Frantzisko aita santua
2016/01/08 - 13:58
Aita santuak Juan Carlos Elizalde izendatu du Gasteizko gotzain
Hilabete eta hiru hilabete arteko epean hartuko du kargua apaiz nafarrak, Miguel Asurmendiren lekua hartuta.
2016/01/07 - 19:52
Juan Carlos Elizalde nafarra izango da Gasteizko hurrengo gotzaina
55 urteko nafarrak Miguel Asurmendiren lekua hartuko du, horrek 75 urte bete baititu jada.
2015/12/25 - 10:32
Aita Santuak urritasuna eskatu dio kontsumoan murgildutako gizarteari
Kontsumoan, plazerrean, ugaritasunean eta luxuan murgilduta dagoen gizarteari, portaera soila eta xumea eskatu dizkio Frantzisko aita santuak.
2015/12/15 - 14:34
Arizmendiarrietaren 'bertute heroikoak' aitortu ditu aita santuak
Beatifikaziorako lehen pausoa da.
2015/12/08 - 13:46
Frantziskok Ate Santua ireki eta Errukiaren Jubileua inauguratu du
Milaka lagun gerturatu dira ekitaldia zuzenean ikusteko, eta seguritate-neurriak oso zorrotzak izan dira. Benedikto VXI. Aita Santu emerituak ere hartu du parte bertan.
2015/11/30 - 14:38
Aita Santua Afrikatik itzuli da, erlijioen batasuna aldarrikatu ostean
Aita santuak lehenengo aldiz hitz egin du meskita batean, eta "bake" eta "bizikidetza" mezua zabaldu nahi izan du Afrika Erdiko Errepublikan, Kenyan eta Ugandan.
2015/11/30 - 13:01
Bangiko meskita bisitatu du Frantzisko aita santuak
Frantzisko aita santuak Bangiko meskita nagusia bisitatu du. Kristau eta musulmanei gogoratu die 'anai-arrebak' direla eta Afrika Erdiko Errepublikako indarkeriarekin bukatu dezatela eskatu die.
2015/11/29 - 12:42
Aita santua, 'bakearen erromesa', Afrika Erdiko Errepublikara heldu da
Frantzisko I.aren hegazkina Banguin lurreratu da. Afrikan egindako bisitaren azken geldialdia da gaurkoa.
2015/11/28 - 12:43
Aita santua: 'Atseginez betetako bizitzak ez du poztasunik ekarriko'
Frantzisko I.ak Ugandan esan duenez, "Jainkoari leiala izateak, zintzotasunak eta besteen ongizatearen kezkak emango digute munduak eskaini ezin dezakeen bakea".
2015/11/28 - 11:50
Jainkoari leiala izanez munduan ez dagoen bakea eskaini du Frantziskok
Jainkoari leiala izanda, fedearen bidez, "munduak eskaini ezin dezakeen bakea" lortzeko gonbitea egin du Frantzisko aita santuak, Namugongon, Kenian.
2015/11/08 - 13:45
Dokumentuen lapurreta gorabehera, erreformei eutsiko die aita santuak
"Lehenik eta behin, esan nahi dut dokumentu horiek lapurtzea delitua dela. Okerra da. Ekintza deitoragarria da, eta ez du ezer onik ekartzen", salatu du Frantzisko I.ak.
2015/11/05 - 19:25
Kanonizazioen negozioa eta beste eskandalu batzuk, Vatileaksen eskutik
Erromako kuriaren eskandalu gehiago publiko egin dituzte ostegun honetan argitaratutako bi liburuetan.
2015/10/31 - 20:41
Haurdun dauden emakume langileak kaleratzea salatu du aita santuak
Frantzisko I.aren esanetan, "aitorpen osoko lanpostu baterako eskubidea eta haurrak izateko eskubidea ere aldi berean bermatzea da egungo erronka".
2015/10/19 - 16:56
Ikertzen jarraitzeko eskatu diote gurasoek Aita Santuari
Bideoa:Benetako ikerketarik ez dela egin diote gurasoek eta familiaren abokatuari ez diotela utzi parte hartzen. Berme guztiak errespetatzen dituen ikerketa egiteko eskatu diote Aita Santuari.
2015/10/18 - 18:04
Lurralde Santuan gorrotoari ezetz esateko eskatu du aita santuak
Israeldarren eta palestinarren arteko azken indarkeria oldea hasi zenetik, 50 pertsona baino gehiago hil dira.
2015/10/12 - 11:28
Gazteluetako ustezko sexu abusuen auzia itxitzat jo du aita santuak
Familia "harrituta" dagoela esan du abokatuak, ikerketa hasia zutenik ere ez zekielako. Ikastetxea, bestalde, "izen ona" berreskuratuko duelakoan dago.
2015/10/08 - 20:44
Elizaren kontrako lehen epaia, pederastiagatik
Kolonbiako Auzitegi Gorenak apaiz batek egindako sexu-abusuen erantzuletzat jo du Eliza, apaiz hori instituzio horretako agindupean dagoelako.
2015/10/04 - 13:54
'Gizaki garaikidea bilatzera eta laguntzera' deitu du aita santuak
"Ateak itxita dituen Eliza batek bere buruari traizioa egiten dio", esan du Frantzisko I.ak familiarentzako Ohiko Sinodoaren irekiera-mezan.
2015/10/02 - 13:04
Gazteluetako ustezko sexu abusuak ikertzeko eskatu du aita santuak
Irakasle batek 12 urteko ikasle bati ustez egindako abusuengatik 'babesa' agertzeko gutuna bidali dio Frantziskok familiari. Senitartekoek kereila aurkeztu dute.
2015/09/30 - 10:50
Emakume bat exekutatu du Georgiak (AEB), lehen aldiz 1945etik
Aita santuak ere zigorra barkatzeko eskatu zuen, baina azkenean, injekzio hilgarria eman diote Kelly Gissendanerri, senarraren hilketa antolatzeagatik.