Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelen haserrea Vatikanoarekin

Vatikanoak Palestinako Estatuarekin sinatuko duen nazionarteko itunak asko haserretu du Israel.

Israel oso haserre dago Vatikanoak nazioarteko ituna sinatuko duelako Palestinako Estatuarekin. Tratu horrek arautuko du Eliza Katolikoaren egoera juridikoa eta eguneroko jarduna Palestinan. Gutxi gora-behera, palestinarren ehuneko hamar dira katolikoak eta palestinako lurretan leku sakratu kristau ugari daude, Belen bera besteak beste. Vatikanoak beste estatu askorekin dituen tratatuen antzekoa da.

Orain artean eliza katolikoaren egoera Palestinan, Vatikanok Palestinaren Askatasunerako Erakundearekin, OLPrekin, sinatu zuen dokumentuak arautzen zuen. Dokumetu hori aurrerantzean nazioarteko ituna izango da eta Gobernu Palestinarrarekin sinatuko du Vatikanoak.

Badira bi urte, Vatikanoko diplomaziak Estatu Palestinarraz hitz egiten duela normal-normal eta Estatu ez-kide gisa Nazio Batuetan Palestina hartzearen alde  ere egin zuen beste 137 herrialderekin batera.

Ituna sinatzeak esan nahi du praktikan, estatu izaera aitortzen diola Vatikanoak Palestinari. Israelek dio hori ez dela bidea. Hoztu egingo direla  Palestina eta Israelen arteko negoziazioak. Baina, zein negoziazio aipatzen ditu Israelek? Israelek gero eta lurralde palestinar gehiago bereganatzen ditu-eta. Horixe da benetan negoziazioaren traba nagusia.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X