Mezu baten arabera, COVID-19a tronbosia da, ez pneumonia; zer dakigu horretaz?
Azken egunotan, COVID-19 gaitzaren gaineko WhatsAppeko mezu jakin bat ibili da; horren arabera, gaixotasun hori arazo kardiobaskularra da, ez arnasketa-gaitza, eta, beraz, jendea ez da hiltzen pneumoniagatik, baizik eta bihotz-arazoengatik. Mezuak "Italiako mediku ikertzaile batek" ustez zabaldutako informazioa du abiapuntu.
#Koronabuloak EiTBren ekimenetik, Eva Caballero kazetariak Radio Euskadin zuzendu eta aurkezten duen La Mecanica del Caracol dibulgazio-programako komunitate zientifikoarengana jo dugu, erantzunak topatzeko asmoz.
Oraingoan, Gorka Orive EHUko Farmazia Fakultateko irakaslearen ekarpena dugu. Orive Nanobiocel taldeko ikertzailea da, halaber; talde horrek farmazia-teknologian, zelula-terapian, biogaietan, eta, bereziki, kontrolatutako liberazioko sendagaien garapenean lan egiten du
Jarraian, mezuaren irudi bat dago ikusgai:
Troonbosiaren gaineko WhatsAppeko mezua. Argazkia: EiTB
La Mecanica del Caracol saioak Orive elkarrizketatu zuen asteazkenean, apirilaren 28an, COVID-19 gaixotasunaren eta tronbosiaren arteko loturaz hitz egiteko (Orive 2. minutuan hasi zen hizketan). Entzun zer esan zuen Gorka Orivek La Mecanica del Caracol saioan.
La Mecanica del Caracol: Sare sozialetan dabiltzan mezuak argitzea gustatzen zaigu. Batean, Italiako patologo batzuk aipatuta, ohartarazten dute arriskua dagoela pazienteek tronbosia garatzeko. Mezuaren hitzetan, aurkitzen ari dira gaixotasuna arazo kardiobaskularra dela, ez arnasketa-arazoa.
Gorka Orive: Gaixoen gehienek biriketako arazo hori dute, pneumonia hori. Arnasketa-organoa oso sentikorra da hainbat organoren arazoen aurrean, eta oso gogor pairatzen ditu arazo horiek. Beraz, zalantzarik gabe, arnasketa-arazoa da; baina, halaber, ehuneko nabarmenean (% 15-20an), beste alterazio-mota batzuk ere agertzen dira, bihotz-alterazioak kasu, baita tronboekin, koagulazio-arazoekin edo enboliekin lotzen direnak ere.
Ez dakigu ziur zergatik sortzen diren alterazio-mota horiek; baina birusa ACE2 proteina ari da baliatzen gure ehunetan sartzeko, eta, beraz, angiotesina II hormonaren ekintza galarazi edo blokeatu egiten da (hormona horrek hodi-uzkurdura eragiten du, eta gerora arteria-presioaren handitzea). Substantzia hori denbora luzeegian aktibo egotekotan, hantura, iragazkortasun baskularra handiagoa edo eta biriketako mina sortzen du.
Halaber, dirudienez zitokina-erauntsiaren* arazoarekin edo arestian aipatutako hantura handiegia egoteko arazoarekin lotuta, enbolia eta tronbo batzuk agertu direla ikusi da. Hain zuzen ere, tronbosiaren edo ateroesklerosiaren arazoaren ondorioa den azpiproduktu bat, D dimeroa, normalean maila altuan agertzen da diagnostiko txarragoa duten gaixoen kasuetan. Biriketakoa ez ezik baskularra ere den afekzio horren azalpena izan liteke arazo gehiago dituzten zenbait pertsonek (hipertentsioa, diabetesa edo gaitz kardiobaskularrak kasu) arriskuko pertsonak direla, COVID-19aren aurrean.
*Zitokina-erauntsia: arestian aipatutako audioan, Orivek hizpide du hori ere.
LMC: Pixkanaka, COVID-19 gaitzak gure ehunetan eta organoetan eragiten dituen ondorioen gaineko xehetasun gehiago ari gara ezagutzen. Kasu larrienak pneumoniarekin lotzen ditugu, baina, zein beste ondorio ditu? Hain zuzen ere, gero eta ebidentzia gehiago adierazteko tronboak eta enboliak pairatzeko arriskua ere areagotzen duela.
GO: Bai, asteek aurrera egin ahala, ebidentzia gehiago ari dira sortzen; badirudi ez dela bakarrik biriketako gaixotasun bat edo pneumonia bat; ematen du beste zerbait ere badela.
Hala, COVID-19aren ondorio fisiologikoen edo fisiopatologikoen gaineko ezagutza hobetu ahala, koagulazio-arazoak ari dira agertzen, tronboak edo enboloak (tapoiak) sortuta. Horien ondorioz, odola ez da behar bezala zirkulatzen, oxigenoa ez da zuzen harrapatzen, eta asetasun-arazoak izaten dira (hau da, odolean eskuragarri dagoen oxigeno-mailarekin lotutako arazoak).
Hala ere, kontuan izanik birusaren sarrera-atea gure zeluletako eta ehunetako askotan banatuta dagoen proteina bat dela, patologia beste hainbat arazorekin ere lotu egiten da: giltzurrun-arazoekin, bihotz-arazoekin… Halaber, kasu batzuetan, batez ere diagnostikoa zaila denean, gaixotasuna hainbat organoren alterazio gisa agertzen da. Hori guztia, oso tentuz ari gara esaten.
