Frantziako Gobernua
2022/04/25 - 11:44
Poza eta kezka agertu ditu Joseba Erremundeguyk, balore demokratikoek irabazi arren Le Penek gora egin duelako
Macronen bigarren agintaldiari begira, Baionako hautetsia eta Hirigune elkargoan Kanpo Gaietarako kontseilari denak espero du presidenteak umiltasunez jokatuko duela eta entzungo dituela Ipar Euskal Herritik egiten zaizkion eskaerak, besteak beste, euskarazko murgiltze eredua bermatzea.
2022/04/25 - 11:06
Emmanuel Macronen aurkako manifestarien aurka kargatu du Poliziak Parisen
Emmanuel Macron Frantziako presidentearen aurkako manifestarien eta poliziaren arteko istiluak izan dira bart Frantziako hainbat hiritan, Parisen barne.
2022/04/25 - 10:44
Emmanuel Macron Frantziako presidente hautatu dute berriro, Marine Le Peni gailenduta
Emmanuel Macronek aurreikuspenak bete eta hauteskunde presidentzialen bigarren itzulian garaile izan da, baina 1969az geroztik abstentzio maila altuenarekin. Marine Le Peni esker, ultraeskuinak botoen % 40aren langa gainditu du lehen aldiz.
2022/04/25 - 10:34
Melenchon hasi da ezkerra mugitzen Parlamenturako hauteskundeei begira
Macronek irabazi ondoren, Mélenchon kexatu egin da, frantsesek ez dutelako ezkerreko hautagaiari botoa emateko aukerarik izan. Orain ezkerreko hautagaiak gogoratu duenez, aukera hori hurrengo Parlamenturako hauteskundeetan daukate, berak dioenez, "hirugarren itzulian".
2022/04/25 - 01:09
Eta orain, zer? Macronen hurrengo agintaldiaren gakoak
Hauek dira Frantziako presidenteak bigarren agintaldian izango dituen erronka nagusiak.
2022/04/25 - 00:50
Macronek ultraeskuina garaitu du
Egungo presidenteak botoen % 58,55 jaso ditu, eta Marine Le Penek, % 41,45. Eskuin muturrak, hala ere, inoizko emaitzarik onenak lortu ditu.
2022/04/25 - 00:23
Le Penen alde "haserreagatik" bozkatu dutenei erantzunak ematea promestu du Macronek
Frantziako presidenteak ezkertiarrentzako mezuak ere izan ditu hauteskundeak irabazi eta gero, eta ekologia sustatuko duela nabarmendu du.
2022/04/24 - 23:50
Ipar Euskal Herrian ere irabazi du Macronek
Frantziako batez besteko emaitzak gainditu egin ditu egungo presidenteak Ipar Euskal Herrian.
2022/04/24 - 23:06
Le Penek aitortu egin du galdu duela, baina bere emaitzak "historikoak" direla nabarmendu du
Macronen aurrean galdu egin badu ere, ultraeskuinak inoizko emaitza onenak eskuratu ditu.
2022/04/24 - 13:32
Bozka eguna Frantziako presidentetzarako hauteskundeetan
Ia 50 milioi herritar daude botoa ematera deituta, eta Emmanuel Macron edo Marine Le Pen hautagaien artean aukeratu beharko dute Frantziako presidentetzarako hauteskundeen bigarren bueltan. Hauteslekuak 08:00etatik 19:00etara egongo dira zabalik, eta emaitzak gauean bertan ezagutuko dira.
2022/04/23 - 21:12
Frantziako presidentetzarako hauteskundeak, bost gakotan
Frantziako presidentetzarako hauteskundeetan, Emmanuel Macron eta Marine Le Pen neurtuko dituen bigarren itzuliak bost zalantza handi argitu beharko ditu igande honetan.
2022/04/23 - 16:58
Ipar Euskal Herrian inkestek Emmanuel Macroni ematen diote garaipena
Lehen itzuliko kanpaina epel joan zen baina, azkenean, parte hartzea 2017koa baino altuagoa izan zen. Orain, azken inkestek garaipena eskaintzen diote Macroni eta, Iparraldeari dagokionez, boto erreserbarik handiena Melenchonen aldekoek izango dute.
2022/04/23 - 16:50
Europar Batasunak Macronen garaipena espero du
Biharko hauteskundeen emaitzek eragin zuzena izango dute Europar Batasunean. Bruselan, Macronek gobernuan jarraitzea espero dute, izan ere, azken urteotako presidenteak EBko politikekin jarraituko luke eta horrek, Europar Batasuna indartuko luke.
2022/04/23 - 16:45
Macron eta Le Penen programa politikoen gakoak
Eros-ahalmenak markatu du hauteskunde kanpaina: Macronek gasaren eta elektrizitatearen tarifak blokeatzen jarraitzea proposatu du; Le Pen, berriz, BEZa jaistearen aldekoa da. Erretiratzeko adina, Europar Batasunarekiko jarrera edo belo islamikoa izan dira azken egunotako beste gakoetako batzuk.
2022/04/23 - 16:38
Hainbat manifestazio izan dira Frantzian ultraeskuinaren aurka, baina baita Macronen politiken aurka ere
Aurreko egunetan manifestazio ugari izan dira ultraeskuinaren eta Macronen politikaren aurka, eta hainbat unibertsitatetan itxialdiak egin dituzte. Gaurko egunean hainbat manifestazio deituta daude herrialdeko hainbat lekutan, hala nola Parisen.
2022/04/23 - 14:04
Hausnarketa eguna Frantzian, biharko abstentzio hotsen itzalpean
Macronen kontinuismoak abantaila azaldu du Le Penen aurrean. Azken horrek, ordea, ez du jada hainbeste gaitzespenik eragiten hautesleriaren artean.
2022/04/22 - 23:28
Hauteskunde kanpainaren azken orduetan elkarren kontrako tonua gogortu dute Macronek eta Le Penek
Macron presidentegaiak gehiegizko konfiantzaz ohartarazi du eta azken orduko proposamenak egin ditu. Le Pen ultraeskuindarrak merkatu batean eta jendez inguratuta egin du kanpainako azken ekitaldia.
2022/04/21 - 00:30
Ipar Euskal Herriko hautetsien bozketa sinbolikoa, herritarrek eskuin muturraren aurka bozka dezaten eskatzeko
Le Penekin demokrazia arriskuan egongo dela ohartarazita, ez dute zuzenean Macronen aldeko botoa eskatu. Eskuin muturrari bakoitzak bere moduan egin behar diola aurre azpimarratu dute.
2022/04/17 - 00:42
Macronek egitasmo ekologikoez arduratuko den lehen ministro bat izango duela hitzeman du
Presidenteak horixe adierazi du boto-emaile ezkertiarrei begira; izan ere, litekeena da Melenchonek datozen orduetan jakinaraztea bigarren itzulirako boto agindurik emango duen ala ez.
2022/04/11 - 22:33
Ezkerreko eta eskuineko frantziar alderdi tradizionalak, desagertzeko zorian
Alderdi Sozialistak eta errepublikano kontserbadoreek ez dute botoen % 5 ere lortu, eta finantziazio arazo larriak izango dituzte bizirauteko.