Feminismoa
2023/09/03 - 20:13
Bi emakumezko hil dituzte Jaenen eta Sevillan
Sevillako biktimaren bikotekide ohia atxilotu dute. Jaengo senarra, berriz, hilik agertu da: litekeena da emaztea tirokatzea eta jarraian bere buruaz beste egitea. Berdintasun Ministerioak krisi mahaia deitu du astelehen honetarako.
2023/09/03 - 18:00
Istanbulgo udal flotak emakumezko kapitain bat izango du historian lehen aldiz
28 urteko emakume honek 200 urteko historia hautsi eta Istanbulgo flota publikoan itsasontzi bateko kapitain izatea lortu du. 10 lagunentzako tokia duen taxi-ontzia gidatuko du. 120 gidariko zerbitzuan emakume bakarra izango da. Eredu izatea espero du beste askok bere bideari jarrai diezaioten.
2023/09/02 - 21:32
Sanchez, Rubialesi buruz: "Ezin du Espainia ordezkatu eta jarrera lotsagarriekin gaizki utzi"
Espainiako jarduneko presidenteak uste du emakumezkoen futbol selekzioak bi aldiz irabazi duela: "zelaian eta munduari berdintasun lezioa emanez".
2023/09/02 - 21:22
Igor Enparan, Hondarribiko alkatea: "Ez dut onartu nahi inolako purgarik"
Irailaren 8ko Alardearen bezperetan oharra kaleratu du Enparanek, Alardeko Musika Banda Elkarteak, alarde baztertzailearen alde bazkideei sinatuarazi nahi dien "erantzukizunpeko adierazpenak" eragindakoei bere babesa adierazteko.
2023/09/02 - 16:44
KAAk Rubiales auzian hartu duen erabakiarekin, Espainian ebatzi daitekeen inhabilitazio gorena 2 urtekoa da
Kirolaren Auzitegi Administratiboak ebatzi du bere jarrera "oso larria" ez, "larria" baino ez zela izan eta erabaki horrek atea itxi dio Espainiako Gobernuari, behin behinean, Rubiales Federazioko presidente kargutik kentzeko. 90eko legearekin aztertu dutelako gaia gertatu da hau.
2023/08/29 - 16:27
Futbolari emakume gazteek onartezina ikusten dute Rubialesen portaera
Jokalari gazteek kezkaz eta amorruz ikusten dute afera, azken batean kirol balentria itzalean utzi duelako, besteak beste. Rubialesen ospatzeko modua erabat lekuz kanpokoa iruditzen zaie, eta ondoren egin zituen hitzak, onartezinak.
2023/08/29 - 15:05
Urkullu, Rubiales auziaz: ''Erabat onartezina, desegokia eta justifikaezina da''
Lehen Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du orain arte Espainiako Futbol Federazioko presidenteak erakutsitako jarrerak eta jokabideak ez dutela lekurik gizonak eta emakumeak berdin errespetatu behar diren gizarte batean.
2023/08/28 - 22:22
Rubialesen familiak Hermosoren aurka egin du
Rubialesen ama Motrileko eliza batean giltzapetu da gaur goizean, eta gose greban dagoela adierazi du, semearen aurka egiten ari den "ehizaldi anker eta odoltsua" amaitu bitartean.
2023/08/28 - 21:43
Kirol Kontseilu Gorena: 'Parekotasunari buruzko araudi berria 2024ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean'
Koalizioak egungo zuzendaritza batzordea desegin eta legea betetzeko izan beharko lukeen parekotasuna betetzen duen beste bat izendatzeko eskatu du. Gainera, Icetari eskatu dio kirol legeak aurreikusitako araudia aurkezteko, zigorrak jarri ahal izateko.
2023/08/28 - 17:21
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak izapideak ireki ditu Rubialesek Hermosori emandako musua tarteko
Jokalariak egindako "adierazpen publikoak" ikusita hartu du erabakia Fiskaltzak, eta ondorioztatu du musua ez zela baimendua izan.
2023/08/28 - 12:22
61 urteko gizon bat atxilotu dute Iruñean, 22 urteko emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Ostiraletik larunbaterako goizaldean gertatu zen, Iturrama auzoan, ibilgailu baten barruan. Epailearen aurretik igaro ondoren, ustezko erasotzailea aske gelditu da, urruntze aginduarekin.
