Farmaziak

2023/06/16 - 21:56
Nolakoa da Osakidetzaren osasun-txartel digital berria?
Telefono mugikorrean ohiko txarteleko egiaztagiriak izateko aukera emango du, profesionalen aurrean identifikatzeko balioko du eta QR kodeak irakurtzeko gailuetan erabili ahalko da Euskadiko farmazia guztietan eta Arabako Unibertsitate Ospitalean.
2023/06/02 - 20:11
Osasun Sailak konpondutzat jo ditu farmazietako errezeta elektronikoaren zerbitzuko arazo teknikoak
Osakidetzak azaldu duenez, arazo horiek gorabehera, zerbitzua bermatuta egon da une oro, eta tratamendu farmakologikoak normaltasun osoz eman ahal izan dira.

2023/05/30 - 23:05
Osakidetzako errezeta elektronikorako sistema bertan behera geratu da Euskadiko botiketan
80.000 errezeta jasotzen dira egunero Euskadin dauden 800dik gora botiketan. Kontingentzia sistema oso motel dabil eta botikarien lana bikoiztu egin da.

2023/04/10 - 18:16
Hormonadun antisorgailuen albo ondorioen beldur, gero eta gutxiago dira pilula hautatzen duten gazteak
Botiketako profesionalek ikusi dutenez, pilula antisorgailuen salmentaren beherakadarekin batera, hurrengo eguneko pilulak gero eta gehiago saltzen dira. 60 urte baino gehiago dira metodo hori kaleratu zenetik, eta emakumeen askatasunerako ikono izandakoa gazteen artean gainbeheran dago orain.

2023/03/17 - 15:34
Industria farmazeutikorako 3D bioinprimagailua martxan jarri dute Gasteizen
EHUk eta Tecnaliak martxan jarri duten bioinprimagailu honi esker, terapia pertsonalizatuak garatu ahalko dira pediatriaren eta zahartze osasungarriaren arloan, besteak beste.

2023/02/14 - 08:00
Farmazietan gehien banatzen diren botikak
Gehien kontsumitzen diren printzipio aktiboen zerrendan, lehenengo biak parazetamola eta omeprazola daude. Ondoren, antsietatea eta depresio arina tratatzeko antsiolitiko bat dator.

2023/02/09 - 19:27
Farmazietan gehien kontsumitzen diren botikak
Parazetamola eta omeprazola daude gehien saldutako botiken zerrendan. Ondoren, lorazepam dator, antsietatea eta lo falta tratatzeko erabiltzen den medikamentua.
2023/02/09 - 14:14
Orfidal (lorazepama) eta Efferalgan (parazetamola), farmazietara apurka heltzen diren botiken artean
Farmazialariek malgutasuna eskatzen dute botikak emateko orduan, zerbait falta denean errezeta moldatu ahal izateko. Lierni Mendiaraz farmazialariak azaltzen duenez, ez da botikarik falta, baina eskasia nabaritzen dute.
2023/01/05 - 13:18
23 urteko gizon bat atxilotu dute Donostiako farmazia batean lapurreta egiteagatik
Segurtasun Sailaren arabera, gezurrezko pistola bat erabili zuen saltzailea beldurtzeko eta bildutako dirua (400 euro baino gehiago) lapurtzeko.
2022/12/03 - 18:25
Medikuntza eta farmaziako ia 1.900 espezialista ari dira parte hartzen Osakidetzako LEParen bigarren fasean
Barne Medikuntza eta Psikiatria dira plaza gehien eskaintzen dituzten espezialitateak, 52 eta 28, hurrenez hurren.

2022/11/27 - 23:15
Amoxizilina pediatrikoaren hornidura "datozen egunetan" berrezartzea espero du AEMPSek
Osasun Ministerioak ziurtatu du arazo teknikoak konpondu direla bi laborategietan, eta loteak merkaturatzen ari direla dagoeneko. Hori bai, ohartarazi du ekoizpen arazoak arnas infekzioen hazkundearekin batera etorri direla, eta horrek hornidura atzeratu dezakeela.
2022/10/08 - 19:20
Haurrentzako gripearen aurkako sudur barneko txertoa laster helduko da farmazietara
2 eta 17 urteko bitarteko adingabeei zuzendutako sudur barneko txertoa mintzagai izan dugu Miguel Angel Gastelurrutia Gipuzkoako Farmazialarien Elkarte Ofizialaren presidentearekin Radio Euskadiko "Crónica de Fin de Semana" irratsaioan.
2022/09/21 - 12:36
Hurrengo eguneko pilula doakoa izango da emakume guztientzat frantziar Estatuan
Xedapena 2023 Gizarte Segurantzako aurrekontuetan jasoko da, eta gaur egungoa zabalduko du. Egun, adin txikiko neskek eska dezakete doan eta errezetarik gabe pilula hori.
2022/09/12 - 19:48
Autodiagnosirako proba bateratuak: covida ala gripea?
Udazkeneko kanpainarako prestatzen hasi dira farmaziak; A gripea, B gripea eta koronabirusa hautemateko test konbinatuekin. Hala, gizabanakoek bereizi ahal izango dituzte patologia horiek eragindako sintomak eta ohiko hotzeritik eratorritakoak.
2022/09/01 - 20:08
Modernak eta Pfizerrek egokitutako txertoak erabiltzea gomendatu du Sendagaien Europako Agentziak
Modernak eta Pfizerrek euren txertoak moldatu dituzte, covid-19aren aldaera berriei aurre egiteko eraginkorrak izan daitezen, eta Sendagaien Europako Agentziak ontzat eman ditu.
2022/08/26 - 18:29
Modernak Pfizer eta BioNtech salatu ditu ARNm patentea "hausteagatik"
Enpresa farmazeutikoak azpimarratu du ez duela "Cominarty", Pfizerrek eta BioNTechek koronabirusaren aurka garatutako txertoaren izen komertziala, kentzea bilatzen, ezta COVAX programak txertoaren banaketan laguntzeko konpromisoa hartu duen 92 herrialdeetako salmenten konpentsaziorik jaso ere.

2022/08/14 - 12:38
Johnson & Johnsonek talko hautsen salmenta eten egingo du mundu osoan
Enpresaren esanetan, "erabaki komertziala" hartu dute talkoaren ordez arto-almidoia jartzeko haur-produktu horretan. Epe luzerako erabilera minbiziaren garapenarekin lotzen duten 38.000 demanda inguru jaso ditu farmazialariak.
2022/07/08 - 23:34
Biolan enpresak Euskadin ekoiztutako antigenoen testak farmazietan saltzeko baimena lortu du
Duela urte eta erdi eta Biolan Health euskal enpresak antigeno-test batzuk garatu zituen. Test horiek atzerriko enpresa pribatuei edo herrialdeei baino ezin izan zizkien saldu, baina ez zituen farmazietan merkaturatu, tramite burokratiko bat falta baitzen.
2022/07/05 - 22:57
Ajearen kontrako pilulak jarri dituzte salgai Erresuma Batuan
Sanferminen bezperan, hiriko botiketan erosle gehiago somatu dute datorren ajeari aurre egiteko erremedio bila. Hemendik aurrera badira erresakaren aurkako pilulak. Gaur, ajearen kontrako pilulak jarri dituzte salgai Erresuma Batuan.