Farmaziak
2020/05/01 - 21:38
Mezu baten arabera, COVID-19a tronbosia da, ez pneumonia; zer dakigu horretaz?
Gorka Orivek, EHUko Farmazia Fakultateko irakaslea bera, azaldu du "arnasketa-gaitza" dela, "baina, halaber, beste alterazio batzuk ere ager daitezke".
2020/04/24 - 21:14
Farmaziek 0,96 eurotan saldu behar dituzte maskarak gaurtik aurrera
Gaurtik aurrera, maskarak 0,96 eurotan saldu behar dituzte farmazietan, eta gel desinfektatzailea 0,021 eurotan mililitro bakoitzeko.
2020/04/24 - 17:59
Ospitale-trailerra egokitu du DYAk Bilbon, sendagaiak etxeetara eramateko
Kutsatzeko arriskuan eta etxean konfinatuta dagoen pertsona farmaziara edo DYAra dei dezake eta boluntarioek eskaera farmaziatik hartuko dute eskatzailearen etxera eramateko.
2020/04/22 - 16:11
Espainiako Gobernuak maskarei jarritako prezioa farmaziek ordaindutakoaren erdia da
Horregatik, farmazialariak Espainiako Gobernuaren neurria Aldizkari Ofizialean argitaratzeko zain daude, nola jokatu jakiteko.
2020/04/19 - 00:08
Maskaren prezioak ezartzeko agindua onartuko du Osasun Ministerioak
"Maskarillak herritarren guztien eskura egotea" izango da agindu horren helburua, Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez.
2020/04/15 - 14:14
Farmaziek beren burua eskaini diote Jaurlaritzari maskarak banatu eta testak egiteko
EAEko farmazialarien kontseiluak maskaren prezioaren igoera gehiegizkoa moztu eta osasun sistemaren karga arindu nahi du horrela.
2020/04/14 - 14:54
Denis Itxaso: "Aste amaieran farmazietan maskarak egon daitezen ari dira lanean"
Radios Euskadin azaldu duenez, "Espainiako Gobernuak 2,5 milioi maskara banatu ditu jada ospitale eta zahar-etxeetan". Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak beste batzuk erosi dituela azaldu du.
2020/04/14 - 11:20
Txina koronabirusaren bi txertoren saiakuntza klinikoak egiten hasi da
Txerto inaktiboak dira biak, prozesu fisiko edo kimikoen bidez hildako mikroogranismoen bidez sortutakoak.
2020/04/13 - 20:59
Aste bukaeran maskarak farmazietan eskuragarri egongo direla adierazi du Gobernuak
Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa itxaropentsu azaldu da maskarak aste honen bukaeran farmazietan eskuratu ahalko direla esanez.
2020/04/01 - 12:06
Arrisku egoeran dauden pertsonei sendagaiak eramateko sistema hedatu da EAEn
Ekimena arriskuan dauden pertsonei (adineko pertsonei edota aurretiko patologiak dituztenei) zuzenduta dago. Gurutze Gorriko eta DYAko bolondresen bitartez gauzatuko da eta garraioa guztiz doakoa da.
2020/03/31 - 17:54
Gipuzkoako eta Nafarroako farmaziek, indarkeria matxistaren aurkako kanpainarekin bat
Biktimak babestu nahi duen ekimena da. Pairatzen duten emakumeek farmazian 'Maskara-19' esanez, protokoloa aktibatuko da.
2020/03/27 - 15:25
'Maskara-19', indarkeria matxistaren biktimak artatzeko kanpaina
Bizkaiko Aldundiak ere bat egin duen ekimen horrekin, indarkeria matxistaren biktimek farmazietan ere eskatu ahal izango dute laguntza "maskara 19" esate hutsarekin.
2020/03/24 - 14:33
Bizkaiko farmazeutikoak "oso haserre", arrisku-taldeetatik kanpo utzi ostean
Haien esanetan, Estatuko farmazietan 2,3 milioi pertsona artatzen dituzte egunero, eta askotan farmazialaria izaten da herritarrengandik gertuen dagoen osasun arloko profesionala.
2020/03/11 - 23:58
Denda guztiak itxiko dituzte Italian, farmaziak eta supermerkatuak izan ezik
Hala, Contek eskatu du bertan behera gera daitezela “merkataritza jarduera guztiak, oinarrizko beharrei lotutakoak eta farmaziak izan ezik”.
2019/11/02 - 13:11
1.200 botika baino gehiago, tartean ibuprofenoa, merkeagoak azarotik aurrera
Asmaren kontrako salbutamola, depresioaren kontrako duloxetina eta ahozko antisorgailu batzuk ere merkatu dituzte.
2019/11/01 - 15:30
Gaurtik aurrera 1.300 botika inguru merkeagoak izango dira
Ibuprofenoa, duloxetina antidepresiboa, risperidona anti sikotikoa eta asmaren kontrako budesonida merketu dira. Gainera analgesiko eta antisorgailu batzuk ere merkeago salduko dira.
2019/10/27 - 10:42
Akats informatiko batek zerbitzurik eman ezinda utzi ditu euskal farmaziak
Enpresa hornitzailearen sistema informatikoan izan den arazo bat dela eta, EAEko farmaziek ezin izan dituzte errezeta elektronikoak irakurri eta botikak eman, 12:30 aldera arte.
2019/08/27 - 14:35
Johnson & Johnsoni 515 milioi euroko isuna ezarri diote opiazeoen krisia dela eta
Estatu Batuetako enpresak epaia apelatzea erabaki du.
2019/07/22 - 23:14
Novaltia konpainiako langileek greba mugagabea hasi dute
Sindikatuen hitzetan, gaurko lanuztea beharginen % 85ek babestu dute. Zuzendaritzaren ahotan, ostera, langileen % 48k soilik egin dute greba.
2019/07/03 - 17:12
Euskal farmaziek GIBaren 26.812 test laster egin dituzte
10 urte pasatu dira froga egiten ahsi zirenetik eta 235 positibo atzeman dituzte, %0,9. Testa egiten duten pertsonen %74 gizona da eta sexu praktika arriskutsuak izan dituzte