TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Puigdemonten itzulera, Peronaren heriotza eta Argintxonaren hilketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Katalunian gaur izango diren bi hitzordu nagusien orduak.
Katalunian gaur izango diren bi hitzordu nagusien orduak. Grafikoa: EITB Media

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abuztuaren 8an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Puigdemonten itzulera: Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia eta Juntsen buruzagia Kataluniara itzuliko da, erbestean zazpi urte eman ondoren. Illaren inbestiduran parte hartzea da bere asmoa, baina liteekena da atxilotua izatea. Izan ere, Auzitegi Gorenak hura atxilotzeko agindua emana du, Kataluniako prozesuaren auzian dirua bidegabe erabiltzea egotzita. 

- Jokin Peronaren heriotza: Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun diputatuaren gorpua Donostian da. Politikari jeltzalea astearte gauean zendu zen, 10 urteko semearekin bizikletan zihoala auto batek harrapatuta, Zamoran. Peronaren beilatokia 10:00etan zabalduko dute Donostiako Errekalde tanatorioan, eta haren aldeko elizkizuna ostiralean egingo dute bere jaioterrian, Orion. 

- Argintxonaren hilketa: Panamako Poliziak bi gizon atxilotu ditu Eneritz Argintxona 30 urteko bizkaitarraren hilketarekin zerikusia dutelakoan. Erandioko bizilaguna hilotz topatu zuten uztailaren 26an Carenero uharteko (Bocas de Toroko artxipelagoa) hondartza batean, buruan kolpea zuela. 

Zure interesekoa izan daiteke

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten eta euskara lekua irabazten joan den arren legeak bere horretan dirau, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administartiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandiano, Enplegu Publikoaren Legeaz: "Akordiorik ez badago, lehendakariarekin bilera bat eskatuko dut egoera desblokeatzeko"

"Akordioaren parametroak argi daude", Otxandianoren ustez, eta "akordiorik eza ez da aukera bat eta arduraz jokatzeko momentua da", erantsi du. "Lirika eta erretorikaren gainetik, Agirre lehendakariaren izpiritua eta ondare politikoa hiru herrialde hauetan benetan praktikan jartzeko borondatea dago", EH Bilduko bozeramailearen arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X