Euskaraldia
2018/11/23 - 23:39
Elgoibarko hamaikakoak hasiera eman dio Euskaraldiari
Elgoibarko hamaikakoa atera eta gero, belarriprest eta ahobizi irudikatzen zituzten bi pertsonak bat egin dute besarkatuz.
2018/11/23 - 22:51
Abian da Euskaraldia, euskararen erabilera bultzatzeko ekimena
196.000 lagunek eman dute izena euskararen erabilera susatzea helburu duen ekimenean hamaika egunez parte hartzeko.
2018/11/23 - 21:57
Euskal Herriko komunikabideek Euskaraldiarekin bat egin dute
Euskal Herriko egunkari garrantzitsuenak batu dira ekimenera. Gu horietako batzuekin izan gara.
2018/11/23 - 15:44
Ipar Euskal Herriko 5.500 ahobizi eta belarriprest, baikor eta gogotsu
Iparraldeko euskalzaleak ziur daude Euskaraldiarekin aukera gehiago sortuko direla euskara gehiago erabiltzeko.
2018/11/23 - 15:34
20.000 nafarrek eman dute izena Euskaraldian
Gehienak Iruñerrikoak dira. Ez da harritzekoa, Nafarroako euskal hiztunen erdia baina gehiago Iruñean bizi da eta.
2018/11/23 - 15:18
Gogotsu hasi dituzte milaka euskaldunek Euskaraldiaren 11 egunak
Euskal Herriko merkatari eta saltoki askok lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa hartu dute.
2018/11/23 - 15:13
Euskaraldian parte hartzeko epea zabalik dago oraindik
Arrate Illarok, Euskaraldia ekimenaren koordintzaileak, jakinarazi duenez, ariketa erraldoi honetan izena emateko epeak datozen egunetan ere zabalik jarraituko du.
2018/11/23 - 13:35
Egun hauetako bizipenak jaso eta partekatu sare sozialetan
Astelehena da eta Agurtzane Aramendi eitb.eus-eko kazetariak, txapa etxean ez ahazteko deia egiten digu.
2018/11/23 - 13:23
Aurreiritzirik ez, ezezagunei beti euskaraz
Dagoeneko Euskaraldiko hirugarren eguna da eta ez da hain zaila, ezta? Luzia Zugadi eitb.eus-ko kazetariak ezezagunekin lehen hitza euskaraz egiteko gonbitea egiten digu.
2018/11/23 - 13:04
Eroso sentitzea da garrantzitsuena
Asteburua iritsi da eta euskaraz hitz egiteko aukera berriak ditugu kalean, lagunekin, asialdian... Jon Balentziagak horretara animatu gaitu.
2018/11/23 - 12:47
Arrate Illaro: 'Kontua ez da hizkuntza gaitasuna, zer egin nahi dugun baizik'
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, milaka herritarrek Euskal Herriko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa gauzatuko dute, hamaika egunez euskaraz bizitzeko beren alea jarriz.
2018/11/23 - 12:13
Arrate Illarori elkarrizketa, 'Egun on Euskadi' saioan
Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzailea elkarrizketatu du Iban Garatek ETB1eko 'Egun on Euskadi' saioan.
2018/11/23 - 11:04
Legebiltzarrean ere, Euskaraldiari ekin diote
Kontrol saioari ekin aurretik, Gasteizko Legebiltzarrean hasiera ofiziala eman diote Euskaraldiari. Sarrera nagusian bildu dira legebiltzarkideak eta bertako langileak, txapa kolkoan jartzeko.
2018/11/23 - 10:00
Iritsi da Euskaraldia! Txapa jantzi eta sare sozialetan identifikatu
Euskaraldiaren lehen egun honetan, Ainhoa Urretabizkaiak eta Ainhoa Vitoriak txapa janztera gonbidatzen gaituzte. 11 egunez lagun izango dugu!
2018/11/22 - 22:35
196.000 lagunek eman dute izena Euskaraldian, ahobizi edo belarriprest izateko
Irekiera ekitaldia egin dute Baionan entitate eta erakunde antolatzaileen ordezkariek, herrietako batzordeetako kideek eta ahobizi zein belarriprest modura arituko diren hainbat herritarrek.
2018/11/22 - 21:45
Baionan egin dute Euskaraldiaren hasiera ekitaldia
Koloretsua, bizia, eta erritmoz betetako ekitaldia izan da, Euskal Herriko erakundeen babes zabalarekin. Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzeko deia egin dute.
2018/11/22 - 21:40
Euskaraldiari ongietorria emateko, ekitaldia egin dute Azkuna Zentroan
Bilboko ahobizi eta belarriprest guztiek edo gehienek jaso dute dagoeneko euren txapa. Bilbon ekimenari hasiera emateko ekitaldia egin dute Azkuna Zentroan.
2018/11/22 - 21:28
196.000 ahobizi eta belarriprest, 11 egunez euskara bultzatzeko
Euskal Herriko 405 herritako 16 urtetik gorako 196.000 lagunek eman dute izena orain arte Euskaraldian. Horien %74 ahobizi izango dira eta gainerakoak belarriprest.
2018/11/22 - 21:18
Nepalen ere, Euskaraldirako prest
5.000 metroko altueran ahobizi eta belarriprest! Bertara ere iritsi da Euskaraldia.
2018/11/22 - 15:27
Euskaraldia piztu aurreko ekitaldi ofiziala gaur arratsaldean, Baionan
Ipar Euskal Herriak 300.000 biztanle inguru ditu eta % 20k dakite euskaraz. 5.000tik gora Ahobizi eta Belarriprest izango dira Iparraldean.