François Hollande
2015/11/23 - 10:16
EIri aurre nola egin aztertzen ari dira Hollande eta Cameron
François Hollandek David Cameron hartu du gaur Parisen, Estatu Islamiarrari aurre egiteko koordinazioari buruz hitz egiteko.
2015/11/20 - 21:58
Zertan datza larrialdi egoera Frantzian?
Neurriak botere bereziak ematen dizkio Gobernuari, eta hainbat eskubide murriztea dakar.
2015/11/20 - 21:23
Frantziak hiru hilabetez luzatu du larrialdi egoera
Lege proiektuak Asanblada Nazionalaren babesa jaso zuen atzo eta gaur Frantziako Senatuak behin-betiko onarpena eman dio.
2015/11/20 - 00:51
Valls: 'Terrorista batzuk errefuxiatuen krisiaz baliatu dira'
Lehen ministro frantziarrak esan du ez dakitela Abdelhamid Abaaoud nola sartu zen Frantzian eta ezin duela baztertu talde jihadista gehiago atentatuak egiteko prest egotea.
2015/11/19 - 11:26
Frantziak hiru hilez luzatuko du larrialdi egoera
Horrela ohartarazi du Frantziako lehen ministro Manuel Vallsek Frantziako Asanblea Nazionalaren aurrean.
2015/11/18 - 09:52
Hollanderen gerra
Hollandek ostiralean esan zuen Frantzia Daeshen kontrako gerran dagoela eta eman dituen pausu guztiak, gerra baten modukoak dira.
2015/11/17 - 20:14
EIren aurkako erasoak koordinatzea adostu dute Frantziak eta Errusiak
Errusiak jada areagotu ditu Estatu Islamikoaren aurkako bonbardaketak.
2015/11/17 - 12:43
EBko estatu kideek Frantziari babesa eman diote 'aho batez'
Europako itun komunitarioen 42.7 artikulua ezartzeko eskatu dio Frantziak EBri; klausula horren arabera, herrialde bati armaz eraso badiote, estatukideek elkartasuna adierazi beharko diote.
2015/11/17 - 11:02
Hollande eta Kerry Eliseoan bildurik daude
Frantziako presidenteak iragarri duenez, laster Barack Obamarekin eta Vladimir Putinekin bilduko da, Sirian terrorismoari aurre egiteko koalizioa sortzeko.
2015/11/16 - 22:19
Errefuxiatuenganako elkartasuna eskatu du NBEk, Parisko erasoen ostean
Bestalde, Marine Le Pen ultraeskuindarrak Frantziak etorkin gehiagorik ez hartzea eskatu du.
2015/11/16 - 19:53
Hollandek hiru hilabetez luzatu du larrialdi egoera Frantzian
Frantziako presidenteak iragarri du Konstituzioa erreformatuko dutela, Sirian bonbardaketak areagotuko dituztela eta polizia kopurua handituko dutela. “Frantzia gerran dago”, nabarmendu du.
2015/11/16 - 13:23
Frantziak isiltasunean omendu ditu biktimak
Hollande eta Valls Sorbona Unibertsitatean izan dira. Han bildutakoek Marsellesaren doinuekin apurtu dute minutuko isilunea.
2015/11/16 - 08:28
Frantziak Estatu Islamikoaren gotorlekua bonbardatu du Sirian
Dozena bat hegazkinek parte hartu duten operazioan, talde jihadistaren aginte zentro, errekrutatze zentro, armategi eta entrenamendu eremu bati eraso diete.
2015/11/15 - 12:03
Frantziako presidenteak Sarkozy hartu du Eliseo Jauregian
Batasun-itxura emateko asmoz, politikari nagusiekin batzartuko da François Hollande. Horren harira, Nicolas Sarkozy oposizioko liderra hartu du igande goiz honetan.
2015/11/15 - 10:50
Ihes egin duen susmagarri baten bila dabil Frantziako Polizia
Bestalde, Poliziak terroristetako bat identifikatu du: Ismael Omar Mostefai paristarra. Bataclan dantzalekuan izandako eztandaren ostean aurkitutako hatz zati bati esker identifikatu dute.
2015/11/14 - 16:50
3 taldetan zeuden banatuta terroristak, eta horietako 7 hil egin dira
Bestalde, Belgikako Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu atentatuekin zerikusia dutelakoan.
2015/11/14 - 16:23
Saint Denis estadioan zeuden ikusleek leherketak entzun zituzten
François Hollande Frantziako presidentea Frantzia-Alemania partida ikusten zegoen Saint Denis estadioan, Parisen, erasoak izan ziren unean. 80.000 pertsona inguru batu ziren estadioan.
2015/11/14 - 16:00
Urtebete ere ez da igaro 'Charlie Hebdo'ren aurka eginiko erasotik
Urtebete ere ez da igaro terrorismo islamikoak Frantziako hiriburua azkenengoz astindu zuenetik. Atentatuen errepasoa, bideo honetan.
2015/11/14 - 15:55
Gau luzea eta egunsenti tristea, Parisen
Gau luzea pasa dute paristarrek etxetik irten gabe, Internet, irrati eta telebistaren bidez egoeraren jarraipena egiten. Beldurtuta pasa dituzte orduak.
2015/11/14 - 15:11
Estatu Islamikoak bere gain hartu du Parisko sarraskia
Estatu Islamikoa erakunde terroristak bere gain hartu ditu Parisko atentatuak, eta gertatutakoa "ekaitzaren hasiera" baino ez dela izan ohartarazi dio Frantziari.