Albiste izango dira: Euskararen Nazioarteko Eguna, Glovoko buruaren deklarazioa eta umeak haztearen kostua
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Euskararen Nazioarteko Eguna: Euskaraz eta euskararen alde egiteko eguna izendatu zen abenduaren 3a gaur 75 urte: euskaraz aritzen zen komunitate bat bazegoela munduari esateko, euskaldun gisa norbere burua berresteko eta euskararen biziberritzearen alde lan egiteko eskatzeko. Ordutik, hizkuntzak ibilbide emankorra egin badu ere, aldarria bere horretan ekarri daiteke 2024 honetara. Hizkuntza harrera egoki batek euskarara herritar gehiago batzeko bidea zabal dezake. Hor dute begirada jarrita erakundeek zein euskalgintzako herri mugimenduek. Errealitate soziodemografiko berria hizkuntzara aliatuak batzeko aukera gisa ikusten dute.
- Glovoko buruak inputatu gisa deklaratuko du: Oscar Pierre Glovoren sortzaile eta egungo zuzendari exekutibo denak inputatu gisa deklaratuko du, langileen eskubideen aurkako delitua leporatuta. Fiskaltzak Oscar Pierreren aurka jarritako salaketa baten ondotik abiatu zuen ikerketa Bartzelonako 31. Instrukzio Epaitegiak. Glovok autonomo faltsuen eredua atzean utzi eta soldatapeko banatzaileak kontratatuko dituela iragarri eta biharamunean deklaratuko du.
- Umeak haztearen kostua: Euskal Autonomia Erkidegoan, seme-alaba bat hazteko hileko batez besteko kostua 866 eurokoa izan da 2024an, hau da, 2022an baino % 13 gehiago, Save the Childrenek aurkeztutako txosten baten arabera. Igoera hori, batez ere, etxebizitzaren (% 21) eta elikaduraren (% 25) garestitzearen ondorio da. Save the Childrenek laguntza unibertsalak 17 urtera arte luzatzea proposatu du, eta prezioen igoeren aurrean eraginkortasuna bermatuko duten politika publikoak diseinatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gazte bati lapurreta egiten eta hiltzen saiatzea egotzita
Atxilotua, 27 urtekoa, 21 urteko mutil baten furgonetan lapurreta egiten saiatu da lagun batekin, eta biktimak aurre egin die.
Bakion ostiraletik desagertuta dagoen 14 urteko neska baten bila ari dira
VOST Euskadik 14 urteko Olaiaren desagerpenaren berri zabaldu du. Adingabea uztailaren 31n ikusi zuten azkenekoz Bakion, eta baliteke Bilborako autobusa hartu izana. Haren inguruko informaziorik duenak 112ra deitzeko eskatu dute.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.
Hendaia eta Bordele arteko tren lotura larunbatean berrezarriko dute
Larunbatetik aurrera, abiadura handiko trenen erdiak ibiliko dira; igandetik aurrera, berriz, zerbitzuak erabateko normaltasuna berreskuratuko du.
39 urteko gizon bat atxilotu dute Santanderren, bikotekidea hil izana egotzita
Gizonak Poliziari deitu dio eta gertakariak aitortu ditu. Ustezko genero indarkeria gisa ikertzen ari dira.
Gasteizko jaiak gogoz eta errespetuz bizitzeko deia egin du Zeledonek
Aurten, hirugarren aldiz izango da Zeledon Iñaki Kerejazu, eta gaur zahatoa eta aterkia jaso ditu Maider Etxebarria Gasteizko alkatearen eskutik. Andre Maria Zuriaren jaiak abuztuaren 4an hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin.