Oporretara zoaz? Honakoa da musukoaren erabilera zenbait herrialdetan
Koronabirusari aurre egiteko musukoaren nahitaezko erabilera malgutzen ari da zenbait herrialdetan. Israelen, esaterako, lehenak izan ziren eremu irekietan maskararen derrigortasuna bertan behera uzten, pasa den apirilaren 18an. Hegaldietan edota geriatrikoetan izan ezik, joan den asteartetik eremu itxietan ere ez da beharrezkoa.
Honakoa da egoera zenbait herrialdetan:
Europa
Frantziak ekainaren 17an baztertu zuen derrigortasuna eremu irekietan bi metroko tartea bermatu daitekeen lekuetan izan ezik, eta ezinbestekoa da eraikin publikoetan eta garraioan.
Greziak ostegun honetan esango dio agur kanpoaldean musukoa erabiltzeari, eta bide berdina jarraituko du Italiak, non derrigorrezkoa izango den oraindik ere toki itxietan.
Erresuma Batuan ere ez da derrigorrezkoa eremu irekietan, nahiz eta bere erabilera gomendatuta dagoen segurtasun distantzia mantendu ezin daitekeenean. Beharrezkoa da toki itxietan eta garraio publikoan.
Alemanian, ostera, estatu federatuek nahitaezkotasuna eremu itxietara mugatu dute, baita merkataritzan eta garraio publikoan ere. Hala ere, hiri batzuetan musukoaren erabilera derrigortu dute jende pilaketak sortzen diren kale, plaza edota parkeetan.
Poloniak ere eremu itxietan erabiltzera derrigortzen du, hala nola garraio publikoa, dendak, aisialdiko lokalak, eskolak, elizak, osasun-bulegoak, auzitegiak edota lantokiak tokia beste pertsona batzuekin partekatzen bada.
Dinamarkari dagokionez, denda eta garraio publikoan erabiltzea ezinbestekoa da joan den urteko abuztutik, baina neurri hori bertan behera geratu zen orain dela bi aste. Hala ere garraio publikoan zutik doazen bidaiariak derrigortuta daude musukoa erabiltzera.
Bai Norvegian eta Finlandian kanpoaldean gomendagarria da eta ezinbestekoa leku itxietan.
Suitzak garraio publikoan erabiltzeko gomendioa zabaldu zuen joan den abenduan, baina Islandian ezinbestekoa da. Azken honetan beharrezkoak dira baita ere metro bateko segurtasun tartea gorde ezin denean.
Maskararen derrigorrezko erabilera bertan behera geratu zen Belgikako zenbait hiritan. Bruselan, esaterako, jende pilaketak gertatzen diren lekuak edo garraio publikoa salbuetsita, ez da beharrezkoa leku irekietan joan den ekainaren 9tik.
Herbeheretan, bestalde, kanpoaldean inoiz ez dira derrigorrezkoak izan, eta abenduaren 9tik ezinbestekoak dira leku itxietan. Neurri hau datorren larunbatean malgutuko da metro eta erdiko tartea bermatu daitekeen kasuetan, nahiz eta derrigorrezkoa izaten jarraituko duen garraio publikoan eta Bigarren Hezkuntzako eskoletan.
Austrian ere ez dira inoiz nahitaezkoak izan kanpoaldean. Hala ere eremu itxi publiko guztietan eta garraio publikoan FFP2 musukoak erabiltzera derrigortuta zeuden. Uztailaren 1etik aurrera edozein maskara mota erabiltzeko aukera izango da.
Hungarian kanpoaldean ez dira beharrezkoak, baina bai garraio publikoan, merkataritzan eta beste eremu itxi batzuetan. Eta Errumanian derrigorrezkoak izateari utzi zioten pasa den maiatzaren 15ean, nahiz eta beharrezkoak izaten jarraitzen duten dendetan, garraio publikoan, eremu kulturaletan eta toki itxietan.
Errusiak, ostera leku publikoetan eta garraio publikoetan musukoa erabiltzera behartzen du.
Asia eta Ozeania
Tailandian maskararen erabilera nahitaezkoa ezarri zen 2020ko apirilean garraio publikoan, supermerkatuan eta jatetxeetan. Joan den apirilean izandako olatu berri baten ondorioz, kalean ere ezinbestekoa da orain, baita ibilgailuen barruan ere.
Filipinetan ere derrigorrezkoa da eremu publiko guztietan, aire librean edota toki itxietan.
Halaber, Vietnam, Malasia eta Indonesian ere erabilera nahitaezkoa da. Baita Indian ere, ibilgailu partikularretan barne.
Afganistanen eta Pakistanen ere bide publikoan ezinbestekoak da musukoa erabiltzea.
Japonian, ordea, ez dute inoiz derrigortu maskararen erabilera.
Hego Korean ere derrigorrezkoa da leku itxietan eta garraio publikoan erabiltzea, baita kanpoaldean ospatzen diren ekitaldi jendetsuetan. Uztailaren 1etik aurrera, txertoaren dosi bat jaso dutenek kanpoaldean maskararik gabe ibiltzeko aukera izango dute.
Australia eta Zeelanda Berrian ere inoiz ez da nahitaezkoa izan erabilera, agerraldiak daudenean edota larrialdiko neurri bat bezala erabili dute.
Amerika
Estatu Batuetan joan den maiatzaren 13tik txertatuta daudenek kalera maskararik gabe irteteko aukera dute, baita hainbat eremu itxietan ere. Derrigorrez erabili beharko dute, ordea, ospitaletan, hegazkinetan eta autobusetan.
Panamak ere musukoa derrigorrez erabiltzea eskatzen du toki publikoetan, merkataritzan eta garraio publikoan. Neurri berdinak jarraitzen dituzte Costa Rican ere, non ezinbestekoa da baita ere bileretan, lantokietan eta oro har eremu publikoetan.
Nikaraguan aukerazkoa da kaleetan eta nahitaezkoa merkataritzan eta taxietan.
Guatemalan, ostera, Hondurasen eta Perun bezala, derrigorrez erabili behar da musukoa. Ez ordea El Salvadorren, non maskararen erabilera norberaren gain dagoen.
Brasilen derrigorrezkoa da joan den urteko uztailetik, nahiz eta pasa den urteko apiriletik zenbait gobernu eta alkate erregionalek jada nahitaezko egin zuten bere erabilera.
Argentinan eta Txilen ere nahitaezkoa da erabilera hiriguneetan edota leku jendetsuetan, espazio publikoetan, lantokietan, garraioan eta eremu itxi guztietan.
Kolonbian eta Uruguain, azkenik, musukoaren erabilera gomendagarria da kanpoaldean, eta ezinbestekoa garraio publikoan eta jende pilaketak gertatzen diren guneetan edota segurtasun tartea mantendu ezin daitekeen lekuetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.