2021/10/28 - 23:19
Facebook orain Meta deituko da
Facebooken, Instagramen eta WhatsApp mezularitza zerbitzuaren jabe den enpresak konpainiaren izena aldatzea erabaki du eta Meta izena izango du hemendik aurrera.
2021/10/18 - 21:00
Facebookek 10.000 lanpostu sortuko ditu Europar Batasunean bere proiektu birtual berria eraikitzeko
"Metabertsoa" edo unibertso digitala bultzatuko du Facebookek. Espazio-denbora hesia gainditzea da metabertsoaren helburua.
2021/10/06 - 20:55
Telegramek 70 milioi erabiltzaile lortu ditu egun bakarrean, Facebook, Instagram eta WhatsApp erori ondoren
Mezuak jaso eta bidaltzeko aplikazioak inoiz ez bezala hazi zen astelehenean, eta "beste plataforma batzuetako" 70 milioi "errefuxiatuk" eman zuten izena berehalako mezularitza-aplikazioan, Pavel Durov Telegrameko sortzailearen esanetan.
2021/10/06 - 16:15
Facebook konpianiaren jokabide etikoa berriro ere kolokan
Facebooken aurkako kritikei erantzun die gaur Mark Zuckerberek, sare sozial horrek gazteen segurtasuna eta ongi izatea babesten duela esanaz. Atzo konpainiako langile ohi batek esandakoari erantzun dio Facebooken sortzaileak.
2021/10/06 - 08:54
Facebookek segurtasunaren gainetik irabaziak lehenesten dituela salatu du langile ohi batek Senatuan
Mark Zuckerberg Facebookeko sortzaileak ukatu egin du Frances Haugen salatzaileak emandako bertsioa.
2021/10/05 - 18:27
Konfigurazio aldaketa baten ondorioz erori ziren WhatsApp, Facebook eta Instagram
Facebook, Instagram eta WhatsApp aplikazioen erorketak 6.000 milioi dolarreko galerak eragin ditu. Konpainiak dio konfigurazio aldaketa baten ondorioz erori zirela WhatsApp, Facebook eta Instagram
2021/10/05 - 02:14
WhatsApp, Facebook eta Instagram sei orduz egon dira erorita mundu osoan
Facebooken sare sozialetako erabiltzaileek konexio arazoak izan dituzte arratsaldetik gauerdira bitartean.
2021/08/20 - 11:54
Facebookek segurtasun neurri berriak iragarri ditu Afganistango erabiltzaileak babesteko
Hemendik aurrera, sare soziala erabiltzen dutenei beren argitalpenak ezagutzen dituzten pertsonek soilik irakurtzeko aukera emango die konpainiak.
2021/07/07 - 22:59
Trumpek salaketa jarri die Facebook, Google eta Twitter enpresei, "zentsura" eta "abusua" egotzita
Presidente ohiak betoa legez kanpokoa dela frogatu nahi du, eta enpresa handiek "isilaraztearekin", "zerrenda beltzean jartzearekin" eta estatubatuarrak "bertan behera uztearekin" amaitzea lortu nahi du.
2021/06/04 - 21:45
Facebookek bi urteko betoa jarri dio Trumpi
AEBko presidente ohiaren aholkulariek kontua berriro irekitzeko eskatzen zuten, baina urtarrilaren 6ko kapitolioko gertakarietatik bertan behera geratu ostean, berdin jarraituko du.
2021/05/07 - 15:24
Pandemiak sareak astindu ditu: Instagramek eta Tik Tokek gora eta Facebookek behera
Telebista adimendunen erabilera hazi da eta sareen erabileraren intentsitateak ere gora egin du.
2021/05/05 - 20:05
Facebookek berretsi egin du Trumpi ezarritako betoa
AEBko presidente ohiaren mezuek "indarkeria giroa" sortu zutela argudiatu du sare sozialak, hari ezarritako betoa justifikatzeko.
2021/04/07 - 10:27
Facebook eta Instagram kontuak 24 orduz itxi dizkiotela salatu du Arnaldo Otegik
EH Bilduko koordinatzailearen esanetan, Julen Madariagaren heriotzaren inguruan idazteagatik blokeatu dizkiote kontuak.
2021/02/08 - 09:56
Myanmarko Gobernuak Facebooken blokeoa agindu du
Militarren gobernuak zenbait sare sozial itxi izanak nahasmena sortu du, bai herrialdean bertan, bai nazioartean.
2021/02/03 - 10:59
Maduro haserre agertu da Zuckerbergekin, berak sustatzen duen botika zentsuratzeagatik
Madurok salatu duenez, Facebookek ez zion utzi Carvativirri buruz hitz egiten zuten bideo batzuk igotzen.
2021/01/18 - 20:21
WhatsAppek maiatzera atzeratu du Baldintza eta Pribatutasun politiken aldaketa
Gainera, konpainiak jakinarazi du "neurriak" hartuko dituztela "WhatsAppeko segurtasunaren eta pribatutasunaren inguruko desinformazioa argitzeko".
2021/01/15 - 13:44
Nola eragingo die WhatsAppen politika berriak Europako erabiltzaileei?
Mezularitza aplikazioaren termino eta baldintzen eguneraketak eztabaida sortu du adituen artean.
2021/01/14 - 22:48
Signal eta Telegram aplikazioen arrakasta ekarri du Whatsappen politika berriak
Horren aurrean, Whatsappek argitu du mezuek enkriptatuta jarraituko dutela, eta ez duela edukia Facebookekin partekatuko. EiTBk ere badiu bere albiste kanala Telegramen.
2021/01/14 - 09:38
WhatsApp bidezko mezu eta deiek pribatuak izaten jarraituko dute eguneratu ondoren
Baldintza eta pribatutasun politika berriak sortutako kezkaren aurrean, WhatsAppek "% 100 argi" utzi nahi izan du erabiltzaileen mezu eta deien pribatutasuna babesten jarraitzen duela.
2021/01/09 - 18:59
Kontua behin betiko itxi dio Twitter sare sozialak Trumpi
Bestalde, Instagramek eta Facebookek debekua gutxienez Trumpen agintaldia bukatu arte luzatu dute. Bera eta bere boto-emaileak “isilaraztea” leporatu dio Trumpek Twitterri.