Farmaziak
2022/07/08 - 23:34
Biolan enpresak Euskadin ekoiztutako antigenoen testak farmazietan saltzeko baimena lortu du
Duela urte eta erdi eta Biolan Health euskal enpresak antigeno-test batzuk garatu zituen. Test horiek atzerriko enpresa pribatuei edo herrialdeei baino ezin izan zizkien saldu, baina ez zituen farmazietan merkaturatu, tramite burokratiko bat falta baitzen.
2022/07/05 - 22:57
Ajearen kontrako pilulak jarri dituzte salgai Erresuma Batuan
Sanferminen bezperan, hiriko botiketan erosle gehiago somatu dute datorren ajeari aurre egiteko erremedio bila. Hemendik aurrera badira erresakaren aurkako pilulak. Gaur, ajearen kontrako pilulak jarri dituzte salgai Erresuma Batuan.
2022/05/31 - 16:40
Greba eguna dute gaur Bizkaiko farmazietako soldatapeko langileek
Lan hitzarmen berria eskatzen dute lan baldintzak hobetzeko. Besteak beste soldatak igotzea, plusak ordaintzea eta lan egutegia murriztea eskatzen dute, egun 1760 ordukoa dena.
2022/05/31 - 16:38
Bizkaiko soldatapeko farmazialariek lan hitzarmen duin bat lortzeko greba eguna dute
Egiten duten lana ez dagoela behar bezala ordainduta salatu dute, eta patronalak ez duela lan baldintzak hobetzeko asmorik. 1983tik egiten duten lehen greba da gaurkoa.
2022/05/23 - 22:53
Iker Badiola: 'Aurrerapauso handia da, metastasiari aurre egiteko botiketan umezurtz geundelako'
Iker Badiolak bizi osoa darama minbizia ikertzen EHUn, eta oso itxaropentsua iruditzen zaio botika hori lortu izana. Ziurtatu digu tumore inbaditzaileei aurre egiteko tratamendu berriak lortzea izango dela etorkizuneko erronka.
2022/05/23 - 17:04
Oncomatryx euskal enpresak ekainean hasiko ditu tumore metastasikoaren aurkako botikaren saiakuntza klinikoak
Zortzi ospitaletako 150 gaixotan probatuko da, tartean Donostiako Onkologikoan eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalean. Enpresaren sortzaileak adierazi duenez, dena ondo bidean, sendagaia lauzpabost urte barru merkatuan eskuragarri egon liteke.
2022/05/23 - 16:40
Minbiziari aurre egiteko bide berri bat zabaldu du Zamudioko Oncomatryx enpresak
Metastasia gelditzeko bide bat aurkitu du, eta animalekin probak egin ondoren, gizakiekin entseguak egiteko baimena dauka. Espainiako eta Estatu Batuetako zortzi ospitaletan hasiko dira, Iruñea eta Donostia, tartean.
2022/05/19 - 22:09
Oncomatryx euskal enpresak baimena jaso du AEBn eta Espainian minbiziaren aurkako antigorputz bat probatzeko
Farmakoak "emaitza bikainak" lortu ditu pankreako, biriketako eta bularreko minbizi hirukoitzeko eredu negatiboetan.
2022/04/20 - 15:13
Novaltiak greba-eskubidea urratu zuela ebatzi du epaile batek
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren epaiak deuseztzat jotzen du hitzarmenaren hobekuntza eskatzeko duela mila egun baino gehiagotik greban dauden 14 langileren lekualdaketa.
2022/04/19 - 18:59
Non erabili behar dugu musukoa?
Barrualdeetan maskara erabiltzeko agindua bertan behera utziko duen araudi berriak zenbait salbuespen biltzen ditu.
2022/04/19 - 17:37
Nola erabili beharko genuke musukoa derrigortasuna bukatutakoan?
Kanpoaldean derrigortasuna bertan behera gertatu zen bezalaxe, oraingoan ere pertsona batzuek jarraitu behar izango dute musukoa eramaten. Alabaina, zein eraman beharko lukete? Noiz?
2022/04/16 - 19:10
1.000 egun egin dituzte greban Novaltiako langileek; Europako historiako geldialdirik luzeena
Zamudioko Novaltia kooperatibako langileek 2 urte eta 5 hilabete egin dituzte greban, 2019ko uztailean ekin ziotenetik. Hala, 1.000 egun bete dituzte geldialdian, larunbat honetan. 950 euroko soldatak eta lan baldintza hobeak aldarrikatzen dituzte.
2022/02/18 - 14:03
Covid-19aren aurkako txerto propioak ekoiztuko dituzte Afrikako sei herrialdetan
Europar Batasunaren eta Afrikaren arteko Bruselako goi-bileran iragarri dute albistea. Hegoafrikako presidenteak txalotu egin du ekimena, baina koronabirusaren aurkako txertoen patenteak bertan behera uzteko eskatu du berriro.
2022/02/01 - 10:55
5 urtez azpikoentzako txertoa otsailean egon liteke prest
Pfizerren farmakoa 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrei jarri ahal izango diete, eta lehena izango da adin-tarte horrentzako.
2022/01/27 - 07:09
Ospitaleratzeak eta heriotza-tasak gutxitzea ekarriko dute aho bidezko erretrobiralek
Ospitaleratutako gaixoek koadro larriak garatzea saihesten dute. Hala ere, antibiralek ez dituzte txertoak ordezkatzen, beste erabilera bat dutelako.
2022/01/10 - 13:31
Zer aldaketa ekarriko ditu Osakidetzak antigeno-probei lotuta aurkeztutako protokolo berriak?
Aurrerantzean, farmazian erosi eta etxean egindako proba batean positibo ematen duenak etxean bakartu beharko du, baina ez dio Osakidetzari jakinarazi beharko.
2022/01/10 - 11:34
Farmaziako test batean positibo ematen duenak isolatu egin beharko du, Osakidetzari jakinarazi gabe
Hemendik aurrera, farmazian erositako antigeno probat batean positibo ematen duenak etxean isolatu beharko du eta ez dio Osakidetzari jakinarazi beharko. Sintomak okertzen badira, Lehen Arretan artatuko dute.
2022/01/10 - 11:18
Farmaziako test batean positibo ematen duenak bakartu egin beharko du, baina ez du jakinarazi beharko
Orain arte, farmaziako antigeno-proba batean positibo ematen zuenari osasun-sistemari jakinarazteko eskatzen zitzaion, Osakidetzaren webguneko formularioaren bidez.
2022/01/09 - 12:42
Corbevax, patenterik gabeko covid-19aren aurkako txertoa
Estatu Batuetan garatutako txerto berria Indian probatu dute jadanik, eta espero dute laster hedatzea garapen bidean dauden beste herrialdeetara, orain arte urriagoak izan baitira txertatzeko baliabideak.
2021/12/28 - 16:00
Antigeno testen prezioa bikoiztu egin da: 5 eta 10 euro artean aurkitu daitezke
Test eskasia dela eta, farmaziek ez-ohiko hornitzaileak bilatu behar izan dituzte eta kostuak handitu dira.