PELICOT auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gisèle Pelicotek epaia "errespetatzen" duela adierazi du: "Ez naiz damutzen aurpegia eman izanaz"

Senar ohiari 20 urteko espetxe-zigorra ezarri diote, eta kargu guztiengatik errudun jo. Frantzian bortxaketagatik ezar daitekeen zigorrik handiena da, eta Dominique Pelicoten abokatuak ez du baztertzen apelazioa aurkeztea.
Gisèle Pelicoten lehen hitzak, epaia ezagutu ondotik. Argazkia: EFE
Gisèle Pelicoten lehen hitzak, epaia ezagutu ondotik. Argazkia: EFE

Hilabetez luzatu den Pelicot auzia amaierara iritsi da. Gisèle Pelicotek "errespetua" agertu dio Dominique Pelicot senar ohiaren eta gainerako 50 gizonen kontrako epaiari, eta berretsi du ez duela damurik epaiketa ateak zabalik egiteko hartutako erabakiaz. 20 urteko kartzela zigorra ezarri diote Dominique Pelicot akusatu nagusiari, eta kargu guztiengatik errudun jo. Gainerako 50 auzipetuak 3 eta 13 urte arteko kartzela zigorrera kondenatu dituzte.

Gisèle Pelicot abokatu eta senitartekoek babestuta iritsi da Avignongo auzitegira. Atean ehunka lagun zituen zain, babesa ematen, eta txalo artean sartu da epaitegira. Epaiaren berri izan ondotik, bi minutu inguru iraun duen agerraldia egin du 72 urteko emakumeak Avignonen, eta adierazi du "oso emozionatuta" dagoela.

Hitzaldian, epaiaren aurrean "errespetu" osoa adierazi du, eta prozesu honek guztiak "aitortu gabeko biktimentzat" ere balio duela esan du. "Une honetan, aitortu gabeko biktimengan ari naiz pentsatzen, askoren istorioak itzalean daude, eta nahi dut borroka berean gaudela jakin dezaten", ziurtatu du Pelicotek epaiaren berri izan orduko. Halaber, epaiketa berarentzat "oso froga zaila" izan dela onartu du. Bide beretik esan du "epaiketa publikoa" izateaz ez dela "sekula" damutu.

Bi minutu inguruko hitzaldian eskerrak eman dizkie prozesuan zehar lagundu dioten pertsona guztiei, baita haren abokatuei, kazetariei, biktimei laguntzeko elkarteei eta, batez ere, familiari, hiru seme-alabei eta lau bilobei: "Haiek dira etorkizuna, eta haiengatik eraman nahi izan dut aurrera borroka hau", esan du .

Avignongo Zigor Auzitegitik atera denean, "Eskerrik asko, Gisèle!" oihukatu du kanpoan bildutako jendetzak.

Avignongo Zigor Auzitegiak 20 urteko kartzela zigorra ezarri dio Dominique Pelicot akusatu nagusiari (Frantzian bortxaketagatik ezar daitekeen zigorrik handiena), eta leporatzen zizkioten kargu guztiengatik errudun jo. Dominique Pelicotek hamar urtez Gisèle Pelicot emaztea konortea galtzeraino drogatu zuen berak eta beste gizon batzuek bortxatzeko.

Pelicotek (72 urte) zigorraren bi herenak bete beharko ditu, baina ostean baldintzapeko askatasuna eskatzeko aukera izango du.

Gainerako 50 akusatuak ere errudun jo ditu auzitegiak, horietatik 47 bortxaketa delituagatik zigortu ditu, eta gainerakoak bortxaketa ahaleginagatik edo sexu erasoengatik. Hala ere, zenbait kasutan Fiskaltzak eskatutakoak baino zigor arinagoak ezarri dizkie epaimahaiak.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X