Euskaltzaindia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskaltzaindi barruko ezadostasunak, konpontzeko bidean

Gramatika batzordeko ordezkariek eta Akademiaren zuzendaritzak bilera egin ostean, Akademiako Osoko Bilkurak lan banaketa eta plana berretsi ditu. Ostiralean berretsi litzake Gramatika batzordeak ere.
Andres Urrutia euskaltzainburua, abenduan Baionan egindako osoko bilkuran. Argazkia: EiTB.
Andres Urrutia euskaltzainburua, abenduan Baionan egindako osoko bilkuran. Argazkia: EiTB.

Euskaltzainek abenduan Baionan eginiko osoko bilkuran aho batez erabaki zutenez, Akademiak gogoeta-aldia abiatu zuen, azkenaldiko liskarrak baretze aldera. Hausnarketa-aldi horren barruan, bilera egin zuten, otsailaren 4an, Zuzendaritzaren ordezkariek eta Gramatika batzordearen ordezkariek, eta desadostasunak bideratzeko ildoak zehaztu dituzte.

Ildo horien arabera, Gramatika batzordeak lan mardul bat egingo du, Euskal Gramatikaren Lehen Urratsak saila eguneratu eta moldatzen, eta  Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak beste liburu "didaktiko eta dibulgatibo" bat bultzatuko du.

Akademiaren zuzendaritzak ildo horiek onartu zituzten, erabateko adostasunez, eta litekeena da Gramatika batzordeak ere ostiralean bere hartzea puntuok.

Zehaztutako ildo horien arabera, Gramatika batzordeak lan handia bat egingo du, Euskal Gramatikaren Lehen Urratsak lana eguneratu eta moldatzea, "Euskaltzaindiko beste batzordeek duten autonomia eta koordinazio berarekin".

Gainera, batzordeak lan txikiago bat ere egingo du (Euskal Gramatikaren Lehen Urratsak lanaren laburpena, proposamenak, eta abar), "Euskaltzaindiko beste batzordeek duten autonomia eta koordinazio berarekin".

Bi kasuotan Gramatika batzordeak zehaztuko ditu edukiak, eta osoko bilkuran aurkeztuko ditu. Osoko bilkurak erabakiko du gero, lan hori Euskaltzaindiaren izenean argitaratu nahi badu, nola kudeatu materialen eztabaida.

Gainera, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak beste liburu bat egitea bultzatuko du, "batzorde ahaldundu suntsikor baten bidez". Liburu horrek, hasierako fase batean, Euskaltzaindiak orain arte eman dituen arauak, gomendioak eta irizpenak (morfologiakoak, sintaxikoak, ortografiakoak, onomastikakoak, hiztegikoak...) era didaktiko eta dibulgatiboan jasoko lituzke.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X