Panamako Justiziak errudun jo ditu Eneritz Argintxona bizkaitarra hiltzeaz akusatutako bi gizonak
Epaimahaiak homizidio eta lapurreta delituengatik errudun direla ebatzi du, eta bi gizonek zer zigor bete beharko duten aurrerago zehaztuko du.
Eneritz Argintxonaren heriotzarekin lotuta atxilotutako bi gizonetako bat. EITBren bideo batetik ateratako irudia.
Panamako auzitegi batek errudun jo ditu Eneritz Argintxona 30 urteko erandioarraren heriotzarekin lotuta atxilotutako bi gizonak. 2024ko uztailean Bocas del Toro eskualdean oporretan zegoela hil zuten, eta epaimahaiak homizidio eta lapurreta delituak leporatu dizkie.
Ministerio Publikoak pasa den larunbatean sare sozialetan zabaldutako informazioaren arabera, Fiskaltzak frogatu du atxilotuetako batek matxete baten kirtenaz jo zuela eta bigarrenak telefono mugikorra eta argazki kamera lapurtu zizkiola.
Argintxona 2024ko uztailaren 24an ikusi zuten azkenengo aldiz Carenero uhartean, Bocas del Toro artxipelagoan. Bi egun geroago, hilotz bat topatu zuten hondartza batean, eta egun batzuetara egiaztatu zuten hildakoa emakume bizkaitarra zela.
Emakumea buruan jasotako kolpe baten ondorioz hil zela argitu zuen autopsiak, eta, hortaz, hasieratik baztertu zen istripuaren aukera.
Zure interesekoa izan daiteke
Haizeak eta beroak Aiaraldeko sutea berpiztu dute, eta baserri bat hustu behar izan dute
Suhiltzaileak eta lau helikoptero ari dira Aiaraldean berpiztu den sutea itzaltzeko lanetan. Tenperatura altuek eta haizeak inguruan geratzen ziren garrak berpiztu dituzte, eta baserri bat prebentzioz hustu dute.
Protesta egin dute Ipar Euskal Herriko suhiltzaileek baliabide handiagoak eskatzeko
Etsituta atera dira ostegun honetan Barne ministroarekin egindako bileratik, eta Frantziako Gobernuak erantzunik ematen ez badie, irailaren 29an beste lanuzte bat egingo dutela iragarri dute.
Donostiako kaia pirata txikiz bete da
Donostiako Aste Nagusia sartu da bere azken txanpan, baina festarako gogo handiz. Gaur argi utzi dute etxeko txikienek. Dozenaka neska-mutikok parte hartu dute abordatze txikia. Astelehenean helduek egin bezalaxe, kaiako urak abordatu dituzte. Eguraldia lagun, giro paregabea izan dute.
28 urteko gizon bat atxilotu dute Peñas de Riglos aldean (Huesca) piztutako sutea berak eragin zuelakoan
Suak 12 herritatik ia 900 pertsona ebakuatzera eta bi udalerri konfinatzera behartu du. Kaltetutako azalera 8.000 hektareakoa da dagoeneko, eta hainbat administraziotako ehunka suhiltzaile lanean ari dira perimetroa sendotzeko eta suaren aurrerapena saihesteko.
50 pertsona baino gehiago artatu dituzte Osakidetzan eklipsearen ondorengo lehen orduetan, begietan izandako balizko lesioengatik
Horietatik, 37 ospitaletan artatu zituzten, eta gainerako 22, berriz, osasun zentrotan. Kasu guztiak arinak dira.
Non eta noiz ikusi ahal izango da hurrengo eguzki-eklipse osoa?
Ikusmina gero eta handiagoa da, eta dagoeneko nabari da sektore turistikoan. Cadizeko eta Malagako ostatu batzuek, astronomia zale askok behaketa egiteko leku egokitzat jotzen dituzten bi guneetan, ostatu batzuk dagoeneko beteta daude.
Eklipseak animalien jokabidea aldatu eta gaueko ohiturak aurreratu zituen
Eklipseak eragindako bat-bateko iluntasunari animaliek nola erantzuten zioten dokumentatu du Sendaviva parkeak. Eklipseak animalia horien jarduera aldatu zuen: batzuk bildu egin ziren, beste batzuek atseden-ohiturak aurreratu zituzten eta, argia itzuli zenean, zenbaitek berriro ekin zioten beren jarduerari.
Eklipsea estratosferatik: EITBk eta Aranzadik jaurtitako globoaren 360º-ko irudiak
EITBk eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Lantziegotik (Araba) botatako kamerak eguzki-eklipse osoa grabatu du, ikuspegi txundigarria utzita. Gozatu, Lurra zeharkatzean, eklipsearen itzalak utzitako irudiekin.
Eusko Jaurlaritzak eskertu egin du eklipsearen inguruan herritarrek izan duten "jarrera zibikoa"
Euskadiko hainbat puntutan milaka ikusle bildu ziren eta joan-etorri ugari eragin zituzten. Auto-ilara nagusiak eklipsearen ondoren pilatu ziren, baina eguna gorabehera nabarmenik gabe amaitu zen.
Horrela ikusi da eguzki-eklipse historikoa Espainiako txoko ezberdinetan
Milioika lagunek jarraitu dute Espainiako hainbat lekutatik eguzki-eklipse oso ikusgarria; Iberiar penintsulan halakorik ez zen gertatzen duela 100 urte baino gehiagotik. Fenomenoa 19:30 aldera hasi zen, eta unerik ikusgarriena 20:30ean iritsi zen: eguna erabat ilundu zen minutu batez, berriro argitu aurretik.