M28-KO HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakumeak hauteskundeetako zerrendaburuen % 37 dira EAEn

Gaur egun indarrean dagoen araudiak hautagai-zerrenden zenbaketa orokorra baino ez du aipatzen, eta ez da zerrenda horietako zerrendaburuetara mugatzen, ikerketa honen kasuan bezala.
Zerrendaburu diren emakumeen ehunekoa, alderdien arabera. Grafikoa: EITB MEDIA
Zerrendaburu diren emakumeen ehunekoa, alderdien arabera. Grafikoa: EITB MEDIA

Igande honetan, maiatzak 28, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egingo diren udal eta foru hauteskundeetan, emakumeak zerrendaburuen % 37 izango dira, EITB Mediak aztertutako datuen arabera. Ikerketa honetan, bost alderdi politiko nagusietako zerrendak osatzen dituzten hautagaien izenak ikuskatu dira.

Datuak alderdiz alderdi aztertuta, PSE-EEk sartu ditu emakume gehien zerrendaburuetan (% 41,2), eta ondoren daude EH Bildu (% 39,7), Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza/IU, Berdeak EQUO (% 35), EAJ (% 32,5) eta PP (% 31,4).

Arlo politikoan, emakumeen eta gizonen arteko parekotasuna araututa dago, hautagai-zerrenden ordezkaritza orekatua bermatzeko. Ildo horretatik, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoak hauteskundeetan aurkezten diren hautagai-zerrenden osaera orekatua bermatzeko eskatzen du kasu guztietan (Diputatuen Kongresurako ordezkarien kasuan, baita gainerako beste guztietan ere).

Lege horren 44 bis artikuluan araututa dagoenaren arabera, hautagai-zerrendetan, sexu bateko edo besteko hautagaiak ezin dira % 40 baino gutxiago izan. Gainera, hautagaitzak koalizioan biltzen direnean, emakumeen eta gizonen osaera orekatua bermatu behar dute, batzuen eta besteen ordezkaritza ahalik eta orekatuena izan dadin beti.

Nolanahi ere, gaur egun indarrean dagoen araudiak hautagai-zerrenden zenbaketa orokorra baino ez du aipatzen, eta ez da zerrenda horietako zerrendaburuetara mugatzen, ikerketa honen kasuan bezala. Azken finean, ordea, horiek dira hauteskundeetan pisu gehien duten hautagaiak.

Horrela, EITB Mediak egindako azterketa honen datuak, EAEn ordezkari gehien dituzten bost alderdi politikoek udal eta foru hauteskundeei begira aukeratu dituzten zerrendaburuei dagokie.

Iragarkia
Screenshot
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X