Frankismoa
2022/03/26 - 15:04
Frankismoak 1936 eta 1945 artean exekutatutako 2.000 pertsona baino gehiago omendu ditu Eusko Jaurlaritzak
Gogora Memoriaren Institutuaren ikerketa baten arabera, 2.194 pertsona hil zituzten urte horien artean. Tokiko agintari nagusiek pertsona horiek gogoratu dituzte, Bilboko Hilerrian egindako omenaldian.
2022/03/26 - 14:28
Frankismoaren hiru biktimaren lekukotza gordin eta latzak
Rosario Valdivielsok, Juan Jose Valdivielsoren (1937an fusilatua) alabak, Maite Canedok, Heliodoro P. Jorge Lacaren bilobak (1938an exekutatua) eta Natividad Roak, Florencia Olazagoitiaren bilobak (1936an exekutatua), frankismoaren biktimek Jaurlaritzak egindako omenaldian parte hartu dute.
2022/03/26 - 14:09
Gerra Zibileko biktimei omenaldia
Tokiko agintariek eta Gogora Memoriaren Institutuak omenaldia egin dute Bilboko Hilerrian, Derion (Bizkaia).
2022/03/25 - 10:13
Frankistek 2.200 pertsona exekutatu zituzten Euskadin 1936-1945 aldian, erdiak baino gehiago epaiketarik gabe
Epai judizialik gabe egindako exekuzioak Araban eta Gipuzkoan jazo ziren bereziki, Estatu kolpeak irabazi edo handik gutxira tropa frankisten menpe geratu ziren lurraldeetan.
2022/03/23 - 14:45
Martxoak 3 elkarteak azalpenak eskatu dizkio PSOEri biktimen eskubideak bermatzeko "beste mekanismoei" buruz
PSOEren "koherentzia eza" eta "hipokresia" salatu ditu Martxoaren 3ko sarraskiaren biktimen elkarteak, ikerketa batzordea eratzeari uko egin baitiote sozialistek.
2022/03/22 - 19:28
Ernaik Barakaldoko gurutze frankista bota du
Ezker abertzalearen gazte erakundeak azpimarratu du Bizkaian jada ez dela geratzen "monumentu frankista publikorik".
2022/03/15 - 17:17
Batzorde batek martxoak 3ko sarraskia ikertzea onartu du Kongresuko Mahaiak
EH Bilduk eta ERCk proposamena aurkeztu zuten Ganberan, eta orain Bozeramaileen Batzordeak eztabaidatu eta bozkatu beharko du.
2022/03/03 - 21:31
Ehundaka pertsona atera dira Gasteizen, martxoaren 3an gertatutakoagatik "inpunitatearen" amaiera eskatzeko
Bost langileren heriotza eragin zuen karga polizialean kaltetutakoen elkarteak biktimek jasan duten "ahanzturarekin" amaitzeko eskatu du.
2022/03/03 - 21:20
Martxoaren 3ko biktimen omenezko manifestazioa egin dute Gasteizen
Poliziak tiroz hildako bost langileen omenez egindako monolitoa lorez bete da, erakundeen, alderdien eta sindikatuen eskutik. Arratsaldean manifestazioa egin dute Gasteizen.
2022/03/03 - 15:37
Martin Villak martxoaren 3ko gertakarietan izandako erantzukizuna argitzea eskatu du Legebiltzarrak
Poliziak tiroz hildako bost langileren heriotzari buruzko eztabaida osoko bilkurara iritsi da EH Bilduren eskutik, gertakari horien 46. urteurrena betetzen den egun berean.
2022/03/03 - 13:20
Beatriz Artolazabal: ''Estatuak zor bat du oraindik martxoaren 3ko biktimekin''
Artolazabal sailburuaren ustez, biktimek "memoria, egia eta errekonozimendua" izateko eskubidea dute, izan ere, "memoriak eta egiak bat egin behar dute, etorkizunean berriro gerta ez dadin".
2022/03/03 - 13:02
Unidas Podemosek ''egia, justizia eta erreparazioa'' eskatu ditu martxoaren 3ko biktimentzat
Garbiñe Ruiz Gasteizko bozeramailea eta Roberto Uriarte diputatua Zaramaga kaleko monolitoan izan dira biktimak oroitzeko.
2022/03/03 - 11:45
Idoia Mendia: ''Inork ez du hil behar bere lan eskubideak defendatzeagatik''
Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea eta Lan eta Enplegu sailburua Zaramaga auzoan izan da 1976ko martxoaren 3an hildako bost langileak omentzeko.
2022/03/01 - 16:39
Martxoak 3 elkarteak eta CEAQUAk justizia lortzeko eta inpunitatearen aurka borrokan jarraitzea eskatu dute
Jacinto Lara Argentinako Kereilaren abokatuak ziurtatu du Martin Villaren kontrako prozesua ez dela artxibatu eta ez dela artxibatuko. Martxoak 3 elkarteak babesa eskertu du, eta 46. urteurreneko jardueratan parte hartzera deitu du.
2022/02/16 - 13:30
Gogora institutuarekin harremanetan jartzeko deia egin diete frankismoak fusilatutako pertsonen senideei
Frankismoak 1936aren eta 1945aren artean fusilatutako pertsonen oroimenezko ekitaldia prestatzen ari dira Eusko Jaurlaritza eta Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua. Omenaldia martxoa amaieran izango da.
2022/01/25 - 12:51
Kongresuko Mahaiak atzera bota du Martin Villaren agerraldia eskatuz EH Bilduk egindako eskaria
EH Bilduk Martin Villa ministro frankista ohiaren agerraldia eskatu zuen Espainiako Kongresuko Konstituzio Batzordean. Kongresuko Mahaian ordezkaritza duten PSOEk, PPk eta Voxek aurka bozkatu dute. Unidas Podemosek soilik bozkatu du alde.
2022/01/20 - 14:17
Unidas Podemosek salaketa aurkeztu du Martin Villak martxoaren 3az esandakoengatik
Rodolfo Martín Villa ministro ohiak 1970eko hamarkadan egindako hilketa edo tortura kasuetan (1977ko martxoaren 3ko sarraskia, besteak beste) izan zitzakeen "erantzukizunei" buruz egindako adierazpenen inguruko salaketa da.
2022/01/20 - 14:05
Unidas Podemosek auzitara jo du Martin Villak martxoaren 3ko sarraskiagatik egindako adierazpenengatik
Astelehenean egindako ekitaldi publiko batean, ministro frankista ohiak esan zuen bera izan litekeela 1976ko martxoaren 3an Gasteizen Poliziak egin zuen sarraskiaren "erantzule politiko eta penala".
2022/01/20 - 01:16
Unidas Podemosek auzitara joko du Martin Villak martxoaren 3ko sarraskiagatik egindako adierazpenengatik
Astelehenean egindako ekitaldi publiko batean, ministro frankista ohiak esan zuen bera izan litekeela 1976ko martxoaren 3an Gasteizen Poliziak egin zuen sarraskiaren "erantzule politiko eta penala".
2022/01/17 - 22:23
Martin Villak ukatu egin du aurkari politikoa desagerrarazteko "plan sistematiko eta orokor" bat egon zenik
Ministro frankista ohiak aitortu du 1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren "erantzule politiko eta penala" izan litekeela. EH Bilduk Rodolfo Martin Villaren agerraldia eskatu du Kongresuan, adierazpen hori "oso larria" dela iritzita.