Hezbollahk ontzat jo du Libanoko su-etena eta Iran zoriondu du lortutako akordioagatik
Hala ere, xiiten miliziak akordioa lurraldea "erabat askatu aurreko" pausotzat jo du, eta Libanoko indar politikoei "jarrera nazional bateratua" eskatu die, Israelen aurrean herrialdearen subiranotasuna babesteko. Israelek, ordea, argi du momentuz ez dituela indar armatuak Libano hegoaldetik erretiratuko.
Israelgo indarrek Libano hegoaldean egindako bonbardaketetako bat. Argazkia: Europa Press
Hezbollahk, Libanoko milizia xiitak, Iran zoriondu du "fronte guztietarako" su-eten akordioa lortu duelako Estatu Batuekin. Horren arabera, Israelek Libano bonbardatzeari utzi beharko lioke.
Miliziak zabaldu duen oharrean, "lorpen handitzat" jo du elkar ulertzea. Horrez gainera, eskerrak eman dizkio Irani behin eta berriz eskatu duelako Libanoko gerra amaitzea akordioetan sartzea.
Hala ere, Hezbollahk akordioa "lurraldearen erabateko askapena" lortu aurreko etapa gisa hartu du. Alegia, akordio horren ondoren, espero du Israelek Hegoaldean okupatutako lurrak utziko dituela, presoak itzuliko direla eta gerrak kaltetutako eremuak berreraikitzeari ekingo zaiola.
Akordioa ontzat eman duen arren, desplazatutako libanoarrei eskatu die, etxera itzultzen hasi aurretik, agintari eskudunen jarraibideen zain egoteko, Israelek su-etena ez betetzeagatik sor daitezkeen arriskuak saihesteko.
Israelgo tropak erretiratzeari buruz ados jartzerik ez
Israeli mezua bidali dio Hezbollah miliziak: ohartarazi du Libanoko lurraldea, biztanleria eta subiranotasuna defendatzeko konpromisoari eutsi egingo diola, harik eta Israel erabat erretiratu eta presoak askatu arte.
"Fase horretan, Libanoko agintariek eta indar politiko guztiek jarrera nazional bateratua berreskuratu behar dute, herriak adostutako helburuak lortzeko. Helburu horiek Libanoren onerako izango dira, eta subiranotasuna, indarra eta erresilientzia babestu beharko dituzte Israelen anbizioen aurrean", gaineratu du mugimenduak oharrean.
Libanoko gobernuak ere, Joseph Aoun presidentearen ahotik, positibotzat jo du AEBren eta Iranen arteko akordioak Libano barne hartzea, eta espero du "libanoarrei aukera ematea suntsitutakoa berreraikitzeko eta beren bizimodua berreskuratzeko".
Nawaf Salam Libanoko lehen ministroak esan du Israelekin egiten ari diren negoziazioetan eginahalak egingo dituztela, Israelgo armada Libano hegoaldetik "erabat erretiratzea" lortzeko.
Hala ere, Tel Avivek aurreratu du ez duela bere kokalekuak uzteko asmorik. Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel "Israelgo Defentsa Indarrak Libanotik erretiratzearen aurka dago, egungo eta etorkizuneko presio guztiak gorabehera. Netanyahu lehen ministroak argi utzi zien Donald Trump AEBko presidenteari eta goi-funtzionarioei".
Teheranek eta Washingtonek bake-akordioa lortu zutela iragarri zuten igandean, eta, hortaz, gerra amaituko zela eta Ormuzko itsasartea berriz irekiko zela. Iranek adierazi du akordio horretan Libanorako su-etena jasotzen dela. Alde guztiek adostutakoa betetzen badute, datorren ostiralean, ekainaren 19an, egingo da sinadura-ekitaldia, Suitzan. Horren ostean, Irango programa nuklearra negoziatzen hasiko dira bi aldeak.
Joan zen martxoaren 2an Israel Libanori erasotzen hasi zitzaionetik 3.783 pertsona hil eta 11.699 zauritu direla kalkulatu du Libanoko Osasun Ministerioak. Gainera, ehunka mila pertsonak etxetik alde egin behar izan dute, batez ere herrialdearen hegoaldean, Israelen bonbardaketen ondorioz.
Zure interesekoa izan daiteke
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.