Frankismoa
2022/11/03 - 10:01
Queipo de Llano jeneral frankistaren gorpuzkiak atera zituzten Sevillako Macarenaren basilikatik
Goizaldean atera dituzte Gonzalo Queipo de Llano jeneral frankistaren gorpuzkiak Sevillako Macarena Basilikan lurperatuta zegoen ohorezko lekutik. Familiak txalo artean agurtu du hil-autoa.
2022/10/31 - 15:23
Espainiako Gobernuak omenduen artean Jose Ariztimuño ''Aitzol'' apaiz tolosarra dago
Memoria Demokratikoaren Lege berriak ezartzen dituen betebehar guztiak betetzen ditu: euskal apaiza, abertzalea, atxilotua eta erahila. "Aitzol", idazlea, pentsalaria eta euskaltzalea izan zen.
2022/10/31 - 13:42
Espainiako Gobernuak omenaldia egin die frankismoaren biktima guztiei
Omendutako pertsonen artean Jose Ariztimuño "Aitzol" apaiz, kazetari eta idazlea eta Ramon de la Sota enpresari eta politikari jeltzalea daude.
2022/10/25 - 18:11
'Hormigoizko mugak', frankismoan Nafarroan eraikitako defentsa egiturak berreskuratzea helburu duen ekimena
Francoren erregimenaren errepresioaren ikurretako bat dira defentsa egiturak, eta horien atzean dagoen istorioa herritarrei helarazi nahi zaie. Nafarroako eta Espainiako gobernuek elkarlanean jarriko dute martxan ekimena, eta gaur izenpetu dute horretarako akordioa.
2022/10/22 - 18:54
Gerra Zibilean fusilatutako gipuzkoarrak omendu dituzte Hernanin
200 inguru izan ziren 1936ko gerraren testuinguruan fusilatu eta dokumentatu gabe lurperatu zituztenak. Hernaniko Udalak deituta, oroimen ektaldia egin dute gaur Hernaniko hilerrian 'Argi-Horma' eskulturaren aurrean, hildakoen senideekin eta elkarte memorialistetako kideekin batera.
2022/10/21 - 16:55
Frankismoak konfiskatutako zenbat lan dituen ikertzen ari da Prado museoa
Madrilgo Prado museoak historian lehen aldiz ikerketa abiatu du frankismoak lapurtutako zenbat lan dituen jakin eta benetako jabeei itzultzeko. Museoak bere biltegiak ireki dizkigu eta ikerketa arduradunarekin izan gara bertan.
2022/10/21 - 16:49
Gaur sartu da indarrean Memoria Demokratikoaren Legea
2007an Zapateroren Gobernuak onartutako legea ordezkatuko du gaurtik aurrera aplikatuko denak. Memoria Demokratikoaren Lege berri honen helburua biktimak erdigunean jartzea da.
2022/10/20 - 17:04
Estatuak Sota familiari frankismoak konfiskatutako artelanak itzuli dizkio; hori egiten duen lehen aldia da
Gerra zibilaren ondoren, frankismoak milaka artelan lapurtu eta desagerrarazi zituen. De la Sota enpresaburu nazionalistari 300 obra kendu zizkion, eta orain estatuak bi itzultzea lortu du familiak. Historian lehen aldia da frankismoak lapurtutako obrak jabeari itzultzen dizkiotela.
2022/10/09 - 19:17
Fiskaltzak Voxen Viva22 ekitaldian jo zuen taldea ikertzea nahi du Memoria Historikoaren aldeko elkarteak
"36ra itzuliko gara" aldarrikatu zuten Infovlogger eta Los Mecanios delako taldeek abesti batean, eta komunisten, feministen, Bilduren eta Rufianen aurkako mezuak zabaldu zituzten eskuin muturrak asteburuan egin duen ekitaldi jendetsuan.
2022/10/05 - 21:24
Senatuak amiantoaren biktimentzako funtsa onartu du hainbat urtetako aldarrikapenen ostean
Ekimena, aho batez, aldeko 259 botorekin eta Antonio Roman Jasanada PPko senatariaren boto oker batekin onartu dute. Asviamie elkarteko eta Legebiltzarreko Mahaiko kideak goi ganberan izan dira. Ekimena Gasteizko Ganberaren lantalde batetik abiatu zen duela 11 urte.
