Frantzisko aita santua
2015/06/12 - 22:03
Euskal gatazkan bitarteko izatea eskatu dio La Izquierdak Vatikanoari
Vatikanoaren Madrilgo enbaxadan gutun bat entregatu du erakunde politikoak. Arnaldo Otegiren askatasuna lortzeko bitarteko izatea eskatu diote Frantzisko aita santuari.
2015/06/06 - 18:45
Aita santua Bosnian: 'Gerra sekula gehiago ez!'
Bergogliok kritikatu egin ditu gerra giroa sortu "eta nahita sustatu" nahi dutenak eta, bereziki, "kulturen eta zibilizazioen arteko ika-mika bilatzen" dutenak.
2015/06/06 - 11:46
Frantzisko Aita Santua Sarajevon da elkarbizitzari babesa emateko
Frantzisko Aita Santua Sarajevora heldu da. Egun bat izango da bertan eta, gatazkaren ostean, bakearen aldeko elkarbizitzaren alde egin du, etorkizun amankomuna sortzeko.
2015/05/23 - 19:47
Oscar Arnulfo Romero monsinorea dohatsu izendatu du Vatikanoak
300.000 lagun inguru zeremoniaren lekuko izan dira San Salvadorren. Martiri sansalvadortarrak bakearen eta justiziaren alde lan egin zuen, eta tiroz hil zuten 1980. urtean.
2015/05/17 - 18:21
Aita Santuak Palestinako aro modernoko lehen santuak egin ditu
Israel, Jordania, Palestina eta Lurralde Santutik etorritako milaka lagun bildu dira kanonizaziorako.
2015/05/16 - 19:25
Israelekin bakea lortu behar dutela uste dute Aita Santuak eta Abasek
Vatikanoak Palestinako estatuaren alde egin eta egun gutxira dator gaurko irudia: Palestinako presidentea eta Franzisko Aita Santua, elkarrekin.
2015/05/16 - 15:10
Aita santuak Mahmud Abbas Palestinako presidentea hartu du Vatikanoan
Frantzisko eta Abbas pozik azaldu dira Vatikanok 'Palestinako Estatua'rekin hitzartutako akordioa dela eta.
2015/05/15 - 10:36
Israelen haserrea Vatikanoarekin
Vatikanoak Palestinako Estatuarekin sinatuko duen nazionarteko itunak asko haserretu du Israel.
2015/05/12 - 01:04
Frantzisko aita santuak Kuba bisitatuko du irailaren 19tik 22ra
Habana, Holguin eta Santiago bisitatuko ditu Kubako ekialdean. Bidaia historikoa da; izan ere, uhartearen eta AEBen arteko harremanak onbideratzeko bitartekaritza lanak egin zituen Frantziskok.
2015/05/10 - 18:25
Raul Castro eta Aita Santua elkarrekin izan dira
Castrok Frantziskoren izaera eta jarduera goraipatu ditu, batez ere, Kuba eta Estatu Batuen arteko elkarrizketak bideratzeko egin duen ahaleginetan.
2015/05/10 - 13:49
Castro: 'Aita Santuak horrela jarraituz gero, fededun bihurtuko naiz'
Kubako presidentea Aita Santuarekin batzartu da Vatikanon, eta Kuba eta AEBk hurbiltzeko egindako ekarpena eskertu dio Frantziskori.
2015/04/19 - 17:38
Mediterraneoko ezbeharrak Europako agenda politikoa astindu du
700 etorkin zeramatzan itsasontziaren ezbeharrak Europako agenda politikoa astindu du eta erreakzioak eragin ditu erakunde mailan zein maila politikoan.
2015/04/12 - 13:47
Aita Santuak genozidiotzat jo du armeniarren sarraskia
Turkiako Gobernua "haserre eta triste" azaldu da eta nuntzioa deitu du. Turkiak ez du inoiz "genozidio" hitza erabili I. Mundu Gerran izandako milioi eta erditik gorako armeniarren heriotza azaltzeko.
2015/04/12 - 13:41
Aita Santuak genozidiotzat jo du orain 100 urteko Armeniako sarraskia
Frantzisko aita santuak Otomandar Inperioak Armenian egin zuena XX. mendeko lehen genozidioa izan zela adierazi du.
2015/04/05 - 15:12
'Urbi et Orbi' bedeinkapena egin du Aita Santuak
Igande euritsua izan da Erroman eta Berpizkunde Igandeko meza egin du Frantziskok. Gero, basilikako balkoitik Pazko mezua bota du.
2015/03/21 - 19:12
Etorkinei atea ixtea 'ustelkeria' da, aita santuaren iritziz
Frantzisko I.ak adierazi duenez, "lana ez izateak duintasuna lapurtzen gaitu". "Duintasuna berreskuratzeko borrokatu behar dugu", gaineratu du.
2015/03/04 - 17:18
Aita santua: 'Adinekoak zaharren egoitzetan uztea bekatu larria da'
Halaber, Frantzisko aita santuak azpimarratu du adinekoak 'baztertzen' dituzten gizarteek ere bekatua egiten dutela.
2015/02/21 - 18:24
Aita Santua eta Merkel Vatikanoan bildu dira
Bilera pribatua egin dute, 40 minutu baino gehiagokoa, Vatikanoko Jauregian. Nazioarteko gaiei "arreta berezia" jarri diete, jakinarazi dutenez.
2015/02/14 - 13:14
Blazquez eta Lacunza kardinal izendatu ditu Frantzisko aita santuak
Valladolideko eta Davideko (Panama) artzapezpikuak kardinal izendatu ditu Frantzisko aita santuak Vatikanoan izan den ekitaldi batean.
2015/02/14 - 10:29
Aita Santuak kardinal izendatu ditu Blazquez eta Lacunza
Bilboko gotzain ohiaz eta Panaman bizi den apezpiku nafarraz gain, Frantzisko aita santuak beste 18 kardinal berri izendatu ditu.