Frantziako Gobernua
2024/01/29 - 18:44
Frantziako laborariek Parisko sarbide nagusiak blokeatu dituzte
14:00etan hasi dute mobilizazioa, eta dagoeneko zortzi autobide itxi dituzte.
2024/01/29 - 18:31
A-63 autobideko blokeoa altxatu dute Ipar Euskal Herriko laborariek, baina bestelako protestak egingo dituzte
Soldata hobeez gain, Europar Batasunean trantsizio ekologikorako hartzen ari diren neurriek euren sektorearekin dakartzaten albo ondorioak aztertzea eskatzen dute.
2024/01/29 - 11:55
Frantziako nekazariek Pariserako sarbideen blokeo mugagabea egingo dute arratsaldetik aurrera
Frantziako Gobernuak "neurri gehigarriak" agindu ditu Frantziako nekazariei laguntzeko, eta 15.000 polizia mobilizatu ditu protesten aurrean.
2024/01/28 - 20:10
Paris blokeatuko duten egunaren bezperan, Gobernuak Espainiaren eta Italiaren "lehia desleiala" aipatu du
Duela 10 egun protestak hasi zirenetik, manifestari asko kexatu dira, hain zuzen ere, bereziki Espainiatik iritsitako nekazaritza-produktuen sarreragatik, uste baitute lehia desleiala direla, prezio baxuagoan saltzeaz aparte, ingurumen-estandarrak produktu frantziarrenak baino okerragoak direlako.
2024/01/27 - 21:57
Akizeko prefeturaren ataria hondakinez bete dute Frantziako nekazariek, protesten bosgarren egunean
Frantziako Gobernuak nekazaritzarako dituen politikak salatzen jarraitzen dute laborariek, irudi ikusgarriak utzita. Errepideetan blokeo asko kendu diren arren, beste askok berdin jarraitzen dute. Astelehenetik aurrera Paris "setiatzeko" deia egin dute bi nekazari elkarte nagusiek.
2024/01/26 - 22:03
Frantziako Gobernuak hainbat neurri iragarri ditu laborarien protestak baretzeko asmoz
Gabriel Attal Frantziako lehen ministroak iragarri du dieselaren gaineko zergaren igoera mailakatua amaituko dela, heskaiei buruzko araudia sinplifikatuko dela eta nekazaritza ekologikoari 50 milioi euro gehituko zaizkiola.
2024/01/26 - 11:22
Laborariek lehengaien biltegi nagusia blokeatu dute Baionako portuan
Protestak areagotu egin dira goizetik. Hogeita hamar bat traktorek eta berrogeita hamar bat laborarik Baionako portuko sarbideak blokeatu dituzte 06:00etatik. Gainera, Euskal Laborarien Batasunak bat egin du protestekin.
2024/01/25 - 21:21
Frantziako Konstituzionalak immigrazio lege polemikoaren zati esanguratsu bat baliogabetu du
Legearen 37 artikulu, % 40, erabat edo partzialki baliogabetu ditu; besteak beste, egonaldi irregularraren delitua, gizarte-prestazioetarako baldintzak zorroztea eta urteko migrazio-kuotak ezartzea bertan behera utzi ditu.
2024/01/23 - 23:21
Laborariek A-63 autobidearen blokeoa, Baiona parean, ostiralera arte mantentzeko asmoa dute
Bi sindikatuk deituta, protesta egiten ari dira laborariak. Traktoreekin, kamioiekin eta bestelako oztopoekin Aturri ibaiaren zubia trabatu dute. Jaurlaritzak muga itxi du kamioientzat AP-8ko Irungo ordainlekuaren parean, Baionako noranzkoan.
2024/01/23 - 15:01
Laborarien protesta batek erabat blokeatu du A-63 autobidea, Baiona parean
Bi sindikatuk deituta, protesta egiten ari dira laborariak 06:00etatik. Traktoreekin, kamioiekin eta bestelako oztopoekin Aturri ibaiaren zubia trabatu dute, eta 20 kilometrorainoko ilarak sortu dira. Jaurlaritzak muga itxi du kamioientzat AP-8ko Irungo ordainlekuaren parean, Baionako noranzkoan.
