Panama
48 urteko zigorra ezarri diete Panaman Eneritz Argintxona erandiotarra hiltzeagatik akusatutako bi gizonei
30 urteko zigorra bete beharko dute feminizidioagatik eta 18 larriagotutako lapurretagatik. Erdialdeko Amerika zeharkartzen ari zen Argintxona 2024ko udan, eta uztailean hil egin zuten, Bocas del Toro artxipelagoan zegoela. Ikerketak argitu duenez, orain kondenatutakoek kolpatu egin zuten neska "haren gauzak kentzeko asmoz", eta hil egin zuten.
Panamako Justiziak errudun jo ditu Eneritz Argintxona bizkaitarra hiltzeaz akusatutako bi gizonak
Epaimahaiak homizidio eta lapurreta delituengatik errudun direla ebatzi du, eta bi gizonek zer zigor bete beharko duten aurrerago zehaztuko du.
AEB eta Txina Panamako kanala kontrolatzeko lehian ari dira, munduko merkataritzaren giltzarria baita
Bide hau urrats estrategikoa da, eta, hori dela eta, bi potentzia handik kontrolatu nahi dute. Batetik AEB dago, duela mende bat baino gehiago kanala eraiki zuen herrialdea, eta bestetik, Txina. Munduko merkataritzaren % 5 bertatik igarotzen da, Hego Amerika inguratzea saihesteko, eta horrek onura handiak ematen dizkio Panamari, duela 26 urtetik kanala kontrolatzen duen herrialdeari.
'Melissa' urakanak 50 hildako baino gehiago utzi ditu jada Karibeko hainbat herrialdetan
Erreskate taldeek lanean jarraitzen dute zikloiak gehien kaltetutako eremuetan, hala nola Haitin, Panaman, Dominikar Errepublikan eta Kuban. Lehorretik iristea bereziki zaila izaten ari da gehien kaltetutako landa eta kostalde eremuetan.