Indonesia

2026/09/08 - 10:47

Indonesiako zenbait aireportu berriz ireki dituzte, Anak Krakatoa sumendiaren erupzioaren ondorioz itxita egon ostean

Krakatoaren erupzioaren ondoren asteburutik itxita zeuden Jakartako aireportu nagusia eta beste lau aireportu ireki ditu berriro Indonesiak. 3.000 hegaldi eta 370.000 bidaiari inguru kaltetu dira udako oporren itzulera operazio betean. Anak Krakatoa sumendia Indonesiako hiriburutik 150 kilometrora dago eta erupzioan sartu zen ostiralean, laba eta errauts-zutabe handiak jaurtiz.

2025/08/30 - 20:44

Bi gizon atxilotu dituzte Indonesian, Espainiako emakume bat hil dutelakoan

Indonesian, uztailaren biaz geroztik desagertuta zegoen 72 urteko emakume espainiar bat hilda aurkitu zuen gaur bertako poliziak.

Matilde Muñoz, jatorri galiziarra zuen emakumea, Lombok uhartean desagertu zen, eta hango hondartza batean aurkitu zuten gaur beren gorpua.

Heriotzarekin lotuta bi pertsona atxilotu ditu poliziak, eta lapurreta eta hilketa leporatu dizkiete.

 Indonesiako Poliziak ziurtatu duenez, espainiarraren hilketa planifikatu zuten aitortu dituzten bi atxilotuek. Senggigi herrian bizi diren 34 eta 30 urteko bi gizon dira. Kontakizunaren arabera, Balitik gertu dagoen herri bateko hotel batean zegoen emakumea, lapurreta egin asmoz leihotik bere gelara sartu zirenean.

1 2 3 ... 9 »

Asteko irakurriena