Umeak haztearen kostua Euskadin % 13 igo da bi urtean, eta hileko 866 eurora iritsi da seme-alaba bakoitzeko
Euskadin, seme-alaba bat hazteko hileko batez besteko kostua 866 eurokoa izan da 2024an, hau da, 2022an baino % 13 gehiago, Save the Childrenek aurkeztutako txosten baten arabera.
Igoera hori, batez ere, etxebizitzaren (% 21) eta elikaduraren (% 25) garestitzearen ondorio da; izan ere, horiek dira kargura adingabeak dauzkaten familien erronkarik handienak, egoera ahuletan daudenenak.
Txostenak nabarmentzen du 29.000 euskal etxek baino gehiagok ezin dietela gastu horiei aurre egin, ezta diru-sarrerak oso-osorik adingabearen beharretara bideratuz ere. Gainera, Euskadiko familien % 42k (90.000 inguru) diru-sarreren erdia baino gehiago bideratzen du horretara, eta horrek arriskuan jartzen du haurren ongizatea.
Irati Alvarez Save the Children erakundearen Euskadiko Eragin Politikoko arduradunaren esanetan, "Euskadiko familien erdiek baino gehiagok ez dute diru sarrera nahikorik hazkuntzaren kostua ordaintzeko, edo zailtasunak dituzte horretarako".
Adingabeak kargura dituzten familiak, pobreziak gehien kaltetutakoak
Euskadin, seme-alabak dituzten familien % 18k dute pobrezia eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskua. Guraso bakarreko familien kasuan, kopuru hori bikoiztu egiten da, eta % 36ra iritsi. Gainera, 14 urtetik beherakoen % 10,2 mantentze-pobrezian bizi da, hau da, oinarrizko beharrak asetzeko diru-sarrera nahikorik gabe.
Beste talde batzuek hobekuntzak izan dituzten testuinguru batean, haurrak dituzten etxeak dira oraindik ere gehien zigortzen direnak prezioen bilakaeragatik. Hazkundearen inflazio espezifikoak, etxebizitza eta elikadura diren funtsezko ondasun eta zerbitzuei eragiten dienak, %35,5ean gainditzen du inflazio orokorra, Save the Children erakundearen arabera.
Hazkuntzaren kostua, adinaren arabera
Adingabearen adinaren arabera gastuak nola aldatzen diren zehazten du txostenak. 0 eta 3 urte bitartean, hilean 674 euro bideratzen dituzte familiek kontziliaziora, etxebizitzara eta elikadurara. 7 eta 12 urte bitartekoek 911 euro gastatzen dituzte gehienez, eta 13 eta 17 urte bitartekoek, berriz, 925 euro, teknologia eta aisialdi gastuek gora egin dutelako.
Politika publikoak indartzeko deia
Save the Childrenek Euskadin adingabeak hazteko laguntza unibertsalak 17 urte bete arte zabaltzea eskatu du; gaur egun, 3 urtetik beherakoentzat mugatuta daude laguntzok. Erakundeak azpimarratzen du oso garrantzitsua dela prestazioak eguneratzea, hazkuntzaren inflazio espezifiko bat kontuan hartuta, eta edozein testuinguru ekonomikotan laguntza horien nahikotasuna bermatuko duen prezio-indize bat diseinatzea.
"Funtsezkoa da politika publikoek haurrei eta haien ongizateari lehentasuna ematea, eta familiek hazkuntzaren kostu gero eta handiagoei aurre egin ahal izatea bermatzea", ondorioztatu du Alvarezek.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.