Puigdemont: "Amnistia legeek amnistiatzeko balio ez badute, arazo demokratikoa du herrialde horrek"
"Oraindik hemen gaudela gogorarazteko etorri naiz, ez dugulako uko egiteko eskubiderik". Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren —2017an egin zuen ihes, independentzia aldarrikatu eta Espainiako Estatuak hura atxilotzeko agindua eman ostean— hitzak dira, Bartzelonara itzuli berritan egin duen aurreneko agerraldian. Garaipenaren Arkuaren parean eta milaka jarraitzaileren aurrean hitz egin du.
Iragarri bezala, 09:00etan Bartzelonan agertu da Kataluniako presidente ohia. Harrera-ekitaldia egin diote Lluis Companys pasealekuan, eta alderdikideek babestuta egin du oholtzarako bidea. Ondoren, Salvador Illa PSCko hautagaiaren inbestidura saiora joatea zela bere asmoa esana zuen, baina ez da joan.
Sei minutu inguru iraun dituen hitzaldian, Puigdemontek nabarmendu du Espainiak "arazo demokratikoa" duela, besteak beste, "amnistiatzeko balio ez duen amnistia legea" duelako. Esan duenez, Kataluniako herriari ez zaio interesatzen halako herrialde batean egotea. "Ez gaitzatela nahastu. Erreferenduma egitea ez da eta ez da izango delitua. 2,3 milioi herritarrek eman zuten botoa orain zazpi urte. Autodeterminazioa herrien eskubide bat da, eskubide kolektiboa", erantsi du. Hala, politikan "erabakitzeko eskubideari uko egiteko eskubiderik ez" dagoela azaldu du.
JxCatek deitutako ekitaldira, Consell de la Republica, ANC, Omnium Cultural eta AMI independentziaren aldeko elkarteak batu dira. Han izan dira, baita ere, ERC eta CUP alderdietako ordezkariak ere.
"Ez dakit noiz ikusiko dugun berriro elkar. Gertatzen dena gertatuta ere, ikusten garenean, gaur hitzaldia amaituko dudan aldarriarekin izan dadila: Gora Katalunia askea!", amaitu du, "aukera berriak" etorriko direla oihukatuz.
Kataluniako prozesu independentistan —'proces' izenez ezaguna— dirua bidegabe erabiltzea leporatuta, Puigdemont atxilotzeko agindua dute Esquadra Mossoek, Auzitegi Goreneko Pablo Llarena epaileak emanda. Amnistia Legetik kanpo utzi zuten delitu hori.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zenik.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.