Melenchon hasi da ezkerra mugitzen Parlamenturako hauteskundeei begira
Macronen garaipenaren ondoren, Jean Luc Mélenchon buruzagiak dei egin dio ezkerrari mobilizatu dadin ekaineko hauteskundeei begira. Bere alderdia orain Batasun Popularra deitzen da, Frantzia Intsumisoa bertan behera utzita. Orain parlamentuan gehiengoa lortzeko helburua dauka, lehen ministro izateko.
Melenchonek Marine Le Penekin ia-ia berdinketa lortu zuen Presidentetzarako hauteskunde hauen lehen itzulian. Izan ere, dezima gutxigatik bigarren itzulitik kanpo geratu zen. Bigarren itzuli horretan Macronek irabazi ondoren, Mélenchon kexatu egin da, frantsesek ez dutelako ezkerreko hautagaiari botoa emateko aukerarik izan. Orain ezkerreko hautagaiak gogoratu duenez, aukera hori hurrengo parlamenturako hauteskundeetan daukate, berak dioenez, "hirugarren itzulian".
Horretarako, hasi da dagoeneko presidente hautatu berriari leporatzen, politika soziala eta ekologikoa kanpainatik kanpo izan dela. Klase behartsuen defentsore moduan bere burua aurkeztuta, Mélenchonek bere gain hartu du arrazoi horien bandera, eta hauteskunde kanpaina berria hasitzat eman du hauteskunde gauean.
Mélenchonek Asanblea Nazionalean ezkerreko gehiengoa eskuratzen baldin badu, Alderdi Sozialistaren botoak bilduz, lehen ministro izatea lortu dezake.
Frantziako sisteman, lehen ministroa, Errepublikako presidentearen alderdikoa ez bada, biek elkarrekin kohabitazioan bizi behar dute. Lehen kohabitazioa 1986 eta 1988 bitartean gertatzen zen, François Miterrand sozialista, Errepublikako presidente, eta Jacques Chirak kontserbadorea, lehen ministro zirelarik. Orduan bien artean nahiko tirabira izan ziren.
Bigarren kohabitazioa 1993 eta 1995 bitartean izan zen. Orduan Mitterrand presidentea eta Édouard Balladour kontserbadorearen artean kortesia harreman nabaria izan zuten.
Hirugarren kohabitazioa Chirac kontserbadorea, presidente moduan, eta Lionel Jospin, lehen ministro sozialistaren artean gertatu zen 1997tik 2002ra.
Ekainaren 12 eta 19ko Parlamenturako hauteskunde hauek gakoa ezkerraren batasunean izango da. Horren ondorioz, ezkerrak Parlamentuan gehiengoa lortzen baldin badu, Macronen politika baldintzatu ahal izango du. Beraz, Macron hori saihesten ahaleginduko da, Errepublika Martxan, bere alderdiak Asanblea Nazionalean gehiengoa lortu dezan, datozen bost urteetan bere politika inongo baldintzarik gabe aurrera eraman ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
UEFAk "ulertezin eta justifikaezin" jo du Balogun indultatzea
Aurrelari estatubatuarrari txartel gorria kentzeak erakundeen kritikak eragiten jarraitzen du Belgikaren aurkako partidaren atarian.
Zer dio 27. artikuluak Balogunek Belgikaren aurka jokatu ahal izateko?
FIFAri "diziplina neurri baten aplikazioa erabat edo partzialki eteteko" gaitasuna ematen dio. Aurrekari bat dago 1962ko Munduko Txapelketan Garrincha brasildarrarekin.
Tourrak bere hirugarren etapa moztuko du gaur eta Les Anglesen amaituko da suteengatik, ikuslerik gabe
Frantziako lasterketaren antolatzaileek hirugarren etaparen azken zatia aldatzea erabaki dute, Granollers eta Les Angles lotzen dituena, Frantzia hegoaldeko baso-suteengatik.
Ebola agerraldiak 500 hildako baino gehiago eragin ditu Kongoko Errepublika Demokratikoan
Tokiko agintarien arabera, 1.561 ebola kasu baieztatu dituzte eta horietatik 253k gaixotasuna gainditu dute.
FIFAk txartel gorria kendu dio AEBko jokalari bati Trumpek Infantinori ustez egindako dei baten ostean
Folarin Balogun Ipar Amerikako selekzioko izarrari kendu dio txartela, final-hamaseirenetako partidan kanporatua izan ostean, eta final-zortzirenetan Belgikaren aurka jokatzeko aukera izango du.
Gutxienez 11 pertsona hil eta 46 zauritu dira Kieven, Errusiaren bonbardaketetan
Volodímir Zelenski Ukrainako presidenteak horrelako eraso bat gertatuko zela ohartarazi ondoren etorri dira erasoak.
Milioika lagunek eman diote azken agurra Ali Khameneiri
Mendekua eta Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako Presindetearen heriotza eskatuz, ehunka milaka dira gaur ere Ali Khameneiri azken agurra ematen ari direnak Teheranen. Haren hiru seme ikusi ahal izen dira hilkutxaren aldamenean otoiz egiten, baina ez haren ondorengo izendatu zuten Motjaba Khamenei.
Trumpek AEBren handitasuna goraipatu du independentziaren 250. urteurrenean: "Inor ezin da gu bezalakoa izan"
Agintariak aukera aprobetxatu du herrialdeko "komunisten" aurka egiteko eta bere hauteskunde erreforma polemikoa sustatzeko.
Kanpalekuetan bizirauten ari dira astindutik bizirik irtendako venezuelarrak
Askok etxea galdu dute eta beste batzuek kalteak dituzte, ez dakite itzultzerik izango duten. Laguntza humanitarioa behintzat iristen ari da Hego Amerikako herrialdera.
ETBk Iranera sartzea lortu du, Ali Khamenei buruzagiaren hileta bertatik bertara kontatzeko
Milaka herritar ari dira ayatola gorenaren agur ekitaldietan parte hartzen. Mendeku eskean batzuk; negar malkotan, besteak. Ekitaldiak aste betez luzatuko dira, eta erregimenak indar eta batasun irudia eman nahi du.