Albiste izango dira: Bi transferentziaren eskualdatzea, De Aldamaren deklarazioa Gorenean eta Pelicot auzia
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 16an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Bi transferentziaren eskualdatzea: Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko ditu gaur, Itsasertzaren Kudeaketaren eta Zinematografia eta ikus-entzunezko jardueraren eskumenak, Transferentzien Batzorde Mistoak Madrilen egingo duen bileran (12:00) eskualdatzea sinatzen duten momentutik. Aldez aurretik, 10:30ean, Erakundeak Koordinatzeko eta Bultzatzeko Azpibatzordearen bilera izango da, Maria Ubarretxena Gobernantzako, Administrazio Digitaleko eta Autogobernuko sailburuarekin eta Lurralde Politikako Estatu idazkari Arcadi Españarekin.
- De Aldamaren deklarazioa Gorenean: Leopoldo Puente 'Koldo auzia' ikertzen ari den Auzitegi Goreneko epaileak Victor de Aldama enpresaburuari deklarazioa hartuko dio ikertu gisa. 10:00etan hasiko da De Aldamaren deklarazioa, eta, aurreikuspenen arabera, epaileak zuzenduko du berriro galdeketa, joan den ostegunean Abalos ministro ohiaren agerraldian egin bezala. Asteartean, Koldo Garciaren txanda izango da.
- Pelicot auzia: Hiru hilabete iraun duen epaiketaren ondotik, gaur hasiko dira Pelicot auziko epaileak deliberatzen. Abenduaren 19rako espero da Avignongo Auzitegiaren epaia. Fiskaltzak 4 eta 20 urte arteko kartzela-zigorrak eskatu ditu Gisele Pelicot bortxatzeaz akusatutako 51 gizonentzat. Webgune batean topatzen zituen erasotzaileak Dominique Pelicot auzipetu nagusiak, eta bideoetan grabatzen zituen bortxaketak. Emazte ohia somniferoz lokartzen zuen, gizon horiek bera konturatu gabe bortxa zezaten.
Zure interesekoa izan daiteke
Lehendakaria agintaldiko politika orokorreko bigarren eztabaida prestatzen ibili da alderdikideekin
Bere agintaldiko politika orokorreko bigarren eztabaidari helduko dio bihar, osteguna, Imanol Pradalesek. Bertan, ekonomian jarriko du arreta, nazioarteko testuinguru korapilatsuaren eta inflazioaren igoeraren aurrean. Herritarrak kezkatzen dituzten beste arazo batzuk ere hartuko dituzte hizpide; hala nola etxebizitza, osasuna, hezkuntza, segurtasuna eta immigrazioa.
Espainiako Estatuaren egoera politikoa aztertu dute EH Bilduk eta ERCk Bilbon, aldebiko bilera batean
EH Bilduren ordezkaritzaren buru Arnaldo Otegi idazkari nagusia izan da, eta ERCrena, Oriol Junqueras presidentea. Koalizio abertzalea beste herrialdeetako alderdi subiranistekin eta Espainiako Estatuko ezker konfederalarekin egiten ari den aldebiko bilera-sortaren barruan kokatzen da gaurko hitzordua.
Melgosak migrazio-eskumenak eskatu ditu, kudeaketak bertan egiteko ahalmena izateko
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak egiturazko plan bat eskatu dio Espainiako Gobernuari, "inprobisatzeari" utz diezaion. Era berean, gogorarazi du Euskadi solidarioa dela, baina migrazio-eskumenak transferitzea beharrezkoa dela.
Esteban, Anduezaren kritikei buruz: "Hauteskundeak hurbil daude, PSEk indartsu ikusten gaitu eta arrazoi dute"
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak adierazi du 2027ko hauteskundeen "aurrekanpaina giroa" aurreratu egin dela, eta "PSE horretan buru-belarri" ari dela.
Albiste izango dira: kontrolerako saioa Kongresuan, Chiviteren azalpenak Belateri buruz eta Zinemaldiko izarrak iristear
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Madrilgo Ramon y Cajal Ospitalean itxaron-zerrendak manipulatu dituztela salatu dute
'El País' egunkariak argitaratu duenez, ebakuntzen itxaron-zerrendan zeuden herritarren lehentasuna aldatzea agindu zuten ospitaleko bi arduradunek, zirujaurekin hitz egin gabe.
Puigdemonten amnistia eskariari ezezkoa eman dio berriz Llarena epaileak, eta Konstituzionalaren erabakiaren zain geratu da
Goreneko epailearen ustez, Europar Batasuneko Justizia Auzitegi Nagusiak eman zuen epaiak ez du aldatzen politikari katalana Amnistia Legetik kanpo uzteko Llarenak berak finkatutako lehenengo arrazoiaren oinarria.
Egian migratzaile bati egindako erasoa gaitzetsi du Insaustik eta "motibazio arrazista" dagoen ikertzen ari direla esan du
Jon Insausti Donostiako alkateak gaur azpimarratu duenez, larria da pasa den astean Egia auzoan migratzaile bati egin zioten erasoa, eta gorrotoak hirian lekurik ez duela berretsi du. Biktima gizarte zerbitzuen sistemaren baitan zegoen, eta gaueko zerbitzuen eta "Otorduak" programaren erabiltzailea da.
Aburtok akordioak defendatu ditu eta "politika onaren alde" egin du
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak elkarrizketan, akordioetan, zerbitzu publikoan eta bizikidetzan oinarritutako politika aldarrikatu du, Udalaren Egoerari buruzko azken osoko bilkuran.
Ubarretxenak azpimarratu du ez dela aldebiko batzordea elkartuko akordio garrantzitsurik lortu ezean
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan nabarmendu duenez, Jaurlaritzak "ez du amore emango", baina akordioak lortu ahal izateko "beste aldeak borondate politikoa erakutsi behar du".