Filipinak
2021/12/20 - 18:14
300 hildako baino gehiago eta 1,8 milioi lagun kaltetuta Filipinetan, Rai tiforiaren ondorioz
239 pertsona zauritu dira eta 56 desagertuta daude. Tifoiak 240 kilometro orduko haizearekin jo zuen lurra ostegunean, eta bederatzi uharte zeharkatu ditu ekialdetik mendebaldera; kalte handiak eragin ditu etxebizitzetan eta azpiegituretan.
2021/12/20 - 12:26
200 pertsona baino gehiago hil dira Filipinetan Rai tifoiaren eraginez
Orain arte, 208 hildako baieztatu dituzte, 239 pertsona zauritu dira eta 52 desagertutzat jo dituzte. Hala ere, guztira, 1.805.005 pertsonari eragin die tifoiak.
2021/12/16 - 12:23
Rai tifoi boteretsuak lurra jo du Filipinetan
Agintariek 4. mailara igo dute alerta (5eko eskala batean) herrialdeko ekialdeko kostaldeko hainbat irletan, eta 45.000 pertsona ebakuatuko dituztela iragarri dute.
2021/10/08 - 15:34
Maria Ressa eta Dmitri Muratov kazetariak, 2021eko Bakearen Nobel saridunak
Adierazpen askatasuna eta demokrazia eta bakea babesteko egindako ahaleginengatik saritu ditu Norvegiako Batzordeak.
2021/08/12 - 01:19
7,1 graduko lurrikara batek Filipinak astindu ditu
Dardara horren ostean, Ozeano eta Atmosfera Administraziorako Bulego Nazionalak tsunami arriskua zegoela ohartarazi du, baina dagoeneko tokiko agintariek baztertu egin dute aukera hori.
2021/07/05 - 14:05
50 pertsona hil dira Filipinetako hegazkin militar baten istripuan
50 pertsona hil dira Filipinetako hegoaldean hegazkin militar batek izandako istripuan, horietako hiru zibilak. Horretaz gain, 53 pertsona zaurituta daude, lau zibil barne.
2021/06/24 - 22:43
Oporretara zoaz? Honakoa da musukoaren erabilera zenbait herrialdetan
Maskararen derrigortasuna aldatu egiten da herrialde batetik bestera. Honakoa da zenbait herrialdeetako neurriei buruz jakin beharrekoa.
2020/11/13 - 09:32
Gutxienez 39 hildako eta 22 desagertu Filipinetan, Vamco tifoiaren eraginez
Gainera, Vamco tifoiaren eraginez gutxienez 300.000 pertsona ebakuatu behar izan dituztela, gehienak kostaldeko komunitateetan edo ibai eta presetatik gertu.
2020/11/02 - 13:10
Goni tifoia Vietnamera bidean da Filipinetan 16 hildako utzi ondoren
Goni tifoia, urteko indartsuena, Vietnamera bidean doa Filipinetatik igaro ostean. Haizeteek eta euri-jasek gutxienez 16 hildako eta kalte ugari eragin dituzte Luzon uhartean.
2020/08/18 - 10:33
6,7 graduko lurrikara batek hildako bat eta kalteak eragin ditu Filipinetan
6,7 graduko lurrikara batek Masbate uhartea astindu du, eta gutxienez hildako bat utzi du. Kalte materialak ere handiak izan dira eraikin batzutan.
2020/08/17 - 12:39
775.000 pertsona baino gehiago hil dira dagoeneko pandemiaren ondorioz
Guztira, 21.672.429 lagunek hartu dute birusa, eta horietatik 775.246 hil dira. Era berean, azken egunean, 4.000 hildako baino gehiago zenbatu dira.
2020/06/09 - 12:40
406.000 hildakotik gora eta 7,1 milioi kasu baino gehiago utzi ditu pandemiak munduan
AEBk martxoaren 26tik, egun batean izandako kutsatze kopururik txikiena erregistratu du, guztira bi milioi kutsatu inguru daude.
2020/05/27 - 13:41
350.000 heriotza eta 5,59 milioi kasu zenbatu dira munduan
Estatu Batuetan 98.000 hildako baino gehiago zenbatu dituzte, eta martxoaren amaieratik egunero erregistratu diren kutsatze kopururik txikienak izan dira.
2020/05/15 - 12:38
Vongfong tifoiak Filipinetako erdialdeko uharteak suntsitu ditu, lurra 6 aldiz ukitzean
Pixka bat ahuldu den arren, haizearen abiadura oso arriskutsua izan daiteke Manilara hurbildu ahala, jende asko txaboletan bizi baita.
2020/04/07 - 11:54
Koronabirusaren pandemiak 75.000 hildako eragin ditu mundu osoan
Dagoeneko 184 herrialdetara iritsi da birusa, eta AEBak, Espainia eta Italia kasuei dagokienez zerrenda buruak dira.
2020/04/03 - 01:43
Milioi bat kutsatutik gora eta 51.485 hildako daude jada munduan
Ameriketako Estatu Batuak dira gaixo gehien duen herrialdea: 236.339 kasu positibo baieztatu dituzte. Heriotza kopuru handienak, berriz, Italian eta Espainian eman dira.
2020/03/17 - 23:05
Atzerrian harrapatuta daude zenbait euskaldun, bueltatu ezinik
Filipinetan, medikuntza bukatu berri duten gazte batzuk atera ezinik daude. Eta Perun ere Bizkaiko eta Gipuzkoako 26 lagun, guztiak jubilatuak, Euskal Herrira bueltatu ezinik daude.
2020/01/18 - 18:59
100.000 pertsona inguru ebakuatuta Filipinetan, Taal sumendiaren erupzioaren ondorioz
Uharte osoa ebakuatzeko beharraz ohartarazi du Filipinetako Bolkanologia eta Sismologia Institutuak, beste erupzio arriskutsu bat izango delakoan.
2020/01/15 - 13:33
Bi hildako eta 82.000 ebakuatu, Taal sumendiaren erupzioaren ostean
Bi pertsona hil dira bihotzekoak jota Taal sumendiaren erupziotik ihes egiten ari zirela. Dagoeneko 82.000 pertsona ebakuatu dituzte Batangas eskualdean, Filipinetan.
2020/01/14 - 10:01
30.400 pertsona ebakuatu dituzte Filipinetan, Taal sumendiaren erupzioagatik
Taal sumendia dagoen Batangas probintzian sumendiaren erupzioak eragindako 286 lurrikara izan dira azken orduetan.