Feminismoa
2023/06/16 - 15:03
Indarkeria matxistaren 5.107 biktima daude aitortuta EAEn, eta 10etik 7k babes neurriak dituzte
427 biktimak babes neurri handienak dituzte ezarrita: hala nola, bizkartzaina, kontrazaintza edota babeserako gailu teknologikoa. 78 gizonek bakarrik dute kontrol telematikorako eskumuturrekoa.
2023/06/14 - 14:42
Emakumeen eta gizonen arteko soldata arrakala bost puntu murriztu da 2020tik EAEn, baina % 17,9koa da oraindik
Idoia Mendia sailburuak azpimarratu duenez, soldata arrakalaren datua "oso kezkagarria" da oraindik; izan ere, gizonek, batez beste, emakumeek baino 6.000 euro gehiago irabazten dituzte urtean.
2023/06/12 - 20:55
21 urteko gazte bat espetxeratu dute, maiatzaren 28an Irunen egindako sexu-erasoa leporatuta
Atxiloketa joan den ostiralean egin zuten, eta atxilotua epaitegiaren esku utzi dute gaur. Epaileak kartzelara bidali du. Irungo Udalak sexu-erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu du astearterako, 19:00etan, San Juan plazan.
2023/06/11 - 12:42
Errotxapeako jaietan izandako hainbat sexu-eraso salatu ditu mugimendu feministak
Eraso horien berri izan zutenean, txosnagunea itxi zuten, protesta gisa. "Nazkatuta gaude! Ez badakizue egoten geratu zaitezte etxean. Ez dugu inolako erasorik onartuko. Aurrean izango gaituzue", salatu du Errotxapeako Talde Feministak Twitter bidez.
2023/06/10 - 16:50
Dozenaka emakumek Euskadiko kaleak hartu dituzte, Kalean Ehuntzeko Nazioarteko Egunean
Espazio publikoak eurenak ere badirela aldarrikatzeko atera dira kaleta. Taldean, kakorratz-lana eta puntu eginez, ahaldundu egin baitira adineko emakume horiek: euren bizipenak kontatzeko baliagarri egiten zaielako.
2023/06/06 - 18:45
Gorenak akordiorik gabe amaitu du doktrina 'bai bakarrik da bai' legearekin bateratzeko egin duen lehen bilera
Magistratu gehienek euren jarrera azaltzeko aukera izan duten arren, ezin izan dute horri buruzko botorik eman, eta asteazkeneko saiorako utzi dute, baina ez da baztertzen beste egun batez luzatzea.
2023/06/01 - 09:26
Munduan bost herrialdek bakarrik ematen dituzte lan-bajak hileko mingarriengatik
Hileko ezgaitzaileengatik bajarako eskubidea aitortzen duen nazioarteko herrialde bakanetako bat da jada Espainiako Estatua. Europan aitzindaria da neurria. Mexikon eta Kolonbian ere antzeko legeak izapidetzen ari dira.
2023/06/01 - 09:23
Lan-baja berriak hileko mingarriengatik, abortuagatik eta haurdunaldiagatik: argibide guztiak
Gaurtik aurrera, hilekoaren min ezgaitzaileengatik baja eskatu ahalko dute Hego Euskal Herriko emakumeek. Europan aitzindaria da neurria. Halaber, beste bi lan-baja mota berri daude. Nork eska ditzake? Nola eskatu? Nork ordaintzen ditu? Erantzun guztiak, jarraian.
2023/05/31 - 08:25
Endometrosia dutenentzat bajak positiboak dira, baina gehiago egin behar da gaixotasunari aurre egiteko
Ikerketa, formazioa eta erien aitortza galdegin dute. Izan ere, Maria Diaz de Argote EndoEuskadi endometriosi gaixoen elkarteko kidearen arabera, hileko mingarriak dituzten emakumeen esana zalantzan jartzen da askotan, matxismoagatik.
2023/05/30 - 22:23
Epaileak espetxera bidali du Maialen Mazonen ustezko hiltzailea
Epaileak behin-behineko espetxealdia ezarri dio, fidantzarik gabe. Sortzez valentziarra den 33 urteko gizasemea AP-68ko Alagongo ordainlekuan (Zaragoza) atxilotu zuten igandean, taxi batean Valentziako Erkidegora ihesi zihoala.