2024/01/22 - 06:00
Arrantza debekatuta dago jada Bizkaiko Golkoko frantziar uretan, otsailaren 20ra arte
Euskal arrantzaleek haserrea agertu dute, eta ohartarazi dute legatzaren eskaintza murriztu egingo dela. Eusko Jaurlaritzak azaldu du arrain gutxiago harrapatuko denez, litekeena dela prezioak gora egitea.
2024/01/21 - 22:01
Dozenaka mila lagun atera dira kalera Frantzia osoan, migrazio lege berriaren kontra
Ezkerreko alderdiek eta ekologistek legearen aurkako helegitea aurkeztu zuten Konstituzio Kontseiluan, eta hark ostegunean emango du testuaren konstituzionaltasunari buruzko erabakia. Le Penen eskuin muturraren botoekin onartu zuen testua Gobernuak; beharrezkoak zituen, gehiengorik ez baitu.
2024/01/20 - 14:07
Frantziak arrantzaleei ezarritako debekuak arrainaren prezioa garestitu dezake, Tapiaren esanetan
Ekonomikoaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak esan du Frantziako Gobernuak Bizkaiko Golkoan arrantzari jarritako debekuak alturako lau itsasontziri eragingo diela.
2024/01/19 - 20:45
Arrantza debekatuta izango da Bizkaiko Golkoko frantziar uretan hilabetez, astelehenetik
Euskal arrantzaleek haserrea agertu dute, eta ohartarazi dute legatzaren eskaintza murriztu egingo dela. Espainiako Gobernuak ere Bizkaiko Golkoan sare bidezko arrantza debekatuko du. Hala ere, ez du zehaztu noiztik nora egongo den indarrean debekua eta zein arrantza-ontziri eragingo dien.
2024/01/17 - 09:29
Macronek "autoritate gehiago" agindu du eta eskoletan uniformea eta Marsellesa ezarriko dituela iragarri
Bere gobernu berriaren helburuak azaltzeko agerraldi luzea egin du Frantziako presidenteak. Kritiken jomugan dagoen Hezkuntza ministroa babestu du, eta berretsi egin du sexu erasoengatik auzipetutako Gerard Depardieu aktorearen defentsa
2024/01/14 - 20:40
Migrazio lege berriaren kontra eta elkartasun politiken alde kalera atera dira Hendaian
Frantziako Immigrazio eta Asilo Legea "lege arrazista, xenofoboa eta muturrekoa" dela eta migranteen eskubideak zapaldu eta kanporatzea erraztuko duela uste dute herritar eta elkarte askok, eta haien bizi baldintzetan izango duen eraginaren beldur dira.
2024/01/14 - 20:12
Migrazio lege berria indargabetzeko eskatu dute dozenaka herritarrek igande honetan Hendaian
Immigrazio eta Asilo Legea bertan behera uztea eskatzera atera dira kalera, "lege arrazista, xenofoboa eta muturrekoa" dela iritzita. Elkarte eta herritar askoren ustez, migranteen eskubideak zapaldu eta kanporatzea erraztuko du, eta haien bizi baldintzetan izango duen eraginaren beldur dira.
2024/01/13 - 19:47
Macronek eskuinera jo du eskuin muturrari aurre egiteko
Frantziako gobernuan aldaketak egin ditu Emmanuel Macronek eta Nicolas Sarkozy presidente ohi kontserbadorearen garaiko pertsonak izendatu ditu.
2024/01/09 - 14:51
Macronek Gabriel Attal, bere laguntzailerik estuenetakoa, izendatu du lehen ministro
Frantziako egungo Hezkuntza ministroak Elisabeth Borne ordezkatuko du Exekutiboaren buruzagitzan, eta, ondorioz, herrialdeko historiako lehen ministro gazteena izango da.
2024/01/08 - 19:11
Elisabeth Borne Frantziako lehen ministroak dimisioa eman du
Dimisio gutunean, Bornek aitortu du alde egiten duela Macronek "lehen ministro berri bat izendatzeko borondatea" azaldu ziolako. Gabriel Attal egungo Hezkuntza ministroa da bere ordezkoa izateko faborito nagusia.