Funtzionarioak
2015/02/13 - 13:46
Funtzionarioei ‘kendutakoa’ itzultzeko eskatu diote Jaurlaritzari
ELA, LAB eta UGT sindikatuek plataforma bat sortu dute “Eusko Jaurlaritzari azken sei urteetan Exekutiboaren Administrazio Orokorreko langileei lapurtutako guztia itzultzeko eskatzeko”.
2015/01/04 - 15:46
Jaurlaritzako funtzionarioek bihar jasoko dute 2015eko ordainsari bat
Apirilean, berriz, Espainiako Gobernuaren aginduz, 2012an ordaindu gabe utzitako ordainsariaren laurdena jasoko dute.
2014/11/14 - 20:14
ELAk eta LABek negoziazioa laga dute CCOO eta UGT bakarrik utziz
CCOO eta UGT bakarrik geratu dira mahaian Eusko Jaurlaritzarekin batera; izan ere, ELAk negoziazioa utzi du ostiral honetan. LABek gauza bera egin zuen iragan astean.
2014/10/10 - 18:19
Langile publikoen soldatak produktibitatera lotu nahi ditu Gobernuak
“Gehiago lan egiten duten eta produktiboagoak diren langileak saritzeko ebaluaketa batean egin nahi da aurrera”, nabarmendu du Administrazio Publikoen Estatu idazkariak.
2014/09/26 - 11:46
'Funtzionarien pagaren itzulpena, haueskundeei begira egin dute'
Montoro ogasun ministroak gabonetako pagaren ehuneko 25 itzultzearekin, bi helburu ikusi dizkio: defizit helburua bete nahia eta hauteskundeetan botoak eskuratzea.
2014/09/25 - 23:26
Funtzionarioen soldata bosgarren urtez jarraian izoztu du Gobernuak
Egoeraren aurrean lanuzteak eta mobilizazioak baztertzen ez dituztela azaldu dute sindikatu nagusietako (CSI-F, UGT eta CCOO) ordezkariek.
2014/09/25 - 22:14
Funtzionarioen soldata bosgarren urtez jarraian izoztu du Gobernuak
Egoeraren aurrean lanuzteak eta mobilizazioak baztertzen ez dituztela azaldu dute sindikatu nagusietako (CSI-F, UGT eta CCOO) ordezkariek.
2014/05/15 - 23:22
Soldata izoztearen aurka protesta egin dute Frantziako funtzionarioek
Antolatzaileen arabera, 20.000 lagunek parte hartu dute Pariseko manifestazioan, herrialdeko jendetsuena. Frantziako hiri nagusietan manifestazioak deitu dituzte sindikatuek.
2013/11/26 - 13:32
'Telelana lagungarria da familia eta lan bizitza bateratzeko'
Atzoz geroztik administrazio publikoko 83 langile etxetik lan egiten hasi dira, telelanari esker. Jon Biain datorren astelehenean hasiko da. Berarekin eta Andres Zearreta administrazio publikoko sailburu ordearekin hitz egin dugu.
2013/11/25 - 09:12
EAEko Administrazioko 83 langile etxetik arituko dira gaurtik aurrera
Eusko Jaurlaritzaren ekimen honi esker, lana eta familia bateratzen lagunduko du Gobernuak.
2013/09/27 - 02:03
Funtzionarioen soldata bere horretan mantenduko dute 2014an
Halaber, aurtengo baldintzetan mantenduko dute lan eskaintza publikoa ere. Rajoyk asteartean aurreratu bezala, ez dute bertan behera utziko aparteko soldatarik.
2013/09/24 - 20:13
2014an funtzionarioei aparteko soldatarik kenduko ez diela dio Rajoyk
Hala ere, ez du argitu soldatak bere horretan utziko dituen. BPGaren hazkundearen aurreikuspena % 0,5etik % 0,7ra igoko dutela aurreratu du.
2013/04/29 - 23:10
Aparteko soldata bertan behera mantentzea erabaki du Konstituzionalak
Euskadin neurria albo batera uzteak ''Estatuko politika ekonomikoan beharrezkoa den koherentziarako'' ondorio ''kaltegarriak'' izango lituzkeela uste du auzitegiak.
2013/01/07 - 19:49
2013ko aurrekontuetan ordainsaria konpentsatzen saiatuko da EH Bildu
2012ko aparteko soldata bertan behera geratzeak eragindako kaltea konpentsatzeko proposamena aurkeztu du EH Bilduk, baina Legebiltzarreko Mahaiak ez du onartu.
2013/01/03 - 13:02
Nafarroako Gobernuak urterrilera aurreratu du uztaileko ordainsaria
Espainiako Gobernuak 2012ko Gabonetako ordainsaria ez ematea agindu eta gero hartu du erabakia Foru Exekutiboak.
2013/01/02 - 20:34
Ostiralean edo astelehenean jasoko dute funtzionarioek ordainsaria
Asteazken honetan argitaratu dute Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean ekaineko aparteko soldata urtarrilera eta abendukoa uztailera aurreratzea ahalbidetzen duen legea.
2013/01/02 - 20:26
Ostiralean edo astelehenean jasoko dute funtzionarioek ordainsaria
Aldizkari ofizialean jasota dago dagoeneko aurtengo aparteko bi ordainsariak aurreratzeko legea. Urtarrileko lehen egunetan jasoko da uztaileko paga.
2012/12/28 - 16:50
Legebiltzarrak onartu egin du 2013ko ordainsariak aurreratzea
Eusko Jaurlaritzaren ustez, ordainsariak aurreratzea "zentzuzko irtenbidea" da.
2012/06/15 - 22:38
NDFk Espainiari soldata publikoak murriztea eta BEZ igotzea eskatu dio
Halaber, erakundeak etxebizitzen dedukzioa ezabatzea eta enpresei onura fiskalak kentzea aholkatu dio Espainiari.
2012/06/10 - 22:45
Libiak atxilotutako Hagako funtzionarioetako bat espainiarra da
Nazioarteko Zigor Auzitegiak jakinarazi duenez, ostegunean Libiako agintariek atxilotutako kideen artean Esteban Peralta Losilla irakasle espainiarra dago.