Indonesia
2022/11/21 - 18:24
Gutxienez 162 pertsona hil dira Indonesian 5,6 graduko lurrikara baten ondorioz
Hildako gehienak klasean zeuden umeak dira. Lurrikarak Jakarta hiriburua astindu du, eta zauritu ugari eragin ditu.
2022/11/21 - 13:13
Gutxienez 55 pertsona hil dira Indonesiako probintzia jendetsuenean 5,6 graduko lurrikara baten ondorioz
Gutxienez 55 pertsona hil eta ehunka zauritu dira 5,6 graduko lurrikara batek Mendebaldeko Java probintzia astindu ostean. Hainbat eraikin behera etorri dira eta errepide batzuk itxita daude.
2022/11/16 - 20:05
G20ko herrialde gehienek Ukrainako gerra gaitzetsi dute goi bilerari amaiera emanez
Goi bilerak Errusiaren isolamendu diplomatikoa areagotu du, baina, aldi berean, blokeen arteko tentsioa murriztu du.
2022/11/15 - 18:40
G20ak Ukrainako gerraren aurkako adierazpen bateratua bideratuta duela ematen du
AEBk eta EBk, batetik, eta Errusiak eta Txinak, bestetik, osatutako blokeen artean jarrera desberdinak egon arren, gutxieneko akordio bat bideratu dute, hitzordua "salbatzeko".
2022/11/15 - 15:46
Ukrainako gerra eta munduko ekonomian izan dituen ondorioak, hizketagai G20aren goi bileran
Errusiak hasitako gerra suntsitzailea gelditzeko garaia dela nabarmendu du Zelenskik eta bakea lortzeko dituzten baldintzen berri ere eman du Errusia Ukrainatik irtetea tartean. Eskaerak, zuzenean entzun ditu Errusiako atzerri ministroak, Putin ez baita Balira joan.
2022/11/15 - 08:40
Albiste izango dira: Mondragon Taldea, G20aren goi bilera eta urriko inflazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/11/15 - 08:07
Balik G20ko buruzagiak hartu ditu Ukrainak markatutako goi bilera egiteko
Joe Biden eta Xi Jinping Txinako eta AEBko presidenteek, hurrenez hurren, goi bilera hasi baino lehen egindako batzarrean "lankidetza" sustatzearen alde egin dute, gatazkak saihesteko.
2022/10/03 - 11:07
Malaingeko estadioan hildako 125 pertsonak omentzeko eguna dute gaur Indonesian
Indonesiako Gobernuak talde independente bat sortu du asteburu honetan 125 hildako utzi dituen Malaingeko futbol estadioko ihesaldia ikertzeko.
2022/10/02 - 11:23
125 pertsona hil dira Indonesiako futbol partida batean izandako istiluetan
Talde galtzailearen jarraitzaileek futbol zelaira salto egin dute beren frustrazioa erakustera, eta egoera kontrolatzeko ahaleginean, segurtasun agenteek gas negar-eragileak jaurti dituzte. Estadioan, baimendutakoa baino jende gehiago zegoen.
2022/10/02 - 11:12
125 hildako eta 180 zauritu Indonesiako futbol partida batean izandako istiluetan
Talde galtzailearen jarraitzaileak futbol zelaira jaitsi dira. Jendea sakabanatzeko asmoz, segurtasun agenteek gas negar eragilea erabili dute, eta orduan ihesaldia sortu da.
2022/04/29 - 12:50
Gutxienez hamabi emakume hil dira Sumatran, urrezko meategi batean izandako lur-jausian
Emakume talde bat urre aleen bila ari zela luizia izan da meatzean eta azpian harrapatu ditu. Orain arte, Gobernuak ez du gertakariari buruzko adierazpen ofizialik egin, baina nabarmendu behar da legez kanpoko urrezko meatze asko daudela herrialdean.
2021/12/14 - 10:39
7,3 graduko lurrikara batek Indonesia erdialdeko kostaldea astindu du
7,3 graduko lurrikara batek Indonesia erdialdeko urak astindu ditu eta Flores uhartean tsunami alerta ezarri dute, baina azkenean bertan behera geratu da, eta ez da kalte larririk izan
2021/12/07 - 09:43
22ra igo da Indonesiako Semeru sumendiaren erupzioaren ondorioz hildakoen kopurua
Horretaz gain, 27 pertsona desagertuta daude eta 2.000 ebakuatu inguru 19 harrera zentrotan banatuta daude.
2021/12/06 - 12:11
15era igo dira Indonesiako Semeru sumendiaren erupzioaren ondorioz hildakoak
Euriteek eta Sumenditik datozen aire beroko poltsek bilaketa eta erreskate taldeen lanak zailtzen ari dira inguruko herrietan.
2021/12/05 - 18:07
Gutxienez 13 lagun hil dira eta ehunka ebakuatu dituzte Indonesian, Semeru sumendiaren erupzioagatik
Biktima kopuruak gora egin dezake ondorengo orduetan. Pazifikoko Suzko Eraztunean dago Semeru sumendia eta iaz ere piztu zen.
2021/06/30 - 12:41
Gutxienez zazpi pertsona hil dira Balin, ferry bat iraulita
Korronte indartsuen ondorioz, ferrya irauli egin da portura iristear zegoela. Hamaika lagunek desagertuta jarraitzen dute une honetan.
2021/06/30 - 09:56
Gutxienez zazpi pertsona hil dira Balin ferry bat iraulita
Indonesiako larrialdi zerbitzuek 39 pertsona erreskatatu dituzte eta desagertuta jarraitzen duten 11 lagunen bila ari dira.
2021/06/24 - 22:43
Oporretara zoaz? Honakoa da musukoaren erabilera zenbait herrialdetan
Maskararen derrigortasuna aldatu egiten da herrialde batetik bestera. Honakoa da zenbait herrialdeetako neurriei buruz jakin beharrekoa.
2021/05/13 - 16:00
Ramadama amaitu da
Mundu osoko milaka musulmanek amaiera eman diote Ramadamari, eta hiru egun irauten duen Id Al-Fitr festari ekin diote. Musulmanentzat bi ospakizun garrantzitsuenetako bat da hori.
2021/05/07 - 12:25
Sinabung sumendi indonesiarraren jarduerak ez du etenik
Sinabung sumendiak oso aktibo jarraitzen du eta azken orduetan errauts eta ke zutabe bat jaurti du.