A30, GREBA FEMINISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zaintza sektoreko langileen grebarako eskubidea aldarrikatu du Mugimendu Feministak

Gasteizen egindako bilera batean, zaintza eta garbiketa lanetan diharduten langileak dituzten enpresei eta partikularrei greba eskubideaz "jabetzeko" eskatu diete, eta greba egiten duten langileak "ez zigortzeko".
Mugimendu Feministako kideek oharra irakurri dute larunbat honetan Gasteizen. Argazkia: EITB Media
Mugimendu Feministako kideek oharra irakurri dute larunbat honetan Gasteizen. Argazkia: EITB Media

Zaintzarako eskubide kolektiboaren alde azaroaren 30erako greba deitu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta greba horren harira, greba eskubidea errespetatzeko eta sektore horretan lan egiten duten langileek greba egiten badute "ez zigortzeko" eskatu diete enpresei eta partikularrei.

Kolektibo horretako ordezkariek bilera egin dute gaur Gasteizen. Bertan, "lan-baldintza duinak ez izateak langileen eskubideak ez ezik, zaintzaren beharra duten pertsonen eskubideak ere urratzen" dituela salatu dute eta ildo horretan, lan-baldintza duinak eskatu dituzte: "Enpresek gure lanari esker aberasteari uztea nahi dugu, bidezko hitzarmen bat izan nahi dugu, soldata ez ezik, gurekin lan egiten duten pertsonei eragiten dieten beste baldintza batzuk ere berrikusteko", adierazi dute.

Lan-baldintza "prekarioak eta lan esplotaziokoak" dituztela eta, argi dute zaintza sektoreko langile askok, bai egoitzetako langileek, bai Etxez Etxeko Arreta Zerbitzukoek, ezin izango dute greba egin. "Lankide horiei esan nahi diegu mugimendu feministatik ulertzen dugula haien egoera, eta horrek indar handiagoa ematen digula grebarekin bat egiteko eta euren aldarrikapenak gure egiteko" azaldu dute.

Amaitzeko, greba honekin "zainketen eraldaketaren hasiera" abiarazi nahi dutela esan dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X