Frantzia
2024/12/16 - 09:48
Mayotte uharteetan izandako hondamendiari aurre egiteko neurriak aktibatu ditu Frantziako Gobernuak
Chido zikloiak aurrekaririk gabeko txikizioa eragin du Mayotte artxipelagoan. Hildakoak "ehunka" izan daitezkeela uste dute agintariek.
2024/12/16 - 08:45
Albiste izango dira: Bi transferentziaren eskualdatzea, De Aldamaren deklarazioa Gorenean eta Pelicot auzia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/15 - 21:11
Pelicot auziko epaileak astelehen honetan hasiko dira epaia eztabaidatzen
Fiskaltzak 4 eta 20 urte arteko kartzela-zigorrak eskatu ditu Dominique Pelicot eta beste 50 gizonentzat, lehenaren emazte ohi Gisele Pelicot somniferoekin konorterik gabe utzi eta hamar urtez bortxatzeagatik. Epaia ostegunerako prest izan liteke.
2024/12/15 - 20:34
Mayotte uharteak astindu dituen zikloiak ehunka lagun hil ditu, Frantziako Gobernuaren arabera
320.000 biztanle bizi dira Mayotte uharteetan, eta Paristik 8.000 kilometrora daude, Madagaskartik gertu. Orduko 220 kilometroko abiadura harrapatu duten haizeteak izan dira bertan.
2024/12/14 - 20:20
Gizon batek bost pertsona hil ditu Frantziako iparraldean, etorkin-eremu batetik gertu
Pertsona batek bere burua entregatu du Ghyveldeko Jendarmeriaren komisarian, tiroketaren egilea dela esanez.
2024/12/13 - 20:15
Bayrou karguaz jabetu da, eta aurretik dituen ''oztopo mordoaz'' kontziente dela esan du
"Baina, horren aurrean, ziur nago bide berri bat dagoela, adiskidetzeko borondateak markatutakoa", azpimarratu du Frantziako lehen ministro berriak, eta defizit publikoaren aurkako borroka aipatu du lehentasuntzat "larritasun goreneko" une batean.
2024/12/13 - 16:12
Profila: François Bayrou, Euskal Herriarekin harreman estua duen lehen ministroa
François Bayrou Pauetik 20 kilometrora dagoen herri txiki batean jaio zen, baina beti izan du harreman estua Euskal Herriarekin. Hain zuzen, Ipar Euskal Herria eta Biarno hartzen dituen Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluko buru izan zen 1992tik 2001era.
2024/12/13 - 14:02
Macronek Bayrou zentrista aukeratu du Frantziako lehen ministro kargurako
Urtea hasi zenetik Frantzian izendatzen duten laugarren lehen ministroa da, eta Michel Barnier ordezkatuko du. Harreman estua du Euskal Herriarekin, Pirinio Atlantikoetako presidente izan baitzen 1992tik 2001era bitartean.
2024/12/09 - 10:54
Dufau: "Denekin hitz egiteko prest dagoen lehen ministro bat behar dugu"
Fronte Popularra Berriaren barruan EHBairen diputatua denak azpimarratu du Asanblada zatituta dagoela, eta horrek beharrezko egiten duela bataren eta bestearen babesak bilatzea.
2024/12/08 - 18:50
Egonkortasuna ekarriko duen trantsizio baketsua eskatu du nazioarteak Sirian
Abu Mohammad al-Julanik, Baxar al-Assaden agintea eraitsi duen koalizio jihadistaren buruak, garaipena aldarrikatu du Damasko hartu ostean. 13 urteko gerra izan da, milaka heriotza eta milioika herritar erbesteratzea ekarri duena.
2024/12/08 - 18:25
Notre Dame katedral berriztatuan lehen meza eman dute
140 artzapezpiku eta Emmanuel Macron presidentea bertan zirela, tenpluko aldarea kontsakratu dute berriz ere erabilera erlijiosoa izan dezan.
2024/12/07 - 21:50
Ireki dute, ofizialki, Notre Dameko katedral berritua
Mundu osoko dozenaka agintari izan dira irekiera ekitaldian. Urtean 12 milioi bisitari erakartzen zituen erre aurretik. Parisko lekurik bisitatuena zen, Eiffel dorrearen aurretik.
2024/12/07 - 21:32
Sute ikaragarri batek suntsitu zuenetik bost urtera, ateak zabalik ditu atzera Parisko Notre Dame katedralak
Irekiera ekitaldi solemnea egin dute. Sutea itzaltzen lanean aritu ziren suhiltzaileek eta eraberritzean parte hartu duten pertsonek esker oneko txalo zaparrada luze eta hunkigarria jaso dute. Bertan izan dira mundu osoko dozenaka buruzagi politiko ere.
2024/12/07 - 12:43
Notre Damek gaur irekiko ditu berriro ateak
Berriro irekitzeko ekitaldiak larunbatean hasiko dira, profil ofizialeko zeremonia batekin. Igandean lehen mezak emango dituzte katedralean. Mundu osoko agintariak izango dira Parisen.
2024/12/05 - 21:30
Macronek Barnier bota dutenen "zinismoa" kritikatu du, baina ez du haren ordezkoa iragarri
Telebistan egindako agerraldian, "datozen egunetan" lehen ministro berri bat izendatuko duela esan du Frantziako presidenteak, eta, dimisioa eskatzen diotene aurrean,"erabat" beteko duela bere agintaldia berretsi du, "azkenera arte", 2027ra arte.
2024/12/05 - 09:44
Macronek hitzaldia egingo du gaur telebistaz, atzo zentsura-mozio bidez Frantziako Gobernua erori ostean
Eliseoko iturriek jakitera eman dutenez, joan den astetik, jada, Barnierren lekukoa hartuko duen hautagaia bilatzeko lanean ari da Frantziako presidentea: Sebastian Lecornu, François Bayrou eta Bernard Cazeneuve dira hitzetik hortzera dabiltzan izenetako batzuk.
2024/12/05 - 09:04
Albiste izango dira: Durangoko Azoka, Macronen hitzaldia, eta hotz bolada astebururako
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/04 - 21:29
Zentsura-mozio batek Michel Barnier kargutik kendu du, agintera heldu eta hiru hilabetera
Ezkerrak Barnier hasiera-hasieratik errefusatu zuen. Buruzagi kontserbadoreak, ordea, Le Pen ultraeskuindarraren babesa izan du, iragan astelehenean galdu zuen arte. Lehen ministroa ordezkatzeko izenen artean, Sebastian Lecornu egungo Defentsa ministroa da faboritoa.
2024/12/04 - 06:00
Ezkerrak eta ultraeskuinak amaitutzat eman dute Barnierren agintaldia zentsura-mozioari buruzko eztabaidan
Fronte Popular Berriak eta RNk lehen ministroaren aurkako aldarria egin dute zentsura-mozioari buruzko eztabaidan. Barnierrek ziurtatu duenez, Frantziak "errealitate ekonomiko zaila bizi du, eta hori ez da desagertuko zentsura-mozio batekin".
2024/12/03 - 12:52
Barnierren gobernua erortzeko zorian da, agintaldia hasi eta ia hiru hilabetera
Frantziako lehen ministroak Gizarte Segurantzarako aurrekontua dekretuz eta bozketarik gabe onartu ostean, ezkerreko Fronte Popularrak eta Marine Le Penen eskuin muturrak zentsura-mozio bana aurkeztu dute Frantziako lehen ministroaren aurka. Barnierren aurkako zentsura-mozioa asteazkenean izango da.