'Melissa' urakanak 50 hildako baino gehiago utzi ditu jada Karibeko hainbat herrialdetan
Erreskate taldeek lanean jarraitzen dute zikloiak gehien kaltetutako eremuetan, hala nola Haitin, Panaman, Dominikar Errepublikan eta Kuban. Lehorretik iristea bereziki zaila izaten ari da gehien kaltetutako landa eta kostalde eremuetan.
‘Melissa’ urakanak kalte handiak eragin ditu Karibeko hainbat herrialdetan. Argazkia: EFE
Melissa urakanak 50 hildako baino gehiago eta dozenaka desagertu utzi ditu orain arte Karibeko hainbat herrialdetan, eta honako toki hauetan izan du intzidentzia handiena: Haitin, Panaman, Dominikar Errepublikan eta Kuban.
Zehazki, gutxienez 31 pertsona hil eta 21 desagertu dira Haitin, azken orduotan izandako eurite eta uholdeetan. Biktima gehienak Port-au-Prince hiriburuaren hegoaldeko sarreran izan dira, eta desagertuen bila jarraitzen dute. Haitiko agintariek alerta egoera bertan behera utzi dute lurralde osoan, urakana urrun dagoelako jada, baina erreskate lanek aurrera jarraitzen dute zonalde kaltetuenetan.
Horrez gain, gutxienez 19 pertsona hil dira Jamaikan, eta uholdeak eta kalte larriak utzi ditu azpiegitura askotan. Halaber, 4 hildako zenbatu dituzte Panaman eta bat Dominikar Errepublikan. Oraingoz ez dute hildakorik aurkitu Kuban.
Bestalde, bigarren mailako errepide eta zubi asko nabarmen kaltetu dira, eta lehorretik bertaratzea bereziki zaila izaten ari da gehien kaltetutako landa eta kostalde eremuetan. Horrek asko moteltzen ditu laguntza humanitarioa eman eta ebaluazioak egiteko lanak.
Erreskate taldeek lanean jarraitzen dute zikloiak gehien kaltetutako eremuetan; izan ere, kalte handiak dituzte etxebizitza, errepide eta azpiegituretan.
Urakanak dozenaka hildako eta kalte handiak eragin ditu Karibetik igarotzean ,Jamaikan, Haitin eta Kuban bereziki, eta Bahametan eta Bermuda uhartedian, berriz, inpaktua arinagoa izan da.
Te puede interesar
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.