Farmaziak
2020/09/17 - 13:39
Gorka Orive: "Jantokiak puzzle honetan ondo egokitzen ez diren piezak dira"
Koronabirusa zabaltzea saihesteko, espazio itxiak aireztatzeak duen garrantzia nabarmendu du Gorka Orive ikertzaileak ostegun honetan Radio Euskadin egindako elkarrizketan.
2020/09/12 - 19:42
Oxfordek COVID-19aren aurkako txertoaren probei ekingo die berriro
Txerto hori aurreratuenetzat dute mundu osoan lantzen ari direnen artean, eta proba klinikoen azken fasean dago. Aurreko astean prozesua gelditu egin behar izan zuten boluntario bat gaixotu zelako.
2020/09/12 - 18:16
Erizaintzako eta Farmaziako ikasleen grina areagotu egin da COVID-19aren aferagatik
Era berean, boskoiztu egin dira mikrobiologiako masterrerako izen-emateak.
2020/09/09 - 17:05
AstraZenecak eten egin du Oxfordeko COVID-19aren aurkako txertoaren entsegua
Boluntario baten gaixotasunaren ondorioz, bertan behera gelditu da hirugarren fasean zegoen Oxford unibertsitateko txerto esperimentala. Adituak ez ditu ezustean harrapatu, ohikoak omen dira horrelako etenak.
2020/09/09 - 09:51
AstraZenecak eten egin du Oxfordeko COVID-19aren aurkako txertoaren entsegua
Entsegua gelditzea erabaki dute, parte-hartzaileetako bati "jatorri zehazgabeko gaitza" atzeman ondoren.
2020/08/24 - 14:15
Gorka Orive: "Nekez egongo dira isolamendu mugatuak eskoletan, gaur egungo egoeran"
EHUko ikertzailearen iritziz, ikasturte hasierarako neurriak "berandu" iritsi dira, "ziurgabetasuna sortuz". "Hezkuntza telematikora bueltatzea buruhauste handia izango litzateke familientzat".
2020/08/22 - 19:23
Txinak koronabirusaren aurkako txertoa gizakietan probatzea baimendu du
Atzerriko hainbat agente, tartean BioNTech laborategi alemaniarra eta Inovio Pharma estatubatuarra, bertako enpresekin elkarlanean aritu dira dituzten txerto esperimentalak probatzeko.
2020/08/15 - 13:42
Hasi dira COVID-19aren kontrako txerto errusiarra ekoizten
Nikolai Gamaleia zentroaren txertoari Sputnik V izena jarri diote, eta abuztuaren 11n erregistratu zuten. Agintarien arabera, segurtasuna eta eraginkortasuna frogatuta daude.
2020/08/11 - 21:53
Errusiak koronabirusaren aurkako lehen txertoa erregistratu du
Errusiako presidentearen arabera, txertoa "eraginkorra" da, beharrezko proba guztiak gainditu ditu eta COVID-19aren aurrean "immunitate egonkorra" lortzeko aukera ematen du.
2020/08/06 - 01:05
Modernak 27 eta 31 euro arteko "pandemia prezioa" jarriko die bere txertoei
Prezioa eskatzen den txerto kopuruaren araberakoa izango da, farmazeutikoak zehaztu duenez.
2020/07/29 - 13:29
Ez, konfinamenduaren ostean ez dugu kremarik gabe eguzkia hartu behar
"Ez da egia eguzkiaren babesarekin D bitamina sintetizatzen ez dugunik", ohartarazi du Farmaziako Profesionalen Elkarteak, eta 10 minutuz eguzkia hartzearekin nahikoa dela ziurtatu du.
2020/07/20 - 16:23
Ez, 60 urtetik gorakoek ez dituzte jasoko hilean hiru musuko dohainik EAEn
Osasun Sailak gezurtatu egin du sare sozialetan zabaldu den mezua, 60 urtetik gorakoek farmazian hilean hiru musuko doan jaso ditzaketela dioena.
2020/07/15 - 10:20
Moderna konpainiaren COVID-19aren aurkako txertoa 2021erako egon liteke prest
Modernaren ikerketaren lehen emaitzen arabera, txertoak erantzun immunea eragiten du, baina bigarren mailako ondorio arinak ditu.
2020/07/01 - 19:37
Remdesivir sendagaiaren ekoizpen ia guztia erosi dute Ameriketako Estatu Batuek
COVID-19arekin gaixorik dauden pertsonei tratamendua emateko lehen medikamentua da. AEBko Osasun departamentuak datozen hiru hilabeteetarako ekoitzitakoaren ia % 90 bereganatu du.
2020/06/29 - 21:28
Txinak koronabirusaren aurkako txertoaren erabilera baimendu du bere armadan
Egindako frogek “txertoaren segurtasuna” eta “immunitate altua” bermatzen dute, erantzun immune zelular egokiarekin batera.
2020/06/25 - 21:44
COVID-19aren aurka Remdesivir sendagaia merkaturatzeko gomendatu du EMAk
COVID-19arekin gaixorik dauden pazienteak artatzeko lehendabiziko sendagaia izango litzateke. Europako Batzordeak datorren astean onar dezake botika hori salgai jartzea.
2020/06/13 - 22:56
Txerto baten 400 milioi dosi prest egon daitezke urte bukaeran, Europan
Italia, Alemania, Herbehereak eta Frantziak AstraZeneca enpresarekin kontratua sinatu dute. Oxfordeko Unibertsitatean garatzen ari diren txertoa da.
2020/05/20 - 16:06
Sei urtetik gorako haurrek ere musukoa jantzi beharko dute
Hori bai, arnasa hartzeko zailtasunak dituztenek ez dute eraman beharko eta derrigorrezko araua bi metroko segurtasun neurra ezarri ezin denean bakarrik aplikatuko da.
2020/05/18 - 22:36
AEBko enpresa farmazeutiko batek COVID-19aren aurkako txerto esperimentala egin du
Moderna konpainia oraindik entsegu klinikoak egiten ari da, baina txertoa jarri zaien pertsonek koronabirusaren aurkako antigorputzak garatu dituzte.
2020/05/15 - 15:55
Txinan sortutako bost txerto garapenaren hirugarren fasera igaroko dira uztailean
Normalean, txerto bat modu masiboan zabaltzeko epea 12 eta 18 hilabete artekoa da, Munduko Osasun Erakundearen arabera.