FBI
2025/09/26 - 08:09
AEBko Justiziak "testigantza faltsua eta justizia oztopatzea" egotzi dio FBIko zuzendari ohiari, Trumpen presioen ostean
Ameriketako Estatu Batuetako Justiziak karguak aurkeztu ditu James Comey FBIko zuzendari ohiaren aurka, Russiagate auzia argitzeko prozesuan lekukotza faltsua ematea eta oztopoak jartzea egotzita.
2025/04/25 - 20:53
FBIk epaile bat atxilotu du migratzaile irregular baten atxiloketa oztopatzeagatik
Lehen aldia da AEBko Justizia Departamentuak epailetzako kide bat atxilotzen duena, Etxe Zuriaren migrazio-doktrina berria oztopatzen duelakoan.
2025/01/02 - 19:13
New Orleanseko ustezko erasotzaileak bakarrik jardun zuela uste du orain FBIk
Inteligentzia zerbitzuaren arabera, Shamsud-Din Bahar Jabbar da susmagarria, 42 urteko estatubatuarra. 10 urtez militar izan zen. FBIk horren argazkia zabaldu du, eta herritarrei laguntza eskatu die, erasoaren ingurukoen datu gehiago jasotze aldera.
2024/01/06 - 19:44
Hiru pertsona atxilotu dituzte Floridan, duela hiru urte Kapitolioko erasoan parte hartzea egotzita
Orain arte, 1.200 pertsona baino gehiago inputatu dituzte Kapitolioaren aurkako erasoarekin lotuta. Egun hartan, Joe Bidenen garaipena baieztatu zuen saioa geldiarazten saiatu ziren.
2023/10/27 - 11:04
FBIko 80 agente inguru, Maineko tiroketen susmagarriaren bila
Robert Card, erreserbako 40 urteko militarra, duela gutxi bi aste egon zen psikiatriko batean. Susmagarria armatuta dagoela eta arriskutsua dela uste da, eta, beraz, babesteko agindua betetzeko eskatu diete bertako biztanleei.
2023/10/27 - 10:29
FBI Maineko tirokatzailearen bilaketa-operaziora batu da
Polizia Federaleko 80 agente ari dira Lewistonen 18 pertsona tiroka hil omen zituen gizonaren bila. Susmagarria, Robert Card, 40 urteko erreserbista, armatuta dagoela eta arriskutsua dela uste dute.
2023/08/13 - 14:40
Eraiki Mugimenduak atzera egin eta Christian Zurita izendatu du hautagai Villavicencioren hilketaren ondoren
Larunbatean, alderdiak Andrea Gonzalez Nader izendatzea erabaki zuen, baina Hauteskunde Kontseilu Nazionalak (CNE) bere hautagaitza onartuko ez zuen beldur, hautagaitza aldatzea erabaki du, Gonzalez Presidenteordetzarako zerrendan baitzegoen.
2023/06/09 - 10:47
Trump inputatu dute dokumentu sailkatuen auzian
AEBko presidente ohiak jakinarazi duenez, Miamiko Auzitegi Federalean agertzeko deitu dute datorren asteartean. Lehen aldiz inputatu dute bertan agintari ohi bat kargu federalak egotzita.
2023/06/08 - 16:19
Trumpen kontrako kargu gehiago izateko gero eta zantzu gehiago
Mar-a-Lago (Palm Beach) Floridako bere erresidentzia pribatuan egindako erregistroan, FBIk, polizia federalak, 11.000 dokumentu konfiskatu zituen, horietariko asko dokumentu sekretu moduan sailkatutakoak.

2023/04/14 - 09:26
Ukrainako gerrari buruzko Pentagonoaren dokumentuak ustez filtratu dituen gizona atxilotu du FBIk
Jack Teixeira izeneko 21 urteko gizona da atxilotutakoa, Massachusettseko Aireko Guardia Nazionaleko kidea.