2023/05/30 - 11:45
Maialen Mazonen ustezko hiltzailea Gasteizko guardiako epaitegira eraman dute
Sortzez valentziarra den 33 urteko gizasemea bart ekarri dute Zaragozatik Arabako hiriburura. Izan ere, ustezko hiltzailea AP-68ko Alagongo ordainlekuan atxilotu zuten igandean, taxi batean Valentziako Erkidegora ihesi zihoala.
2023/05/29 - 21:28
Elkarretaratzea Gasteizen, igandean izandako hilketa matxista gaitzesteko
Gasteizko Mugimendu Feministak elkarretaratzea egin du Andre Maria Zuriaren plazan, igandean izandako hilketa matxista gaitzesteko.
2023/05/26 - 14:56
Jule Goikoetxea: 'Datuok ezin dira ontzat eman, arazoa boterea da, ez ordezkaritza'
Jule Goikoetxea politologoaren esanetan, "ez da nahikoa % 40 izatea" zerrendetan bete beharreko kupoa, "ez da bakarrik ikusi behar emakumeak dauden edo ez, baizik eta non dauden".
2023/05/26 - 13:25
Emakumeak hauteskundeetako zerrendaburuen % 37 dira EAEn
Gaur egun indarrean dagoen araudiak hautagai-zerrenden zenbaketa orokorra baino ez du aipatzen, eta ez da zerrenda horietako zerrendaburuetara mugatzen, ikerketa honen kasuan bezala.
2023/05/23 - 21:13
Parekidetasunaren legeak emakumeen gutxieneko ordezkaritza % 40 sektore publikoan eta pribatuan
Gizonezkoak (gehienetan ordezkaritza handiena duen sexua) ezingo da % 60 baino gehiago izan IBEX 35eko enpresa handietako administrazio-kontseiluetan, ez eta BJKN bezalako konstituzio-organoetan ere.
2023/05/23 - 10:05
Parekotasun Legeak Auzitegi Konstituzionalari eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari ere eragingo die
Ministroen Kontseiluak gaur onartuko du araudia, bigarren itzulian. Martxoan onetsi zuen aurrenekoz, eta hauteskunde zerrendetan, Espainiako Gobernuaren osaeran eta enpresa handien administrazio kontseiluetan zuen eragina. Oraingoan irismen esparrua handitu nahi du Sanchezen gobernuak.
2023/05/09 - 14:43
Jaurlaritzak 34 milioi euro bideratuko ditu aurten lankidetza proiektuak diruz laguntzeko
EAEko gobernuz kanpoko erakundeek garapenerako lankidetzako proiektuak (aurrekontuaren % 80), garapen produktiboko ekimenak eta gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak aurkeztu ahalko dituzte. Iazkoarekin alderatuta, bi milioi gehiago gorde ditu aurten Jaurlaritzak.
2023/05/03 - 16:16
Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak datorren astean emango dio behin betiko bermea abortuaren legeari
Gehiengo progresista baliatuta, Auzitegi Konstituzionalak atzera botako du PPk Zapateroren Gobernuaren abortuaren legearen kontra 2010ean aurkeztutako helegitea.
2023/04/26 - 12:01
SATEVIk egiaztatu du haurdunaldia zaurgarritasun bereziko unea dela emakumeentzat
2022an, SATEVIren telefono-zerbitzuak indarkeria matxistaren biktima izan diren 22 emakume haurdun artatu ditu; 2021ean, berriz, antzeko datuak aurkeztu zituen, 23 artatu baitzituen.
2023/04/25 - 13:26
Gizon bat atxilotu dute Nafarroan emakume bati ustez sumisio kimiko bidez sexu erasoa egitea egotzita
Gizonezkoa atzo utzi zuten aske, emakumeak ez baitzuen salaketarik aurkeztu. Iruñeko Instrukzio epaitegiak emakumearen kontrako prozedura abiatu du gaur, delituaren itxura egitea leporatuta.