LMC: Odol-zirkulazioan oztopo batzuk sortzen omen dira, eta, horien ondorioz, odola ez da biriketara iristen beharko lukeen normaltasunarekin. Horrek esan nahi du pertsona batzuek itolarriaren sentsazioa dutela, baina, hala ere, arazoa da ez direla odola behar bezala oxigenatzen ari, eta, beraz, asetasunak oso azkar egin lezake behera, kontu horiengatik. Hori horrela al da?
GO: Bai, ematen du COVID-19a ez dela arnasketa-zailtasuna edo itolarria eragiten duen ohiko pneumoniarik. Kasu askotan deskribatu egin ohi da ondo dauden baina ordu batzuen edo egun pare baten buruan hil diren ala egoera oso kritikoan dauden gaixoen egoera. Are gehiago: paziente batzuek, jarduera normal samar egiten ari diren arren, asetasun-maila arriskutsuak dituzte. Nola gerta daiteke hori?
Agian, ulertu behar dugu pneumonia batean funtzio albeolarra ez dela arlo kritikoa, baizik eta oxigenoaren hartzea odolaren aldetik, eta oxigenoa eramatea eta banatzea organismoan. Hartze hori oso baxua bada, erreakzio drastikoa egoten da, eta pazienteak, denbora oso laburrean, oso okerrera egiten du.
La Mecanica del Caracol programako komunitate zientifikoarekin ez ezik, EiTBk Maldita.es webgunea (Maldito Bulo atalaren bidez) eta VOSTEuskadi elkartea (Euskadiko Boluntario Digitalen Elkartea) ere bidelagun ditu, albiste faltsuei aurre egiteko borrokan.
Zure interesekoa izan daiteke
Mañeruko sutea egonkortu dute, eta pertsona bat eraman behar izan dute ospitalera kea arnastu duelako
Hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte Mañerun, eta A-12 errepidea bi orduz itxita egon da, pilatu den keagatik.
30 urteko gazte bat hil da Sopuertan, trafiko istripu bat izan ostean
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 02:10 aldera gertatu da; gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik atera da eta horma baten kontra jo du. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean hil da handik ordu batzuetara.
Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidente ohia hil da
1947an Ataunen jaioa, gaur egun, Gaindegia behatokiko presidentea eta Jakiundeko akademiako ohorezko kidea zen.
Tenperatura altuek gorabeherak eragin dituzte
Muskizen, Arena hondartzatik gertu, sute txiki bat izan da, eta horrek ikuspena zaildu du. Bestalde, Metro Bilbaoren zerbitzua eten egin da beroak arazo teknikoak eragin baititu.
Polemikaz inguratura itzuli da Sokamutura Eibarrera, zortzi urteren ostean
Eibarren azken sokamuturra egin zutenetik 8 urte igaro direnean, gaur berriro egin dute halako bat bertan. Udalak aurten festetako egitarauan sartzea erabaki du, eta polemika handia izan da aurreko asteetan. Hala ere, arazorik gabe egin da. Parte hartzaile asko izan dira, batez ere gazteak, eta sokamuturren aurka dauden dozena bat lagun ere bertaratu dira, protesta egiteko.
Arenako hondartzatik gertu sastraka batzuek su hartu dute, eta kea A-8raino heldu da
Sastraka batzuek su hartu dute Muskizen, Arenako hondartzatik gertu, eta A-8raino heldu da kea. Larrialdietarako zerbitzuek jakitera eman dutenez, A-8ko zati bati ere eragin dio, eta, ondorioz, zirkulatzeko arazoak izan dira. Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera, inguruko beste sail batzuetara zabal ez zedin.
Bizirik topatu dute Gasteizen desagertutako 56 urteko emakumea
Desagerpenak kezka sortu zuen eta mobilizazio handia eragin zuen sare sozialetan.
15 urte martxan daramatzan Iraetako Trena elkarteak tren txikien X. topaketa egin du gaur
Bost hazbeteko, edo bestela esanda, 12 zentimetroko errailetan ibiltzen diren trenak jarri dituzte. Batzuek ikatzez ondo hornitu dituzte eta besteek ezustekoei aurre egin behar izan diete.
Eusko Jaurlaritzaren "kriminalizazio kanpaina" eta Ertzaintzaren "basakeria" salatu dute milaka pertsonak Bilbon
Milaka lagun eta gizarte eragile, Global Sumud Euskal Herriako kideak tartean, bildu dira arratsaldean Bilbon, "Poliziaren zigorgabetasunaren eta errepresioaren aurka" protesta egiteko. Eusko Jaurlaritzak "herri mugimenduaren aurka egindako kriminalizazio kanpaina" eta "Ertzaintzaren basakeria" salatu nahi izan dute, eta EAJk "protestarako eskubidea bere interesekoa denera mugatzen duela" ohartarazi dute.
Ia 48.000 pertsonak hartu dute parte Osakidetzako EPEaren bigarren egunean, eta beste 43.000ren txanda izango da igandean
Ostiralean hasi eta igandera bitartean, bederatzi kategoria profesionaletako aztekerketak ari dira egiten BECen. 101.000 hautagai dira orotara, 3.764 lanpostu betetzeko.