2023/08/27 - 22:33
Kirol Auzitegiak bilera egingo du bihar, Espainiako Gobernuak ere aginpidea ken diezaion Rubialesi
Hemendik aurrera prozesu juridikoa zein izango den argitzeko, David Salinasekin hitz egin dugu: kirol zuzenbidean aditua da.
2023/08/27 - 22:27
Ehunka pertsona atera dira Rubialesen aurka Salamancan
"Se acabó" oihuen artean, ehunka lagunek manifestazioa egin dute gaur Salamancako Plaza Nagusian, Luis Rubialesen aurka. "Feminismoa kirolean ez da aukera bat" lelopean, adin guztietako pertsonak batu dira, Rubialesen behin betiko irteera eskatzeko eta Jenni Hermoso jokalariari babesa adierazteko.
2023/08/27 - 12:28
Jenni Hermosok txalo zaparrada jaso du Women's Cupeko finalean palkoan agertu denean
Berdegunean, bi taldeetako jokalariek eta euren teknikariek "Jennifer Hermoso, zurekin" leloa zeraman pankarta batekin argazkia atera zuten partida hasi aurretik. Sevillako eta Cadizeko gizonezkoen taldeko jokalariek ere babesa eman diote Hermosori.
2023/08/25 - 15:45
Luis Rubiales: ''Feminismo faltsua gaitz handia da gizartearentzat''
"Beste zerbait saltzen ari diren arren, ez dago desiorik ez eta nagusitasunezko jarrerarik", adierazi du Rubialesek. RFEFko presidenteak esan duenez, Jennifer Hermosori emandako musua "bat-batekoa, euforiaren eraginez emandakoa eta adostua izan zen, hori da gakoa, hori da kritika guztien gakoa".
2023/08/25 - 11:38
Javier Landeta: "Luis Rubialesen dimisioa erabaki egokia da"
Euskadiko Futbol Federakundeko presidenteak Rubialesen dimisioa babestu du Radio Euskadin, eta krisi garai oro "hobetzeko" eta "eboluzionatzeko" une aproposa dela gogorarazi du.
2023/08/18 - 16:45
Bilboko Konpartsek gogorarazi dute edozein erasoren aurrean txosnak babes eta salaketa leku direla
Bilboko jaietan eraso mota gehiagori aurre egiteko protokoloak egokitu dituzte Konpartsek eta gogorarazi dute ez dela erasorik izango erantzunik gabe. Bilboko Mugimendu Feministarekin batera, gaur, Arriaga parean 19:00etan egingo den agerraldi feministara batzeko deia egin dute.
2023/08/15 - 16:40
Nilofar Bayat Afganistandik ihesi iritsi zen Euskal Herrira duela bi urte; orain Alemanian dago familiarekin
Nilofar Bayat errefuxiatu afganiarra 2021eko abuztuan iritsi zen Bilbora bere bikotekidearekin, Talibanek Gobernua hartu eta hiru egunera. Azken hilabeteetan zailtasun ekonomikoei aurre egin ezinda egon ostean, Alemaniara joatea erabaki zuten familiarengana.
2023/08/13 - 20:13
Irango Gobernuak ateak itxita eta eztabaida publikorik gabe onartu nahi du beloaren lege polemikoa
Proiektua batzorde judizial eta kultural batek aztertu eta bozkatuko du, legea 290 legebiltzarkideen aurrean aurkeztu eta publikoki eztabaidatzea saihesteko. Proiektua "proba gisa" onartu ahal izango da, hiru eta bost urte bitarteko epean.
2023/08/13 - 16:51
Eva Amaral abeslariak titiak erakutsi ditu Sonorama jaialdian, emakumeen borroka eta indarra aldarrikatzeko
Sare sozialetan bolo-bolo dabil. Amaral taldeak aldarrikapen argia egin du bart Sonorama musika jaialdian, Aranda de Dueron. Eva Amaral abeslariak titiak erakutsi ditu kontzertu erdian, emakumeen eskubideak eta askatasuna aldarrikatzeko. Taldearen 25 urteak ospatzeko kontzertuan egin dute aldarria.