2022/10/05 - 20:27
Memoria Demokratikoaren legeko funtsezko hamar ezaugarri
Besteak beste, Gerra Zibilean eta diktadura frankistan zehar desagertutako pertsonen bilaketa eta 1978tik 1983ra egindako giza eskubideen urraketen ikerketa jasotzen ditu lege berriak.
2022/10/05 - 20:16
Memoria Demokratikoaren Legea behin betiko onartu dute
Estatuak Gerra Zibileko eta diktadura frankistako desagertuak bilatzeko duen konpromisoa eta 1978tik 1983aren amaierara bitartean gertatutako giza eskubideen urraketak aztertzea dira lege berriaren gakoetako batzuk. Zapateroren Gobernuak onartutako Memoria Historikoaren Legea indargabetuko du.
2022/10/05 - 09:11
Senatuak amiantoaren biktimentzako funtsa onartuko du gaur
Asviamie elkarteko eta Legebiltzarreko Mahaiko kideak goi ganberara joango dira. Ekimena Gasteizko Ganberaren lantalde batetik abiatu zen duela 11 urte. Memoria Demokratikoaren legeari ere argi berdea ematea espero da.
2022/09/26 - 20:13
Luis Iriondo, Gernikako bonbardaketa faxista sufritu eta bizirik zegoen bakanetakoa, hil da
Gernikako Udalak omenaldia egin zion irailaren 3an, bizkaitarrak 100 urte bete baitzituen. 1937ko apirilaren 26an babesleku batean egon eta onik atera zen.
2022/09/13 - 20:35
Bertan hobiratutako 17 gudulariren izenak jasotzen dituen plaka jarriko dute Polloeko mausoleo frankistan
Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako ikerketan ezinezkoa izan den arren horien gorpuzkiak identifikatzea, Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 17 horien eta bertan ehortzitako gainerako dozenaka borrokalari errepublikarren memoria berreskuratu nahi dute, biktimen senideekin hala adostuta.
2022/08/29 - 19:26
4.700 desobiratze burutu ditu Aranzadik Begoñako hilerrian
Aranzadi Zientzia Elkartea joan den urrian hasi zen Begoñako hilerrian gorpuak ateratzen, eta hasiera batean aurreikusitakoa baino bost aldiz exhumazio gehiago gauzatu dituztela jakinarazi dute.
2022/08/19 - 15:32
Gernika memoria toki izenda lezakete, Ezkabako gotorlekuarekin eta Cumbre jauregiarekin batera
Memoria Demokratikoaren Espainiako Legeak "errepresioarekin eta indarkeriarekin" lotura berezia duten lekuen inbentario bat egitea aurreikusten du. Iruñetik gertu dagoen Ezkabako gotorlekua eta Donostiako Cumbre jauregia zerrendan egongo dira, legeak hala ezarri baitu.
2022/08/01 - 23:42
Horrelakoa da Espainiako Gobernuak onartutako sekretu ofizialen legearen aurreproiektua
Goi sekretuak desklasifikatzeko 50 urteko epemuga ezarriko du, baina beste 15 urtez luzatzeko aukera ere, sekretua 40 urte (10 urtez luzatzeko aukera), informazio konfidentziala 7 urtetik 10era eta informazio mugatua 4 urtetik 6ra.
2022/07/28 - 17:13
Frankismoak kontzentrazio-esparru bat zuen Urduñan
Denok dugu ezagun Auschwitzeko kontzentrazio-esparrua, baina ez, ordea, frankismoak Urduñan ezarri zuena. Horretan, ehunka pertsona hil zituzten. Bideo honetan, biktima horien senide batzuen testigantzak bildu ditugu.
2022/07/26 - 18:29
Hamar fusilaturen gorpuzkiak atera dituzte Baternaingo hiru hobitatik
Litekeena da gorpuak 1936ko uztaileko kolpe militarraren ondorengo hilabeteetan Iruñeko kartzelatik ateratako lagunenak izatea. 1936ko udan eta 1937ko aurreneko hilabeteetan, fusilamenduak eta hobiratze klandestinoak izan ziren Baternainen.