Euskara Eguna
2024/12/03 - 08:39
Albiste izango dira: Euskararen Nazioarteko Eguna, Glovoko buruaren deklarazioa eta umeak haztearen kostua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/03 - 06:00
Hizkuntza harrera, euskarara aliatu berriak erakartzeko bide
Hizkuntza harrera egoki batek euskarara herritar gehiago batzeko bidea zabal dezake. Hor dute begirada jarrita erakundeek zein euskalgintzako herri mugimenduek. Errealitate soziodemografiko berria hizkuntzara aliatuak batzeko aukera gisa ikusten dute.
2024/12/03 - 06:00
Euskarara iristeko eta euskaraz jabetzeko bideak
Euskararen lurraldera iristen diren herritar etorri-berriei harrera linguistikoa ondo egitea ezinbestekoa da, hizkuntza biziberritzeko. Gaiaren garrantzia azpimarratu dute Laura Penagos aktore kolonbiarrak eta Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluaren idazkari nagusiak.
2024/11/30 - 12:31
Euskalgintzaren Kontseiluak "larrialditik indarraldira" jauzi egiteko deia egin du 2025ari begira
Euskararen normalizazioa agenda politiko eta sozialaren "erdigunean" jartzea eskatu die erakundeei, eta eragile politiko eta sozialei. 2025 amaierarako mobilizazio handi bat iragarri du.
2024/11/26 - 20:38
Euskararen Nazioarteko Egunaren 75. urtemugan, euskara gizarte kohesiorako elementu gisa aldarrikatu dute
Hiru euskal administrazioetako eta euskalgintzako ordezkariak Baionan bildu dira gaur, Eusko Ikaskuntzak deituta, euskararen unibertsaltasunaren alde 1948an egindako aldarrikapenak berritzeko.
2024/10/24 - 21:50
Udaberrian iritsiko da Euskaraldia, berrabiarazita, euskararen erabilera aktibatzeko xedez
Maiatzaren 15etik 25era egingo da laugarren ekitaldia, ‘Elkar mugituz egingo dugu’ lelopean, baina egun horiez harago joango den mugimendua sortzea izango du helburu, “euskararen erabilera aktibatzeko prest dagoen jendea batu, trebatu, antolatu eta dinamika soziala” indartzea.
2023/12/03 - 21:31
Iruñeko UNEDek jaso du 2023ko Nafarroako Urrezko Domina
Foru Komunitateko kondekorazio nagusia emateko ekitaldia Kultura eta Kirol Departamentuaren egoitzan egin da. Maria Chivite presidentearen hitzetan, UNED "talenturako, topaketarako, inklusiorako eta aukerarako gunea da".
2023/12/03 - 15:09
Euskararen garapen digitalean jarri du azpimarra aurtengo Euskararen Eguneko ekitaldi nagusiak
"Batu ditzagun ahotsak, eraldatu dezagun etorkizuna" lelopean ospatzen ari den egunak Gaitu kanpaina izan du ardatz. Tabakaleran igande eguerdian egin den ekitaldian, euskarak "mundu berri" honetan dituen erronkez eta horiei ekiteko beharraz aritu dira agintari eta adituak.
2023/12/03 - 06:00
Euskararen Nazioarteko Egunak ospakizuna eta aldarria uztartuko ditu
Aste osoan zehar Euskal Herri osoan antolatu diren ekitaldien bidetik, euskara babesteko, euskara ospatzeko eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko dozenaka jarduera izango dira gaur ere, herri ekimenekoak nahiz erakundeek antolatutakoak.
2022/12/03 - 15:25
Euskararen Eguna ospatzeko, euskara maite duten herritar atzerritar batzuk elkartu dira lehen aldiz
Jatorri kanpotarra duten eta gurean bizi diren gizon-emakume hauek lehen aldiz elkar ezagutu dira. Euskaraz hitzegiteak mundu berri bat zabaldu die guztiei. Datorren urtean elkarte modura ospatu nahiko lukete Euskararen Eguna.
