Erresuma Batuak sare sozialetan sartzea debekatu die 16 urtetik beherakoei
Australiak eta Erresuma Batuak adin horretan (16 urte) ezarri dute sare sozialetan sartzeko gutxieneko adina. Frantzian 15 urtekoak has daitezke erabiltzen, eta Espainiak 16 urtez beherakoei debekua ezartzeko asmoa dauka.
Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak astelehen honetan jakitera eman duenez, aurrerantzean, 16 urtetik beherakoak ezin izango dira sare sozialetan sartu. Erresuma Batuko Gobernuak haurrak babesteko helburuarekin hartu du erabakia, eta dena ondo bidean, datorren udaberrian jarriko da indarrean.
"Ezin dut gertatzen ari dena horrela utzi, haurrek euren haurtzaroa berreskuratuko dute", adierazi du sare sozialetan argitaratu duen bideo batean. "Benetako aldaketa izango da", gaineratu du.
Haur eta nerabeek Internet bidez jasotzen dituzten eduki kaltegarriengatiko kezka gero eta handiagoa dela nabarmendu du Starmerrek, eta ildo horretan, sare sozialek adingabeak "zorigaiztokoak" izatea eta jazarpena eta abusua erraztea ekarri dutela ohartarazi du. Horrek guztiak haurren "osasun mentala kaltetu" dezakeela esan du.
Australiak eta Frantziak emandako pausoari jarraitzen dio, horrnenbestez, Erresuma Batuak, adin txikiko batzuei sare sozialen plataforma nagusieta sartzea erabat debekatuz, hainbat joko-aplikaziotarako mugak ezarriz, eta haurrak ezezagunekin harremanetan jartzea oztopatuz.
"Erabaki hau ez da arinki hartu", esan du Starmerrek, "baina Gobernua erabakiak hartzeko dago eta argi dago erabateko debekua dela aukerarik onena", azaldu du. "Gurasoek onena nahi dute seme-alabentzat, eta nire aldetik, nire seme-alabak seguru egotea eta zoriontsuak izatea besterik ez dut nahi", adierazi du.
"Uste dut gu txikiak ginenean gauzak errazagoak zirela. Orain teknologia gure bizitzako zirrikitu guztietan sartzen da, eta gurasoek argi esan digute: seme-alabek sare sozialekiko mendekotasuna dute, denbora familiarekin ematea eta lo-kalitatea falta zaie", azaldu du.
"Pauso handi" hau eman aurretik "asko pentsatu" dutela esan du: "Proba guztiak sakon aztertu ditugu, teknologia aldatzen doan heinean erabakiak edonola ez hartzeko. (...) Neurriak munduko konpainia boteretsuenetako batzuen erresistentziarekin topo egin du, baina irabazi egingo dugu. Gure jarrera ezin sendoagoa da, sare sozialen ondorioz gure seme-alabak ez direlako zoriontsuak eta ez daudelako seguru", amaitu du.
Von der Leyenek uste du gero eta "argudio sendoagoak" daudela adingabeak sare sozialetan sartzea atzeratzeko
Ursula von der Leyen Europako Batzordearen presidenteak ere haur eta nerabeei sare sozialetarako sarbidea atzeratzea defendatu du astelehen honetan, plataforma horiek gizakion garapenaren "funtsezko" etapetan izan ditzaketen arriskuak direla eta.
"Arriskuak direla eta, sare sozialak erabiltzeko gutxieneko adina atzeratzearen aldeko argudioak gero eta sendoagoak dira", adierazi du aste honetan Evianen (Frantzia) egingo den G7aren goi-bileraren aurreko agerraldian.
Adingabeen babesarekin batera, Von der Leyenek aurreratu du G7ko liderrek Adimen Artifizialaren (AA) auzia ere eztabaidatuko dutela.
LEGERIA
Espainiako Gobernuak sare sozialetan sartzea debekatuko die 16 urtetik beherakoei
Pedro Sanchezek iragarri du Espainiak sare sozialen zuzendariak erantzule egingo dituela legez kanpoko eta gorrotozko edukiengatik.
Espainiako legea, 2025eko irailetik labean
Espainiako Estatuan, 2025eko irailaz geroztik ari dira Kongresuan presazko prozedura baten bidez, ingurune digitaletan adingabeak babesteko Lege Organikoa izapidetzen. Legeak 16 urtetik beherakoei sare sozialetan sartzea debekatzea aurreikusten du.
Espainiako arauaren kasuan, PSOEk 16 urtetik beherakoei erabateko betoa ezartzea eztabaidatu nahi du Kongresuan, baina Alderdi Popularrak, Junts per Catalunyak, Esquerra Republicanak eta EH Bilduk gurasoen baimenari lotzea proposatzen dute. Ikusi egin beharko da, beraz, zertan geratzen den, azkenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.