Puigdemonten berririk ez da, Bartzelonan denbora labur batez azaldu ostean
Bost minutu eskas; hori izan da Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia Bartzelonan, jendaurrean, izan den denbora. JxCaten presidentegaia ere izan denak atzo iragarri zuen itzulera bidaiari ekin ziola, Illaren inbestidura saioan izateko. Inork gutxi espero zuena jazo da ondoren, itzuleraren ondotik desagertu egin baita.
Juntseko buruzagia 08:57an azaldu da Lluis Companys pasealekuan, zazpi urtez erbestean izan ostean. Bertan bildutako milaka lagunek txalo artean egin diote harrera, "president" oihukatzen zuten bitartean.
09:00etan zeukan iragarrita Juntsek, hari harrera egiteko ekitaldia, eta milaka lagunen aurrean hitzaldia egin du.
"Oraindik hemen gaudela gogorarazteko etorri naiz, ez dugulako uko egiteko eskubiderik", hala nabarmendu du hitza hartu eta berehala.
Puigdemonten esanetan, Espainiak "arazo demokratikoa" du, besteak beste, "amnistiatzeko balio ez duen amnistia legea" duelako. Azpimarratu duenez, Kataluniako herriari ez zaio interesatzen halako herrialde batean egotea. "Ez gaitzatela nahastu. Erreferenduma egitea ez da eta ez da izango delitua. 2,3 milioi herritarrek eman zuten botoa orain zazpi urte. Autodeterminazioa herrien eskubide bat da, eskubide kolektiboa", erantsi du. Hala, politikan "erabakitzeko eskubideari uko egiteko eskubiderik ez" dagoela azaldu du.
Gogoan izan behar da Puigdemont atxilotzeko agindua indarrean dagoela oraindik (Gorenak Kataluniako prozesuaren auzian dirua bidegabe erabiltzeagatik zigortu zuen), eta Esquadra Mossoek bera atxilotzeko agindua zutela.
Dena dela, hitzaldia bukatutakoan, ihes egin du presidente ohiak, eta zenbait hedabideren arabera, mosso baten laguntza izan du horretarako. Agentea atxilotuta dago jada.
Hain justu, Esquadra Mossoek "Kaiola" (Gabia, katalanez) operazioa jarri dute abian buruzagia topatzeko asmoz. Hala, polizia kontrolak paratu dituzte Bartzelonako irteeretan.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: kontrolerako saioa Kongresuan, Chiviteren azalpenak Belateri buruz eta Zinemaldiko lehen izarrak iristear
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Madrilgo Ramon y Cajal Ospitalean itxaron-zerrendak manipulatu dituztela salatu dute
'El País' egunkariak argitaratu duenez, ebakuntzen itxaron-zerrendan zeuden herritarren lehentasuna aldatzea agindu zuten ospitaleko bi arduradunek, zirujaurekin hitz egin gabe.
Puigdemonten amnistia eskariari ezezkoa eman dio berriz Llarena epaileak, eta Konstituzionalaren erabakiaren zain geratu da
Goreneko epailearen ustez, Europar Batasuneko Justizia Auzitegi Nagusiak eman zuen epaiak ez du aldatzen politikari katalana Amnistia Legetik kanpo uzteko Llarenak berak finkatutako lehenengo arrazoiaren oinarria.
Egian migratzaile bati egindako erasoa gaitzetsi du Insaustik eta "motibazio arrazista" dagoen ikertzen ari direla esan du
Jon Insausti Donostiako alkateak gaur azpimarratu duenez, larria da pasa den astean Egia auzoan migratzaile bati egin zioten erasoa, eta gorrotoak hirian lekurik ez duela berretsi du. Biktima gizarte zerbitzuen sistemaren baitan zegoen, eta gaueko zerbitzuen eta "Otorduak" programaren erabiltzailea da.
Aburtok akordioak defendatu ditu eta "politika onaren alde" egin du
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak elkarrizketan, akordioetan, zerbitzu publikoan eta bizikidetzan oinarritutako politika aldarrikatu du, Udalaren Egoerari buruzko azken osoko bilkuran.
Ubarretxenak azpimarratu du ez dela aldebiko batzordea elkartuko akordio garrantzitsurik lortu ezean
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan nabarmendu duenez, Jaurlaritzak "ez du amore emango", baina akordioak lortu ahal izateko "beste aldeak borondate politikoa erakutsi behar du".
Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean
Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".
Anduezak "seriotasuna" eta "diskrezioa" eskatu ditu Estatutu berriaren negoziazioan, "pazientziak muga bat duelako"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak pazientzia galtzeko arriskua dagoela ohartarazi die EAJ eta EH Bilduri. Ildo horretan, lehia eta ika-mikak alde batera uzteko eskatu die biei.
Aburtok Bilbon egindako ibilbidea aldarrikatu du, eta akordioetan oinarritutako politika defendatu: "Denak ez du balio"
Alkateak hiru agintaldien balantzea egin du, eta elkarrizketan, elkarbizitzan eta herritarren zerbitzura jardutean oinarritutako politika aldarrikatu du. "Pertsona ona izan nintzela gogoan izatea gustatuko litzaidake», esan du.
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera Confebaskekin, Adimen Artifizialaren moteltzea eta Zinemaldia ate joka
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.