Elizaren kontrako lehen epaia, pederastiagatik
Elizaren kontrako lehen epaia eman dute Kolonbian, pederastiagatik. Kolonbiako Auzitegi Gorenak ebatzi du Eliza apaiz batek egindako sexu-abusuen erantzule zibila dela, apaiz hori erakundearen agindupean dagoelako.
Epaia irmoa da eta, beraz, ezin da kontrako helegiterik aurkeztu.
Gertakariak 2007an jazo ziren. Libano-Honda elizbarrutiko apaiz batek 7 eta 8 urteko bi anaiari sexu-abusuak egin zizkien eta gurasoek salaketa jarri zuten. Prozesu judiziala 2009an hasi zen.
“Ez dago apaizik Eliza jakin baten menpekotasunetik kanpo dagoenik edo bere burua modu independentean administratzen duenik”, dio ebazpenak.
Gauzak horrela, Elizak 800.000 milioi peso (245.000 euro inguru) ordaindu beharko ditu kalte-ordainetan.