Indarkeria matxistaren 5.107 biktima daude aitortuta EAEn, eta 10etik 7k babes neurriak dituzte
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 5.107 emakumek salatu dute euren bikotekidea, bikotekide ohia edo gizonezko senitartekoa indarkeria matxista egotzita, eta hortaz, biktima gisa daude aitortuta, ekainera arteko datuak bilduta emandako kopuruaren arabera. Horietatik % 68k (3.502) babes neurriak dituzte.
Datuok gaur eman dituzte jakitera EAEko Segurtasun Batzordearen bileraren ondotik. Batzordeak Bilbon egin du bilera, Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburua eta Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa buru zirela. Segurtasun alorrean bi administrazioen arteko koordinazioa hobetzeko helburua du Batzordeak, eta 2021ean bildu zen. Gaurko agerraldian Erkorekak zein Grande-Marlaskak nabarmendu dutenez, bi gobernuen asmoa da indarkeria matxistaren kontrako borrokan lankidetza indartzen jarraitzea, lehentasunezko gaitzat baitute biek.
Izan ere, genero indarkeriaren delituak emakumeen kontra egiten diren delitu guztien % 91 dira. Dena dela, jakina da biktima askok ez dutela euren erasotzailea salatzen, beraz, datuok izozmendiaren punta baino ez dira.
"Zifra erabat onartezinak dira euskal gizartea bezalako gizarte aurreratu eta garatu batentzat", esan du Erkorekak. Hala, iragarri du indarkeria mota horren kontrako borrokan aritzen diren Ertzaintzaren unitateak indartuko dituztela. "Jakin badakigu euren lan karga handia dela. Asmoa da artatzen dituzten emakumeen kopurua jaistea, biktimei eskaintzen zaien arreta hobea izateko", erantsi du.
427 biktima babes neurri handienekin
5.107 biktima horietatik ia erdia (2.497) Bizkaian bizi da, ia herena (1.902) Gipuzkoan, eta gainerakoa (708) Araban. 10 biktimetatik ia 7k babes neurriren bat du ezarrita (epaitegiek erabakitzen dituzte). Oso kasu banaketan ezartzen zaizkie kontrol neurriak gizon matxistei; hala, 78 gizasemek bakarrik dute kontrol telematikorako eskumuturrekoa.
Epaitegiak dira biktimak duen arrisku maila ezartzen dutenak, eta horren arabera, dagozkion babes neurriak jartzen ditu Ertzaintzak. Lau maila daude: oinarrizkoa, ertaina, altua eta berezia. EAEko 42 emakumek dute babes neurri altuena: bizkartzain zerbitzua. Gehientsuenak (30) bizkaitarrak dira, sei gipuzkoarrak eta beste hainbeste arabarrak. Halaber, 187 emakumeri kontrazaintza zerbitzua ematen zaie ( % 60 Bizkaian, heren bat Gipuzkoan eta % 6 Araban). Azkenik, 198 biktimak babeserako gailu teknologikoa dute (97, Bizkaian; 52, Araban eta 49, Gipuzkoan). Ertzaintzak emakumeen sakelakoan instalatzen duen app-a da, eta larrialdi kasuetarako botoi bat du, biktimaren kokapen zehatza ematen duena.
Indarkeria matxistaren beste aurpegietako baten datuak ere eman dituzte EAEko Segurtasun Batzordearen agerraldian: emakumeen sexu askatasunaren kontrako delituena, kasu honetan, 2023ko lehen hiruhileko zifrekin. Urtarriletik martxora, mota horretako 153 delitu erregistratu ziren EAEn (beste behin, kopuruak poliziaren aurrean aurkeztutako salaketei egiten die erreferentzia). Gehienak sexu erasoak izan ziren: 143. Aipagarria da, gizartean dagoen iruditeriaren kontrara, eraso gehienak (% 53) etxeetan eta inguruetan gertatzen dira; % 35 espazio publikoan, eta 10etik 1en aisialdi lokaletan.
Azkenik, nabarmentzekoa da ziberdelitu sexualek azken urtean izan duten gorakada: % 108 hazi dira (25, guztira).
Horren ildoan, Segurtasun sailburuak iragarri du "Sexu Indarkeriak Prebenitzeko Lehen Plan Estrategikoa" (2023-2027) onartu ostean, gaur erabaki dutela Ertzaintzak plan horren jarraipen batzordea parte hartuko dutela.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.