konpromiso sendoa” nabarmendu du, egoitza 30 urterako uzteko ekintzarekin.
2014/09/11 - 17:24
Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Barriko egoitza erabiltzen jarraituko du
Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak hitzarmena sinatu dute, Euskaltzaindiak beste 30 urtez Plaza Barriko egoitza erabili ahal izan dezan.
2014/07/11 - 14:46
Xabier Aranburu kazetari eta euskaltzain urgazlea hil da
1975etik zen euskaltzain urgazle, besteak beste, "Olerti", "Zeruko Argia" edota "El Bidasoa" aldizkarietan argitaratu zituen bere lanak, eta Gipuzkoako Kazetarien Elkarteko presidentea izan zen.
2014/05/30 - 14:39
Euskaltzaindiak hamabi euskaltzain ohorezko berri izendatu ditu
Akademiak maiatzeko osoko bilkura egin du Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, eta batzar horretan onartu dute izendapena, aho batez.
2014/04/16 - 16:20
Euskaltzaindiak 3 liburu aurkeztuko ditu Sarako idazleen Biltzarrean
Datorren astelehenean egingo dute eta Xabier Altzibarren, Jean-Baptiste Coyosen eta Piarres Xarritonen liburu bana aurkeztuko dituzte.
2014/04/09 - 12:09
Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak hitzarmena sinatu dute
Gobernuak 80.000 euro bideratuko ditu Euskaltzaindiak Euskal Corpus Onomastikoa lanean egingo dituen lanetarako eta Akademiak onomastika eta toponimia lanak egiteko.
2014/03/04 - 14:52
Euskaltzaindi barruko ezadostasunak, konpontzeko bidean
Gramatika batzordeko ordezkariek eta Akademiaren zuzendaritzak bilera egin ostean, Akademiako Osoko Bilkurak lan banaketa eta plana berretsi ditu. Ostiralean berretsi litzake Gramatika batzordeak ere.
2014/02/28 - 11:16
Euskaltzaindiaren webgunea, eskura
Akademiaren 'Hiztegi Batua', 'Orotariko Euskal Hiztegia' eta 'Euskal Onomastikaren Datutegia' erakusten dituen aplikazioa aurkeztuko dute gaur. Webeko atal erabilienak telefonoan izan ahalko dira.
2014/02/03 - 10:27
Euskaltzaindiak 'babes osoa' adierazi die D ereduko irakasleei
Horrez gain, gurasoei euren seme-alaben heziketarako D eredua hautatzeko deia egin die.
2013/12/20 - 18:36
Euskaltzaindiak hileroko osoko bilkura egin du Baionan
Hautsak harrotuta daude Euskaltzaindian. Baionan izandako bileran azken aldian gertatutako dimisioak aztertu dituzte, eta antzeman da bi korronte daudela euskararen akademiaren barruan.
2013/12/20 - 15:03
Elkarrizketaren bideari helduko dio Euskaltzaindiak eztabaiden aurrean
Aurreikusitako ordua pasatuta agertu dira euskaltzainak, Baionako Euskal Museoan hileroko osoko bilkura bukatuta. Andres Urrutiak hitzartutako ohar bat irakurri du kazetarien aurrean.