2022/12/03 - 15:22
Euskararen Legea aurrera ateratzeko lan egin zutenei omenaldia egin diete Gasteizko Europa Jauregian
Euskal erakundeetako ordezkariak eta euskalgintzako eragileak bertan izan dira, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zutelarik. Legea aurrera atera zutenen ausardia azpimarratu du Urkulluk, ikuspegi sentiberatasun eta joera ezberdinekoak lankide bihurtzeko ausardia izan zutelako.
2022/12/03 - 14:10
Euskara irakas-hizkuntza izatea eskatu dute Kontseiluak eta ehunka profesionalek
"Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma" nahi dute, eta hezkuntza ez-arautua "osorik euskaraz garatzea".
2022/12/03 - 13:55
Euskararen "hazkunde eredugarria" azpimarratu du Urkulluk, eta erronken aurrean "ausardia" aldarrikatu du
Duela 40 urte Euskararen Legea "landu, onartu eta bideratu zutenen ausardi demokratikoa" goraipatu du lehendakariak, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Gasteizko Europa Jauregian egindako ekitaldian.
2022/12/03 - 12:31
Euskararen etorkizunerako giltzarria adostasuna dela ondorioztatu du EAJk
EAJren Euzkadi Buru Batzarrak ohar baten bidez adierazi duenez, autogobernuaren eskutik, "euskal herritarron ezinbesteko kontzientzia eta ekimena oinarri hartuta, milaka urteko bere historian ezagutu duen aurrerabiderik sendoena" izan du euskarak.
2022/12/03 - 10:23
Euskararen alde adostasun berriak eraikitzeko unea dela aldarrikatu du EH Bilduk
Beharrezkoak diren "jauzi politikoak" hiru dira, ezker independentistaren esanetan, hala nola, Nafarroako zonifikazioa ganditzea, Euskararen Lege berria osatzeko prozesuari ekitea eta burujabetza politikoaren alde indarrak biltzea, euskararen etorkizuna bermatu dadin.
2022/12/02 - 13:10
Euskaraldiaren balorazio positiboa egin dute koordinatzaileek
Euskaraldiaren koordinatzaileak pozik agertu dira aurtengo parte hartzearekin eta bihartik aurrera hizkuntza-ohiturak aldatzen jarraitzeko dei egin die herritarrei.
2022/11/08 - 13:49
Euskaraldian parte hartzeko deia egin dute hainbat eragilek
Euskaraldia hasteko hamar egun falta direnean, ariketa sozialean parte hartzeko deia egin dute ekimenaren antolatzaileek eta gizarteko arlo ezberdinetako hainbat lagunek Donostiako San Telmo museoan egindako agerraldian. Aurtengoa ere, "masiboa" izango dela ziurtatu dute.
2022/04/02 - 12:16
Korrikaren historia: ibilbideak eta leloak
Korrikaren 22. edizioak Amurrio eta Donostia lotuko ditu. Martxoaren 31n abiatuko da Arabako herri horretatik, eta apirilaren 10ean amaitu, Gipuzkoako hiriburuan. Aurtengo leloa: "Hitzekin".
2021/12/03 - 21:56
EITBren egoitzan egin den ekitaldi nagusian, euskararen erabilpena sustatzeko deia egin da
Ekitaldi nagusia EITBren Bilboko egoitzan egin da, lehendakaria buru zela. Kirola eta euskara izan dira ekitaldiaren ardatz nagusiak
2021/12/03 - 21:54
"Euskara talde lana da" lelopean, beste behin bihotzetik ezpainetara eramateko eskatu dute
Kirola eta euskara izan dira ardatz nagusiak ekitaldian. Realaren euskara plana ezagutzera eman dute esaterako, edo Eibar taldeak zer nolako inplikazioa duen euskararekin. Etxe abeslari berriztarraren musikak alaitu du ekitaldia, eta Getari Etxegarai aktoreak umore puntua jarri dio.